Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Nazioartekotzea
Albisteak 26 abendua, 2024

Euskadiko Kanpo Sarea hazi egin da Australian zabaldu duen merkataritza-bulego berriarekin

Mikel Jauregi sailburuak azpimarratu duenez, “gure merkataritza-bulegoek merkatu berrietara jo nahi duten euskal enpresei laguntzen diete, eta, aldi berean, funtsezko tresna dira Euskadin inbertitu eta ezarri nahi duten atzerriko enpresak erakartzeko "
    • PRI Taldeko Basque Trade & Investment agentziaren Kanpo Sareak 22 bulego ditu dagoeneko, eta 92 herrialderi baino gehiagori ematen die zerbitzua
    • Australiako bulego berria Asia-Pazifikoko eskualdean dago, hots, Euskadiko sektore estrategiko gehienetan etorkizunean hazkunde ekonomikorik handiena izango duen munduko eskualdean

    Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak Australiako merkataritza-bulegoa ireki du, eta, beraz, SPRI Taldeko Basque Trade & Investment agentziaren Kanpo Sareak 22 merkataritza-bulego propio ditu dagoeneko, eta mundu osoko 92 herrialderi baino gehiagori ematen die zerbitzua. Horrela, beraz, Eusko Jaurlaritzak Eusko Legebiltzarrarekin horri dagokionez hartutako konpromisoari erantzun dio. Bulegoa Emma Stevens-ek zuzenduko du.

    Sydneyn ireki den bulego berriaren izen ofiziala “Australia eta Zeelanda Berriko bulegoa” da, eta bulego horrekin sendotu egingo da Eusko Jaurlaritzak Asia-Pazifikoko eskualdearen alde egindako apustua. Izan ere, eskualde estrategikoa da euskal enpresentzat, Euskadiko sektore estrategiko gehienetan (energia, sare elektrikoak, makina-erreminta, telekomunikazioak) etorkizunean hazkunde ekonomikorik handiena izango duen munduko eskualdetzat hartuta dago, eta osatzen duten merkatu nazionaletan kokatutako euskal enpresa ugari daude.

    Bestalde, Euskadik oraindik ordezkaritzarik ez zuen herrialdeen artean, Australia da euskal enpresentzat hazkunde-ahalmenik handiena duena, Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuak egindako azterlan baten arabera. Euskal erakundeen presentziak gora egin du etengabe Asia-Pazifikoko eskualdean azken bi hamarkadetan. Zehazki, Eusko Jaurlaritzak merkataritza-ordezkaritzak ireki ditu Txinan (2003), Indian (2009), Singapurren (2015), Japonian eta Hego Korean (2022), eta 2024an ireki den Australiakoa gaineratu behar zaie orain.

    Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburu Mikel Jauregik adierazi duenez, merkataritza-bulego berriaren irekiera “aukera handia da Eusko Jaurlaritzak Euskadi nazioartekotzeko hainbat hamarkadatan landu duen politika indartzeko. Industria-herrialde txikia gara, eta, horregatik, garrantzitsua da mundura irekitzea. Nazioartekotzea gure industriarako lehiakortasunaren baliokidea da. Gure merkataritza-bulegoek merkatu berrietara jo nahi duten euskal enpresei laguntzen diete, eta, aldi berean, funtsezko tresna dira Euskadin inbertitu eta ezarri nahi duten atzerriko enpresak erakartzeko”.

    Australia, ekonomia garrantzitsua Euskadirentzat

    Australiak, bere BPGd-aren tamaina dela eta, merkatu interesgarria eskaintzen du. Izan ere, munduko BPGd-rik handieneko 13. herrialdea da, eta kualifikazio handiko lan-indarra, azpiegitura onak eta egonkortasun ekonomiko eta politikoa ditu. Era berean, egonkortasun juridikoa eta arau-egonkortasuna direla eta, arrisku-maila txikia du, eta negozioak garatzeko erraztasunik handieneko herrialdeen artean kokatuta dago. Gainera, gero eta barne-eskari handiagoa eta sofistikatua du.

