Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Albisteak 28 otsaila, 2025

Euskadiko Parke Teknologikoa Illunbera zabalduko da Donostiako Udalaren eskutik, enpresa-proiektu estrategikoak posible eginez, hala nola Columbus Venture Partners-ek gidatutakoa

Euskadiko Parke Teknologikoko presidente Jaione Ganzarainek eta Donostiako alkate Eneko Goiak gaur goizean formalizatu dute Illunbeko b.20.1 partzelaren salerosketa, eta, horrela, 2023. urtearen hasieran hasitako prozesua amaitu da.  

Operazio horri esker, eraikigarritasuna 28.500 m2 baino gehiagotan handitu ahal izango da Parke Teknologikorako, eta berehalako erantzuna eman ahal izango zaie enpresa-proiektu estrategikoei, hala nola Columbusen proiektuari. Horren inguruan, Industria biomedikoaren ikerketa eta garapenerako nazioarteko erreferentzia-puntu gisa Donostia bultzatzen jarraitzeko proposamena ere aurreratu dute gaur.

Euskadiko Parke Teknologikoak eta Donostiako Udalak gaur goizean sinatu dute Illunbeko esparruan b.20.1 partzela erosteko hitzarmena, Donostia Campusa hedatzeko urrats erabakigarria. Akordio horrek amaiera ematen die bi urte baino gehiagoko elkarrizketei. Bi erakundeek hirirako eszenatokirik onena lortzeko lan egin dute, hiri-kokapenaren, azpiegitura eta zerbitzu berrien sorkuntzaren eta ekonomia- eta enpresa-sarearen dinamizazioaren ikuspegitik.

Hitzarmena Eneko Goia alkateak eta Jaione Ganzarain Euskadiko Parke Teknologikoko presidenteak sinatu dute, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburu Mikel Jauregik eta Gipuzkoako Diputatu Nagusi Eider Mendozak ere parte hartu duten ekitaldian. Guztiek adierazi dute akordio horrek “garrantzi handia” duela Donostiarentzat, Gipuzkoarentzat eta Euskal Autonomia Erkidego osoarentzat; izan ere, “proiektu estrategiko berriak erakarriko ditu, beste kokaleku batzuk aukeratu beharrean”.

Euskadiko Parke Teknologikoak erositako partzela Miramongo egungo instalazioen ondoan dago, eta, beraz, Campuseko bilbea modu naturalean zabaltzen lagunduko du. 11.413 m2-ko azalerarekin, partzela berriak 28.587 m2-ko eraikigarritasuna eskaintzen du hirugarren sektoreko erabilerarako eta beste 36.332 m2-ko eraikigarritasuna sestra azpian.

Era berean, Donostiako Campusa Illunbera zabaltzea funtsezkoa izango da egungo instalazioen gainean dagoen presioa arintzeko (gaur egun partzelen eta eraikinen okupazio-maila % 100 ingurukoa da) eta bertan instalatutako eta bertara mugitzeko interesa erakutsi duten enpresen hazkunde-beharrei erantzuteko.

Mikel Jauregi sailburuak azpimarratu duenez, “Parke Teknologikoa Illunbera hedatzeak 2023tik lantzen ari garen proiektu bat burutzea dakar, non erakunde ezberdinen arteko lana funtsezkoa izan den. Pertsonentzat pentsatutako hirigintza-jarduketa integralaz ari gara, eta etorkizuneko industriaren aldeko apustua ere bada. Gaur urrats garrantzitsua emango dugu Donostia biozientzien eta biomedikuntzaren arloko nazioarteko erreferente gisa finkatzeko. Alde horretatik, lankidetza publiko-pribatuaren eredu bat nabarmendu nahi dut, Gipuzkoara enpresa-inbertsioak —Columbusena adibidez— erakartzeko arrakastatsua dela erakutsi duena”.

