Imanol Kapanaga finantza-zuzendaria eta Ana Ortega Luis Ikerguneko I+Geko proiektuen zuzendaria.
Lurzorua
Albisteak 7 Marzo, 2025

Etxetar, errekuntzako motorrentzako eta ibilgailu elektrikoentzako ekoizpen-sistema aurreratuak egiten dituen munduko ingeniaritza liderra

Elgoibarko enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasuneko dirulaguntza-programa jaso du eta proiektu bat egin du freno-diskoen kutsadura mugatzeko.

Etxetar Elgoibarko ingeniaritza-enpresa bat da eta munduko enpresa liderra da errekuntzako motorrentzako eta ibilgailu elektrikoentzako fabrikazio aurreratuaren soluzioak saltzen. Balio teknologiko handiko soluzio industrialak diseinatzen eta fabrikatzen ditu (urtero 100 makina ekoizten ditu). Ekoizpen handiko cladding soluzio bat (EHLA) asmatu dute balaztaren diskoa babesteko eta partikula kutsatzaileen isurpena mugatzen du. Enpresak Eusko Jaurlaritzaren zibersegurtasun-programaren laguntza jaso du. Programak zibersegurtasuna sustatzen du euskal enpresetan, gai horri buruzko egitura ekonomikoa sortuz, SPRIk antolatuta.

Enpresa 1957an sortu zen Elgoibarren 10 bazkide sortzaileren ekimenez eta akordio bat egin zuten kanilen makinentzako patente bat zuten Alemaniako talde batekin. Lehen bi hamarkadetan, mekanizazio-sistemetan espezializatu zen “eta 70eko hamarkadan automobilgintzarako lehen aplikazioekin hasi ginen, errekuntzako motorrentzako piezetan” azaldu dute Imanol Kapanaga finantza-zuzendariak eta Ana Ortega Luis Ikerguneko I+Geko proiektuen zuzendariak.

1981ean, Etxetar nazioartekotzen hasi zen eta power train deiturikoan espezializatu zen, “tren motorrean, sistemetan eta transmisio-ardatzetan, birabarkietan, espeka-ardatzetan…”. Ordutik, enpresak automobilgintzako fabrikatzaileekin egiten du lan zuzenean, motorrarentzako ezinbesteko piezak baitira.

1999ean lehen proiektua saldu zuten Estatu Batuetan, Fordentzat, motorraren birabarkiak egiteko, eta atzerriko lehen filiala sortu zuten Ipar Amerikako herrialdean. Hala, enpresa birabarkiak mekanizatzeko makina-erreminten salmentaren munduko liderra bihurtu zen 2000. urtean.

Beste mugarri garrantzitsu bat 2009an izan zen, produktuen arkitektura modularra garatu baitzuen. Horri esker, “suposatzen da ez duzula hutsetik diseinatu eta fabrikatu behar. Makinek nahieran izaten jarraitzen dute, baina oinarri komuna dute, ekoizpenaren hainbat agertokitara egokitzeko gaitasun handiarekin”.

Urte horretan bertan aldaketa handia izan zen, Etxetarretik abiatuta Inzu Taldea sortu baitzuten. Egun, ingeniaritzako 13 enpresak osatzen dute eta fabrikazio aurreratu eta jasangarrian, zerbitzu industrialetan, digitalizazioan eta ekonomia zirkularrean jarduten dute. Helburua da negozioa dibertsifikatzea.

Beste une garrantzitsu bat 2012. urtea da, Ikergune sortu baitzuten; talde osoaren I+G unitatea. Urte horretan sortu ziren halaber Mexikoko eta Txinako filialak.

Balio teknologiko handiko soluzio industrialak diseinatzen eta fabrikatzen dituzte eta ekoizpen-bolumen handietara bideratuta daude. Urtean 100 makina inguru fabrikatzen dituzte. “Ez dugu makinen katalogorik, ez ditugu makina unibertsalak egiten, bezeroarentzat ad hoc egindako eta prest dauden soluzioak baizik”. Esportazioak haien fakturazioaren % 90 dira “ia 30 urte daramatzagu maila horrekin”– eta salmentak 60 herrialdetara iristen dira.

Fabrikazio aditiboa

Merkatuko hobi nagusiak dira ibilgailu elektrikoak, barne-errekuntzako motorrak eta fabrikazio aditiboa (cladding). Enpresa tratamendu termikoak egiteko, ebakitzeko eta claddingerako (fabrikazio aditiboa) mekanizazioan eta laser teknologietan espezializatu da. Makina-erreminta horiek baliogarriak dira errekuntza-motorren eta ibilgailu elektrikoen piezak ekoizteko, hala nola bateria-kutxak, aluminiozko profilak, birabarkiak, bielak, motor-blokeak edo balazta-diskoak.  Bezeroak automobilgintzan daude batik bat.

