Euskadiko Parke Teknologikoak, 2024an 8.243 milioi euro, 2023an baino % 11,5 gehiago, fakturatu zituzten 673 enpresa ditu dagoeneko
Euskadiko Parke Teknologikoak azken urteetako hazkundearen ildoari eutsi zion 2024an, eta egungo sei Campusetako batean (Zamudio/Derio, Gasteiz, Donostia, Leioa, Hernani eta Abanto) dauden 673 enpresara iritsi da. Ekosistema zientifiko-teknologikoaren indarra agerian geratzen da, halaber, enpresa horien baterako fakturazioaren bolumena (8.243 milioi euro, hau da, 860 milioiko igoera 2023arekin alderatuta) eta plantillen hazkundea ikusita, dagoeneko 23.674 pertsonak osatzen baitituzte.
Datu horiek Euskadiko Parke Teknologikoaren Urteko Jarduerari buruzko Txostenean daude jasota. Txosten horrek enpresek ekitaldia itxi ondoren emandako datu nagusiak biltzen ditu. Informazio hori aztertzea funtsezkoa da ekosistemaren egoera ezagutzeko eta enpresen jarduerarekin batera doazen eta haien beharretara egokitutako ingurune sozioekonomikoa sortzen lagunduko duten ekimenak abian jartzeko, digitalizazioa, jasangarritasuna, energia-eraginkortasuna edo mugikortasuna bezalako funtsezko alderdietan.
Jaione Ganzarain Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuorde eta Euskadiko Parke Teknologikoko presidenteak azpimarratu duenez, “Parke Teknologikoa punta-puntako ingurunea da lehen mailako enpresa-proiektuak erakartzeko eta garatzeko; dagoeneko goi-mailako kualifikazioko 23.600 pertsona ditugu gure Campusetan lanean. Aitzindariak izan ginen Estatuko lehen Parke Teknologikoarekin, eta Europa mailan aitzatetsiak gara, aurkezten ditugun datuak ikusita eredu arrakastatsua garelako”.
Hala ere, Ganzarainek gogorarazi duenez, “ez gara datu horietan bakarrik geratzen, gure buruarekin exigentzia maila altua dugu eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko beste urrats bat eman nahi dugu. Etorkizuneko industria sektoreen alde egiten dugun apustua nabarmena da: biozientzien sektorea ugariena da dagoeneko, mota horretako 129 enpresa baitaude Campusetan, eta, ondoren, Informazio Teknologien sektorea dago, 127 enpresarekin. Bien artean Parke Teknologikoko enpresen % 40a osatzen dute. Fakturazioari dagokionez, aeronautika da gailentzen dena –etorkizuneko beste industria sektore bat–, enpresen fakturazioaren % 30 metatuz (2.479 milioi). Azken batean, industria gehiagoren, industria hobearen eta emisio gutxiagoen alde egiten dugu”.
Parke enpresek emandako zifrek, oro har, hazkunde orokorra erakusten dute jarduera-eremu nagusi guztietan. Fakturazioa % 11,5 igo zen 2023ko itxierarekin alderatuta (8.243 milioi, aurreko urteko 7.381en aldean), eta 642 profesional sartu ziren plantilletan, 23.674 langileko zifra errekorrera iritsi arte, gehienak kualifikazio handiko lanei lotuta. I+Gko gastuak ere igoera esanguratsua izan zuen, 2023an 660 milioi izatetik 2024an 754 milioi izatera igaro baitzen, hau da, % 14,2ko igoera. Era berean, atzerriko kapitala duten enpresen kopuruak ere gora egin zuen, 69 baitira dagoeneko.
Langileen atalean, langile kopuru osotik harago, txostenak egoeraren ikuspegi zehatzagoa ematen du kualifikazioari, generoari eta I+G dedikazioari dagokienez. Hala, LHren ingurunera hurbiltzearen aldeko apustuak, aurten Parke enpresen inguruan Batxilergoko 1.000 ikasle baino gehiago mobilizatu dituen LH Parke bezalako ekimenekin, isla izaten jarraitzen du plantilletan, 2024an jada LHko titulazioa zuten 6.092 profesional baitzeuden kontratatuta.
Hala ere, unibertsitate-titulazioek osatzen dute profil profesionalen muin nagusia Parke enpresetan, unibertsitateko prestakuntza duten 12.792 pertsona baitaude bertan. Kopuru horri doktoretza duten 2.162 profesional eta bestelako profil akademikoak dituzten 2.627 pertsona gehitu behar zaizkio. Bestalde, I+G jardueretan espezifikoki aritzen diren langileak 7.369 dira; horietatik 4.276 gizonak dira eta 3.093 emakumeak. Testuinguru horretan, nabarmentzekoa da, halaber, berdintasun-politiketan emandako aurrerapausoak. Era berean, Berdintasun Planak ezarri dituzten 50 langiletik gorako enpresen kopurua % 13 handitu zen 2024an, eta 170 enpresara iritsi zen.
Lidergoari dagokionez, adierazle bereziki garrantzitsua da 146 enpresa, hau da, enpresa guztien ia % 22a, zuzendaritza orokorreko edo CEO postuetan dauden emakumeek zuzentzen dituztela. Zifra horrek % 11 ingurukoa den Euskadiko batez bestekoa bikoizten du, eta agerian uzten du Parke enpresek kudeaketa eredu askotarikoagoekin eta inklusiboagoekin duten konpromisoa.
Azkenik, talentuaren arloan, plantillak gaztetzeko prozesuak aurrera jarraitzen du: gaur egun, 4.489 langilek 30 urte baino gutxiago dituzte.
Datuak sektoreka
Jarduera-sektoreen arabera, Biozientzien sektorea da ugariena enpresei dagokienez, 129 konpainiarekin, eta, ondoren, IKT sektorea (127) dator. Bi sektoreek guztizkoaren % 40 inguru hartzen dute enpresa kopuruari dagokionez, baina langile kopuruari dagokionez datuak desberdinak dira. Plantillei dagokienez IKT sektorea da liderra, enpleguaren % 20,44arekin (4.840 profesional), eta ondoren I+G sektorea dago, % 18,9arekin (4.476 profesional). Biozientziek 3.041 langile dituzte (% 12,85).
Fakturazioari dagokionez, 2024an erregistratu da berrikuntzarik handiena sektoreka jasotako zifretan. Iaz, aeronautikaren sektorea nabarmendu zen atal horretan, 2.470 milioi fakturatuta, hau da, Parke enpresen fakturazio osoaren % 30a. Atzetik daude IKT sektorea, 1.980 milioirekin, eta I+G sektorea, 1.269 milioirekin.
Azkenik, jarduerako beste datu batzuen artean, jasotzen da Euskadiko Parke Teknologikoko enpresek 148 patente nazional eskatu zituztela 2024an, eta horietatik justu erdia eman zitzaizkiela: 74. Gainera, 30 enpresa 2030 Agendaren –pertsonen, planetaren eta oparotasunaren aldeko 2030era arteko asmo handieneko ekintza plana– bazkide dira edo sinatu dute, eta euren jardueran garapen jasangarrian laguntzeko konpromisoa hartu dute.
Lotutako albisteak