Bestalde, Donostiako alkate Eneko Goiak adierazi duenez, merkataritza-gune zaharra Euskadiko Parke Teknologikoari saltzea “aspalditik lantzen ari ginen urratsa da”, eta “de facto Parke Teknologikoa handitzea eta enplegu egonkorra eta kalitatezkoa sortuko duten balio erantsi handiko jarduerak ezartzea ekarriko du”.  “Illunbeko instalazioa Udalak aspalditik irtenbidea aurkitu nahi zion gaia da, eta orain irekitzen den aukerak abantaila asko eskaintzen ditu aldi berean: Parke Teknologikoari metro karratu asko gehitzen dizkio; horrekin, dagoen eskaera handiari erantzuten zaio, oso hondatuta dagoen eremu bat berriro urbanizatu eta birsortzen da, eta, gainera, bultzatu nahi dugun erabilera anitzeko pabiloiaren proiektuari lotzen zaio”, adierazi du alkateak.  Goiaren arabera, “horrek guztiak hiriarentzat interes handiko gune bat sortzea ekarriko du, bertako hiri-bilbean eta eguneroko bizitzan hobeto integratuko dena, eta horrek aukera eta ilusiorako leiho bat irekiko du”.

Gaur egungo testuinguru globalean “beharrezkoa da industria defendatzeko eta lehiakortasuna sustatzeko ahaleginean sakontzea, berrikuntzan eta teknologian osagai handia duten proiektu berriak bultzatuz. Hortaz, Parke Teknologikoa Illunbera zabaltzea albiste bikaina da lurralde osoarentzat”, Gipuzkoako diputatu nagusi Eider Mendozak azpimarratu duenez. “Gure ekonomiaren lehiakortasunerako, beharrezkoa da oso ingurune erakargarri eta berritzaileetan kokatutako espazioak izatea. Gaurko akordioa lehen mailako mugarria izango da zeregin partekatu horretan; izan ere, proiektu berriak erakarriko ditu biozientzien, bioteknologiaren edo kuantikaren sektoreetan; Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako arlo horiek kalitatezko enplegua, ongizatea eta aukera berriak sortuko dituzte. Oso mugarri garrantzitsua izango da Gipuzkoa terapia aurreratuen garapenerako gune gisa sendotzeko bidean”, esan du Mendozak, eta Columbus Gipuzkoaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren alde egiten ari den apustua eskertu du.

Columbus Venture Partners-en proiektua

Ildo horretan, azken bi urteotan jorratutako operazioak Columbus Venture Partners-en proposamen berritzaileari ia berehala erantzuteko aukera eman du; konpainia horrek bioteknologian, biozientzietan eta teknologia berrietan erreferentzialtasuna areagotzeko Donostiaren alde apustua egiten jarrai dezan lagunduz.

Columbus Venture Partners-eko sortzaile eta presidente eta Viralgen-eko presidente Javier García Cogorro bera egon da gaur hitzarmena sinatzeko ekitaldian, eta bere proiektu berritzailearen ildo nagusiak aurreratu ditu, Illunbeko Donostiako Campusaren espazio berrian ezartzen denetik mugarri bat izan dadin.

Proiektuak  80 milioi euro inguruko inbertsioa izango du. Horri esker, enpresak ezarri eta hazi ahal izango dira bizitza-zientzien eta teknologia kuantikoen arloan, enpresa-garapenerako eta lankidetzarako ingurune ezin hobean. Proiektua joint venture gisa egingo da Quercus Investments-ekin —higiezinen inbertsioan eta kudeaketan espezializatutako kudeatzailea—, eta Gipuzkoa eta biozientzien sektorea ezagutzen duten inbertitzaile pribatuak izango ditu. Proiektuaren lehen fasea —bertan espazioaren % 40 erabili ahal izango da— 2026aren amaieran egongo da erabilgarri, eta proiektuaren amaiera 2027aren bukaerarako aurreikusten da.

Euskadiko Parke Teknologikoa Gipuzkoan

Illunbeko partzela erosteko hitzarmena Euskadiko Parke Teknologikoaren estrategia globalaren parte da, Gipuzkoan duen presentzia handitu, indartu eta finkatzeko. Izan ere, enpresetan eta proiektu berritzaileetan etengabe ari da hazten espazio-eskaria Gipuzkoan.