Enpresaren ikerketa-kulturari eta garapen teknologikoari esker, negozio-aukera berriak sortu dituzte. Hala, Europako Euro 7 araudiarekin (balaztatzeko partikulek ibilgailuetan sortzen duten kutsadura murrizteko) ekoizpen handiko cladding soluzio bat (EHLA) asmatu dute, balazta-diskoa babesteko eta partikula kutsatzaileen isurpena mugatzeko. “Bost patente behar izan ditugu”. Etxetarrek 20 patente-familia ditu.

Teknologia handia erabiltzen du eta I+G beharrezkoa du; horregatik sortu zuten Ikergune. “Merkatutik urrunago dauden teknologiak ikertzeko, denborarekin merkatu-hobi berrietan liderrak izateko. Aitzindariak gara industria errealaren digitalizazioan eta datuen tratamenduaren gaineko Edge computingeko lehen patentea dugu”.

Nabarmendu dute I+G Ikergune unitateak indukziorako (tratamendu termikoa) teknologia alternatibo bat lortu duela motorraren birabarkientzat: “Ipar Amerikako automobilen fabrikatzaileek indukzioa laser bidezko tenplearekin ordezkatzea aldaketa disruptiboa izan da merkatuan”.

SPRI Taldearen enpresen zibersegurtasunerako programaren dirulaguntzarekin segurtasuna bermatu dute datu sentiberetan. “Orain badakigu nork erabiltzen dituen, kontrol zorrotza dago eta nork ikus ditzakeen mugatzen dugu”.

Erronkei aurre egiteko, industria iraunkorraren abangoardiari, fabrikazioaren bikaintasunari, ekoizpenaren eraginkortasunari eta fabrikazio-teknologien serbitizazioari eutsi behar zaie. “Ekoizpen handian pentsatzen dugu beti. Hobien enpresa da gurea. Erronka da liderrak izan gaitezkeen hobi bat bilatzea eta horretarako balio teknologiko handia behar dugu. Hori da gure DNA”.

SPRI Taldeak bere kanaletan euskal enpresei beren jardueraren berri emateko aukera eskaintzen die. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

 

 

Lotutako albisteak

TECH  friendly-k  plangintza  estrategikoa  eta  hiri-inguruneen  eraldaketa  digitala  eta  fisikoa  uztartzen  ditu

TECH friendly-k plangintza estrategikoa eta hiri-inguruneen eraldaketa digitala eta fisikoa uztartzen ditu

Bizkaiko enpresa hiriaren garapenean eta tokiko administrazio publikorako aholkularitza teknologikoan aritzen da.

Mª  Teresa  Lizana  (Vicomtech):  “Beharrezkoa  da  ekosistema  logistikoa  hobeto  koordinatzea  sektorearen  deskarbonizazioari  aurre  egiteko”

Mª Teresa Lizana (Vicomtech): “Beharrezkoa da ekosistema logistikoa hobeto koordinatzea sektorearen deskarbonizazioari aurre egiteko”

Teknologia digitaletan espezializatutako ikerketa aplikatuko zentroak adimen artifizialean oinarritutako soluzioak garatzen ditu, ibilbideak optimizatzeko eta energia-eraginkortasuna hobetzeko.

Euskocam  System  S.L.-k  elektrohigadurarako  grafitozko  soluzioak  eskaintzen  ditu
12/03/2025 Berrikuntza

Euskocam System S.L.-k elektrohigadurarako grafitozko soluzioak eskaintzen ditu

Elorrioko enpresak elektrohigadurarako grafito-elektrodoen diseinuan eta fabrikazioan zerbitzu integrala eskaintzen du, berrikuntzaren eta iraunkortasunaren aldeko apustu argiarekin.

Eusko  Jaurlaritzak  Legazpiko  garai  bateko  Sidenorren  lantegia  berroneratzeko  bigarren  fasea  jarri  du  abian,  Urola  ibaia  azaleratzeko  eta  ingurua  berrurbanizatzeko  obrekin
11/03/2025 SPRILUR

Eusko Jaurlaritzak Legazpiko garai bateko Sidenorren lantegia berroneratzeko bigarren fasea jarri du abian, Urola ibaia azaleratzeko eta ingurua berrurbanizatzeko obrekin

Obrak egiteko 13 hilabeteko epea aurrez ikusi da, eta 5 milioi euroko inbertsioa egingo da

Lansolar  Ingenieros,  bi  hamarkada  inguru  abangoardiako  irtenbideak  eskaintzen  trantsizio  jasangarriagoa  bultzatzeko

Lansolar Ingenieros, bi hamarkada inguru abangoardiako irtenbideak eskaintzen trantsizio jasangarriagoa bultzatzeko

Bizkaiko enpresak hidrogenoarekin lan egiten hastea du helburu datozen hilabeteetan, energia fotovoltaikoa biltegiratzeko sistema gisa.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.