Metal 78 enpresa ezarrita, Arcelorrek Zumarragan zuen lantegiaren berregokitze industriala abian jarri da
Arcelorrek Zumarragan garai batean zuen fabrikan industria eremuaren berroneratze integrala eta berregokitzea egiteko prozesuaren barruan kokatzen da enpresaren ezarpena, eta Eusko Jaurlaritzak 25 milioi euro inbertituko ditu bertan

Eusko Jaurlaritzak Legazpiko garai bateko Sidenorren lantegia berroneratzeko bigarren fasea jarri du abian, Urola ibaia azaleratzeko eta ingurua berrurbanizatzeko obrekin
Obrak egiteko 13 hilabeteko epea aurrez ikusi da, eta 5 milioi euroko inbertsioa egingo da

Zallako Elkartegi berriak Enkarterri eskualdeko garapen ekonomikoa eta lehiakortasuna sustatuko ditu enpresa berrien bidez
Zallako Elkartegi berriaren eraikuntza Eusko Jaurlaritzak (SPRILURen bidez) eta Bizkaiko Foru Aldundiak (AZPIEGITURAKen bidez) bultzatu dute, eta Enkarterri eskualdeko ekonomia suspertzeko hartutako konpromisoei erantzuten die, Eusko Legebiltzarrak lehentasunezko jarduketa-eremutzat (LJE) jo baitu

Xey enpresak Zumaian zuen lantegian 52.800 metro koadroko eremua egokitzeko lanak hasi ditu Sprilurrek
Sprilurrek Zumaiako Oikia industrialdean egingo duen berroneratzea degradatutako lurzoruak berreskuratzeko proiektuei lotuta dago, gero balioa emateko

Euskadiko Parke Teknologikoa Illunbera zabalduko da Donostiako Udalaren eskutik, enpresa-proiektu estrategikoak posible eginez, hala nola Columbus Venture Partners-ek gidatutakoa
Euskadiko Parke Teknologikoko presidente Jaione Ganzarainek eta Donostiako alkate Eneko Goiak gaur goizean formalizatu dute Illunbeko b.20.1 partzelaren salerosketa, eta, horrela, 2023. urtearen hasieran hasitako prozesua amaitu da.

Gueñeseko Bioekonomia Polo berria abian egongo da 2026aren hasieran, bioteknologian eta ekonomia zirkularrean oinarritutako trakzio-ekimenei harrera egiteko
Otsailean, erabilerarik ez duen 3.157 m²-ko espazio bat leheneratu eta berreraikitzeko lanei ekin die Sprilurrek, Enkarterriko etorkizuneko Bioekonomia Poloa izan dadin.

Argi berdea Smartlog Nest zentroaren eraikuntzari, automatizazio logistikoaren ikerkuntzaren eta prestakuntzaren arloko erreferente bihurtuko du Urretxu
Andoitz Korta Eusko Jaurlaritzako Industria Sustatzeko sailburuordeak eta Jon Luqui Urretxuko alkateak Smartlog zentroaren instalazioak bisitatu dituzte, konpainiaren berrikuntza-proiektuak eta berrikuntza- eta talentu-zentro berria eraikitzeko planak bertarik bertara ezagutze aldera.

Eusko Jaurlaritzak eta Santurtziko udalak Santurtziko Etxe Uliko zabortegiaren berroneratzea azkartzeko akordioa sinatu dute
Eremuak dituen 100.000 metro karratu baino gehiago urbanizatu eta zerbitzu-azpiegiturez hornituko dira, ekonomia-jarduerak hartzeko prestatutako enpresa-eremua garatzeko

Argi berdea Sprilurren Pasaiako bulego-eraikinaren ingurua berrurbanizatzeko
Proiektuaren helburu nagusia kalitatezko hiri-espazio berri bat sortzea da, Sprilur Herrera Iparraldean eraikitzen ari den hirugarren sektoreko erabilerako eraikinaren inguruan

Sprilurrek eraiki berri bat eraikitzen ari du Ortuellako Ballonti poligonoan erabilgarri dagoen azken partzela industrialean
Urrian hasi ziren 1.633 m²-ko eraikin berria eraikitzeko lanak.