Alde horretatik, duela bi aste eskas egin zen Euskadiko Parke Teknologikoaren eraikin nagusiaren lehen harria jartzeko ekitaldia, Hernaniko Campusean, Galarretan. Eraikin berri hori 2026aren amaierarako egongo da bukatuta ziur aski, eta 10.000 m2-ko azalera izango du enpresa teknologikoen eskura. Horrez gain, Gipuzkoako Parke Teknologikoan dagoen okupazio eta eskaera handiari erantzuten lagunduko du.

Lotutako albisteak

Gueñeseko  Bioekonomia  Polo  berria  abian  egongo  da  2026aren  hasieran,  bioteknologian  eta  ekonomia  zirkularrean  oinarritutako  trakzio-ekimenei  harrera  egiteko
10/02/2025 Lurzorua

Gueñeseko Bioekonomia Polo berria abian egongo da 2026aren hasieran, bioteknologian eta ekonomia zirkularrean oinarritutako trakzio-ekimenei harrera egiteko

Otsailean, erabilerarik ez duen 3.157 m²-ko espazio bat leheneratu eta berreraikitzeko lanei ekin die Sprilurrek, Enkarterriko etorkizuneko Bioekonomia Poloa izan dadin.

Argi  berdea  Smartlog  Nest  zentroaren  eraikuntzari,  automatizazio  logistikoaren  ikerkuntzaren  eta  prestakuntzaren  arloko  erreferente  bihurtuko  du  Urretxu
23/01/2025 Lurzorua

Argi berdea Smartlog Nest zentroaren eraikuntzari, automatizazio logistikoaren ikerkuntzaren eta prestakuntzaren arloko erreferente bihurtuko du Urretxu

Andoitz Korta Eusko Jaurlaritzako Industria Sustatzeko sailburuordeak eta Jon Luqui Urretxuko alkateak Smartlog zentroaren instalazioak bisitatu dituzte, konpainiaren berrikuntza-proiektuak eta berrikuntza- eta talentu-zentro berria eraikitzeko planak bertarik bertara ezagutze aldera.  

Elkartek,  industria  adimendunean,  energia  berriztagarrietan  eta  osasun  pertsonalizatuan  oinarritutako  ikerketa  kolaboratiboa
27/12/2024 I+G

Elkartek, industria adimendunean, energia berriztagarrietan eta osasun pertsonalizatuan oinarritutako ikerketa kolaboratiboa

Eusko Jaurlaritzak Elkartek programa ireki du. Horren bidez, 2030eko ZTBPko lehentasun estrategikoekin lotutako ZTBESeko eragileen ikerketa kolaboratiboa bultzatzeko 44 milioi euroko laguntzak bideratuko ditu. Eskaerak martxoaren 7a baino lehen aurkeztu beharko dira.

Eusko  Jaurlaritzak  eta  Santurtziko  udalak  Santurtziko  Etxe  Uliko  zabortegiaren  berroneratzea  azkartzeko  akordioa  sinatu  dute
20/12/2024 Lurzorua

Eusko Jaurlaritzak eta Santurtziko udalak Santurtziko Etxe Uliko zabortegiaren berroneratzea azkartzeko akordioa sinatu dute

Eremuak dituen 100.000 metro karratu baino gehiago urbanizatu eta zerbitzu-azpiegiturez hornituko dira, ekonomia-jarduerak hartzeko prestatutako enpresa-eremua garatzeko

Argi  berdea  Sprilurren  Pasaiako  bulego-eraikinaren  ingurua  berrurbanizatzeko
10/12/2024 Lurzorua

Argi berdea Sprilurren Pasaiako bulego-eraikinaren ingurua berrurbanizatzeko

Proiektuaren helburu nagusia kalitatezko hiri-espazio berri bat sortzea da, Sprilur Herrera Iparraldean eraikitzen ari den hirugarren sektoreko erabilerako eraikinaren inguruan

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.