Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Mikel Jauregi sailburua, aurkezpenean.
Albisteak 23 urria, 2024

Euskadiko Adimen Artifizialaren lehen diagnostikoak nazioarteko AAren arloan erreferentzia bilakatzeko duen potentziala egiaztatu du

Euskadiko Adimen Artifizialaren Zentroak (BAIC) Euskadiko AAren lehen diagnostikoa aurkeztu du, euskal entitateen % 12tik gorak dagoeneko teknologia hori erabiltzen duela egiaztatuz  
  • Enpleguari dagokionez, 7.500 profesional (edo biztanleria aktiboaren % 0,7k) baino gehiago Euskadiko AAren arloan lan egiten dute

 Euskadiko Adimen Artifizialaren Zentroak (BAIC) Euskadiko Adimen Artifizialaren egoeraren Diagnostikoa aurkeztu du SPRIren egoitzan, inoiz egin den lehena. Txostenak herrialde honetako AAren ekosistemaren egungo egoera eta etorkizunerako potentziala aztertu du eta egiaztatu ahal izan duenez, euskal enpresen % 12,2k dagoeneko teknologia hori erabiltzen du.

Aurkezpenean ondokoek hartu dute parte: Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburu eta BAIC-eko presidente Mikel Jauregik; Mondragon Korporazioko Makina-erremintaren eta Automatizazio Industrialaren dibisioetako zuzendari nagusi eta BAIC-eko presidenteorde Nerea Arangurenek eta BAIC-eko zuzendari nagusi Laura Marrónek.

Bere hitzaldian, Jauregi sailburuak nabarmendu du “gaur aurkezten dugun diagnostikoak AAk Euskal Autonomia Erkidegoan izan duen bilakaeraren irudi xehea eta zorrotza eskaintzen digula, teknologia-enpresa, heziketa-entitate, zientzia-elkarte eta erakunde publiko ugari biltzen dituen ekosistema publiko-pribatu sendo eta gorakor bat egonkortuz. Diagnostiko hau aurrerapauso berri bat da Eusko Jaurlaritzatik Euskadiko Adimen Artifizialaren Ekintza Plana abian jartzeko”.

“Sinetsita gaude AA euskal industriak nazioartean duen lehiakortasuna areagotzeko abagune bat dela eta inoiz ez bezalako industria-iraultza honetan protagonista izateko lan egingo dugu. Industria gehiago eta industria hobea aldarrikatzen dugunean, AA bezalako erremintak gure ekonomia-ehunean txertatzeaz ari gara, Europako industrializazio berrian lider izateko”, gaineratu du Jauregik.

Txostenak dio AAren euskal ekosistemak 771 eragile baino gehiago biltzen dituela: hornitzaileak, AA erabiltzen duten enpresak, berriki sorturiko enpresak edo entitate publikoak.

Euskadiko AAren egoerari buruzko Diagnostikoaren ondorio nagusiak.

Txostenak Euskadiko AAren egoerari buruzko datu esanguratsuak jasotzen ditu. Nabarmenenak honako hauek dira:

  • AAren ezarpena: Oraingoz, Euskal Autonomia Erkidegoko entitateen % 12,2k AAko teknologiak erabiltzen ditu. Horrenbestez, hazteko aukera handia dago. AAren erabilerari dagokionez EAEn identifikatu eta zehaztu diren kasuen aniztasuna (400 kasu baino gehiago erregistratu dira), ordea, arlo ezberdinetan ematen den AAko aplikazioen esplorazio aktibo eta dokumentatu baten adierazle da. Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoen sektorean, esaterako, portzentaje hori % 25eraino iristen da eta informazioaren eta komunikazioen sektorean, berriz, % 24raino.
  • Inpaktu ekonomikoa: AAko soluzioak eskaintzen dituzten enpresen fakturazioa 105 milioi eurokoa izan zen. Bestalde, enpresa erabiltzaileek % 9ko gorakada izan dute beren diru-sarreretan, batez beste, beren jardueran AAko teknologiak txertatu ostean.
  • EnpleguaHorien artean, % 17k ikerketan dihardu eta beste % 83ak enpresa-arloan lan egiten du.
  • Heziketa: Araututako 35 programa baino gehiago daude Euskal Autonomia Erkidegoan eta 34.000 irakaskuntza-ordu baino gehiago batzen dituzte guztien artean. Horrek esan nahi du AAn espezializatutako 900ndik gora tituludun berri ditugula urtez urte. Aurrekoez gain, prestakuntza ez-arautuko beste programa asko ere badaude.
  • Azpiegitura teknologikoa: Euskal Autonomia Erkidegoan Errendimendu Handiko 6 Konputazio Zentro (HPC) daude eta 2026rako beste superordenagailu bat aurreikusten da, AAko proiektuen buru izateko Euskadik duen gaitasuna indartuko duena.

Euskal Autonomia Erkidegoko AAko ekosisteman parte hartzeko deialdia

Euskadiko AAren egoeraren diagnostikoa, Euskadiko aurrerapena neurtzeko eta beste herrialde batzuetako horrekin alderatzeko funtsezkoa erreminta izateaz gain, bultzatzaile ezin hobea ere bada jardunbide egokiak ikusgai egin eta zabaltzeko. BAIC zentrotik lankidetza estua bultzatzen da enpresa, erakunde, unibertsitate eta teknologia-zentroen artean, Euskadi nazioarteko erreferentzia bilakatzeko Adimen Artifizialaren arloan.