    Horrez gain, euskal ekonomiarekin duen osagarritasunagatik eta Euskadirentzat estrategikoak diren sektoreetan eskaintzen dituen aukerengatik nabarmentzen da. Sektore horien artean, honako hauek aipa daitezke:

     

      • Energia: datozen 10 urteetan, energia eolikoaren eta eguzki-energiaren sektoreak bizkor haziko dira. Izan ere, Australiak lursail eta baliabide ugari ditu eskuragarri, eta Australiako gobernuak asmo irmoa agertu du bere energia-matrizea deskarbonizatzeko.

       

      • Meatzaritza eta nekazaritzako industria: Australiako ekonomian funtsezkoak diren bi sektore horietarako ekipamenduak inportatu beharra (modernizazio- eta eraldaketa-inbertsio handiak egiten ari dira sektore horietan) mesedegarria izan daiteke euskal enpresen esportazioetarako.

       

      • Osasun-gailuak: Australia bizi-itxaropen handiko herrialdea da, eta, beraz, aukera ona eskaintzen du adinekoentzako, osasun digitalerako, zahartze aktiborako eta gaixotasun kronikoak kontrolatzeko produktuak eta zerbitzuak txertatzeko.

      Hala ere, gaur egun euskal enpresen presentzia urri samarra da, eta 26 daude ezarrita (haietatik, 25 komertzialak dira).

      Hori guztia dela eta, Australian Basque Trade agentziaren bulego bat irekitzearen bidez inflexio-puntu bat ezarri nahi da euskal enpresek herrialde horretan eta eskualdean egiten duten jardueran, eta merkatu garrantzitsu horretan txertatzen lagunduko zaie.

      Herrialde horretan bulego bat edukitzeak, euskal enpresen merkataritza-ekintzak ugaritzeaz gain, beste esparru batzuk bultzatu ditzake, hala nola lankidetza teknologikoa edo inbertsioaren erakarpena (Australiatik Euskadira).

      Azpiegiturak: Australiak gaur egun eraikuntza-fase aktiboan dauden eskala handiko industria-, energia- eta garraio-proiektu ugari ditu dagoeneko, baita plangintza-fasean eta hasteko prest dauden proiektuen zorro zabal bat ere. Azpimarratu beharra dago Australiako gobernuak abiadura handiko trenaren alde egin duen apustua. Aurreikusitakoaren arabera, 68.000 milioi euroko inbertsioa egingo du epe ertainean.

Lotutako albisteak

Euskadik  Brasilgo  itsas-sektore  eolikoko  erakunde  nagusiak  hartu  ditu  hango  merkatuaren  garapena  bultzatzeko  misioan

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan

Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

TH  Company,  munduko  liderra  arrantza  sektorerako  makinetan  Mungiatik
10/03/2025 Nazioartekotzea

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik

Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.

Kanpo  merkataritzari  buruzko  prestakuntza  behar  duzu?  Eman  izena  lehenbailehen  nazioartekotzeko  BEINT  beketan
06/03/2025 Nazioartekotzea

Kanpo merkataritzari buruzko prestakuntza behar duzu? Eman izena lehenbailehen nazioartekotzeko BEINT beketan

Programak 3,6 milioi euroko aurrekontua du eta bi urtez prestakuntza ematen die 30 urtetik beherako gazteei, kanpo merkataritzan espezializatu daitezen euskal enpresa eta erakundeen premiei erantzuteko. Eskaerak egiteko epea zabalik egongo da martxoaren 7tik apirilaren 10era.

Singapurrek  eta  Euskadik  negozio-aukera  berriak  esploratuko  dituzte  energia  berriztagarrietan  eta  biozientzietan

Singapurrek eta Euskadik negozio-aukera berriak esploratuko dituzte energia berriztagarrietan eta biozientzietan

Asiako herrialde horretako enpresen garapena bultzatzeaz arduratzen den gobernu-agentziaren ordezkaritza batek Euskadi bisitatu du aste honetan, sektore estrategikoetan balizko lankidetza-arloak jorratzeko asmoz

Egaña  Group,  zazpi  hamarkadako  historia  eta  nazioarteko  asmoak  dituen  Gipuzkoako  familia  enpresa
03/03/2025 Nazioartekotzea

Egaña Group, zazpi hamarkadako historia eta nazioarteko asmoak dituen Gipuzkoako familia enpresa

Aurten hiru enpresak lantegi berean batzeaz gain, atzerrian duten presentzia zabaltzea du helburu konpainiak.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.