Nerea Arangurenen hitzetan, ekosistema gisa elkarrekin lan eginaz erronkak abagune bilaka ditzakegu, eta ideiak gure industria- eta teknologia-lidergoa bultzatuko duten errealitate bihurtu. BAIC zentrotik, hazkunde ekonomikoarekin eta jasangarritasunarekin konprometituta gaude, bai eta konfiantzazkoa eta arduratsua izango den, etika eta legearen balioei jarraituko dien AA baten garapenarekin ere”.

“Ekosistema hau guztion parte-hartzeari esker sostengatzen da”, nabarmendu du Laura Marrónek. “Eragile bakoitzaren parte-hartzea erabakigarria da; berritasun bakoitzak, AAren garapen eta aplikazio berri bakoitzak gure industria sendotzen du eta gure erresilientzia eta egokitzeko gaitasuna areagotzen du. Horregatik, ikuspegi hori partekatzen duten pertsona eta entitate guztiei dei egiten diegu, prozesu horren eragile aktibo bilaka daitezen. Dela AA erabiltzen hasiberriak izan, dela zailduak izan, zuen ekarpena funtsezkoa izango da eraldaketa-une hau bizkortzeko edo indartzeko”.

BAIC zentroak 16 entitate sustatzaile ditu egun, Eusko Jaurlaritzaren lidergo instituzionalaren pean, eta bazkide diren beste 44 entitate, bai eta beste entitate laguntzaile batzuk ere. Zentroa garapenarekin eta lehiakortasunarekin konprometituta dauden aliatu berriak hartzera irekita dago noski eta, horrenbestez, AA sustatzeko eta hedatzeko esfortzura gehitzeko deia egin nahi die beste eragile eta enpresa guztiei, Euskal Autonomia Erkidegorako etorkizun oparo bat bermatzeko.

BAIC-i buruz

BAIC, Basque Artificial Intelligence Center delakoa 2021eko uztailean sortu zen, erakunde ezberdin ugari biltzen dituen talde sustatzaile batek bultzatuta: enpresa handiak, berriki sortutako enpresak, IKTen hornitzaileak, ezaguera-eragileak eta Eusko Jaurlaritza bera. Zentroaren xedea da adimen artifizialaren ezarpena bizkortzea euskal industriaren barruan, bai eta AAri loturiko kultura bat sustatzea eta garatzea ere.

 

Lotutako albisteak

Gueñeseko  Bioekonomia  Polo  berria  abian  egongo  da  2026aren  hasieran,  bioteknologian  eta  ekonomia  zirkularrean  oinarritutako  trakzio-ekimenei  harrera  egiteko
10/02/2025 Lurzorua

Gueñeseko Bioekonomia Polo berria abian egongo da 2026aren hasieran, bioteknologian eta ekonomia zirkularrean oinarritutako trakzio-ekimenei harrera egiteko

Otsailean, erabilerarik ez duen 3.157 m²-ko espazio bat leheneratu eta berreraikitzeko lanei ekin die Sprilurrek, Enkarterriko etorkizuneko Bioekonomia Poloa izan dadin.

Argi  berdea  Smartlog  Nest  zentroaren  eraikuntzari,  automatizazio  logistikoaren  ikerkuntzaren  eta  prestakuntzaren  arloko  erreferente  bihurtuko  du  Urretxu
23/01/2025 Lurzorua

Argi berdea Smartlog Nest zentroaren eraikuntzari, automatizazio logistikoaren ikerkuntzaren eta prestakuntzaren arloko erreferente bihurtuko du Urretxu

Andoitz Korta Eusko Jaurlaritzako Industria Sustatzeko sailburuordeak eta Jon Luqui Urretxuko alkateak Smartlog zentroaren instalazioak bisitatu dituzte, konpainiaren berrikuntza-proiektuak eta berrikuntza- eta talentu-zentro berria eraikitzeko planak bertarik bertara ezagutze aldera.  

Elkartek,  industria  adimendunean,  energia  berriztagarrietan  eta  osasun  pertsonalizatuan  oinarritutako  ikerketa  kolaboratiboa
27/12/2024 I+G

Elkartek, industria adimendunean, energia berriztagarrietan eta osasun pertsonalizatuan oinarritutako ikerketa kolaboratiboa

Eusko Jaurlaritzak Elkartek programa ireki du. Horren bidez, 2030eko ZTBPko lehentasun estrategikoekin lotutako ZTBESeko eragileen ikerketa kolaboratiboa bultzatzeko 44 milioi euroko laguntzak bideratuko ditu. Eskaerak martxoaren 7a baino lehen aurkeztu beharko dira.

Eusko  Jaurlaritzak  eta  Santurtziko  udalak  Santurtziko  Etxe  Uliko  zabortegiaren  berroneratzea  azkartzeko  akordioa  sinatu  dute
20/12/2024 Lurzorua

Eusko Jaurlaritzak eta Santurtziko udalak Santurtziko Etxe Uliko zabortegiaren berroneratzea azkartzeko akordioa sinatu dute

Eremuak dituen 100.000 metro karratu baino gehiago urbanizatu eta zerbitzu-azpiegiturez hornituko dira, ekonomia-jarduerak hartzeko prestatutako enpresa-eremua garatzeko

Argi  berdea  Sprilurren  Pasaiako  bulego-eraikinaren  ingurua  berrurbanizatzeko
10/12/2024 Lurzorua

Argi berdea Sprilurren Pasaiako bulego-eraikinaren ingurua berrurbanizatzeko

Proiektuaren helburu nagusia kalitatezko hiri-espazio berri bat sortzea da, Sprilur Herrera Iparraldean eraikitzen ari den hirugarren sektoreko erabilerako eraikinaren inguruan

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.