Albisteak 24 Azaroa, 2023

Euskal ETEek startupentzako 5 erronka teknologiko aurkeztuko dituzte BIND 4.0 SME Connection-en 3. edizioan

BIND 4.0 berrikuntza irekiko plataformak abian jarri du SME Connection programaren 3. edizioa. Klusterrak dinamizatzeko 5 erakunde eta haien ETEek parte hartu dute, 5 erronka sektorial aurkeztuz.
  • 3 urtetan, 35 proiektu berritzaile baino gehiago garatu dituzte 30 startupek, euskal ETEekin lankidetzan
  • Startupek urtarrilaren 10era arteko epea izango dute BIND 4.0 berrikuntza irekiko plataformaren SME Connection programaren hirugarren edizioan inskribatzeko

BIND 4.0 berrikuntza irekiko plataformak abian jarri du SME Connection programaren 3. edizioa, eta deialdi berri bat egin du startup eta scaleupentzat. Ekimenaren helburua da berrikuntza bizkortzea eta Euskadiko industriaren sektoreko ETEak startup disruptiboekiko lankidetzaren bidez eraldatzea. Horretarako, parte hartuko duten ETEek, klusterrak dinamizatzeko erakundeen bitartez, 5 erronka teknologiko planteatu dituzte, eta startupek beren soluzioekin erantzun beharko diete erronka horiei. Inskribatzeko epea 2024ko urtarrilaren 10era arte egongo da zabalik. 3 urtetan, 35 proiektu berritzaile baino gehiago garatu dituzte 30 startupek, euskal ETEekin lankidetzan.

SME Connection programa Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak SPRI Taldearen eta haren UpEuskadi plataformaren bitartez sortutako BIND 4.0 berrikuntza irekiko plataformaren parte da. Programaren helburua da euskal ETEen digitalizazioa startupekiko lankidetzaren bidez bizkortzea eta, aldi berean, startupak merkatuan murgiltzeko eta Ekintzailetzaren eta Berrikuntzaren Euskal Ekosisteman txertatzeko aukera erraztea.

5 erronka SME Connection programaren hirugarren edizioan

Aurten, klusterrak dinamizatzeko 5 erakundek eta haien ETEek parte hartuko dute, eta 5 erronka sektorial aurkeztuko dizkiete mundu osoko startupei. Klusterrak dinamizatzeko bost erakundeen artean, Aclima ingurumen-klusterra dago, eta honako enpresa hauekin parte hartuko du: Afesa, ingurumen-zerbitzuak eskaintzen dituena; Basoinsa, ingurumen-arloko aholkularitza- eta zerbitzu-enpresa; eta Teknimap, industriari lotutako ingurumen-arloko aholkularitzan eta ikuskapenean diharduena. Bestalde, ekipamenduan, altzarietan eta diseinuan diharduen Habic klusterrak honako enpresa hauekin parte hartuko du: Astigarraga Kit Line, zur trinkoko altzarien fabrikazioan espezializatutako ETEa; Irurena Group, gainazaletarako berniz eta pinturen manufakturan diharduena; eta Algon EMM, altzarietarako osagai metalikoak produzitzen dituen enpresa.

Elikagai eta edarien Basque Food Cluster klusterrak honako enpresa hauekin parte hartuko du: Ameztoi, produktu tradizionalen sukaldaritzan diharduen enpresa; Bodegas Elosegi, ardogintza-produktuak lantzen eta botilatzen aditua den nazioarteko enpresa; Frutas Iru, barazki eta fruten banaketan liderra Kantauri Itsasoko ertzean; Artiach, galleten produkzioan espezializatua; eta Fortaleza, kafearen produkzioan eta merkaturatzean diharduena. Halaber, Eraikune eraikuntza-klusterrak honako hauekin parte hartuko du: Fhimasa, obra zibilaren egikaritzean eta zerbitzuen kudeaketan espezializatua; Zabalandi, eraikuntza, birgaitze eta obra industrialeko proiektuetan diharduena; Gutram, hondakinen kudeaketa integraleko proiektuetan espezializatua; eta DeDiego, obra zibilean eta eraikingintzan espezializatua. Azkenik, manufaktura aurreratuaren sektoreko Uptek izenekoak honako enpresa hauekin parte hartuko du: Talleres Hernani, segurtasun-itxituretan espezializatua; Ona, elektrohigadura-teknologien garapenean aitzindaria; eta LoireGestamp, liderra automobiletarako osagaien garapenean eta fabrikazioan.

Hirugarren ediziorako, klusterrak dinamizatzeko erakundeek 5 erronka aurkeztu dituzte. Zehazki, Aclima klusterraren ETEek lurzoruak eta lurpeko urak ikertzeko aplikazio teknologikoak behar dituzte, landa-prozesuen efizientzia hobetzeko. Habic klusterrak eta haren ETEek, berriz, produkzio-linea guztien eta bertako makinen datuak era homogeneoan atera, biltegiratu eta monitorizatu nahi dituzte, haien adimena handitzeko. Bestalde, Basque Food Cluster izeneko klusterraren ETEek fabrika bateko elementu guztiak konektatzeko eta datuak biltegiratu eta kudeatzeko soluzioak nahi dituzte. Uptek-en kasuan, ETEek beren makinen datuak produkzio-instalazioetan integratu nahi dituzte. Azkenik, Eraikune klusterraren ETEek eraikuntza- eta eraispen-hondakinen kudeaketa eta tratamendua optimizatzeko erronka aurkeztu dute, obra-prozesuen zirkulartasuna eta materialen trazabilitatea handitzeko helburuarekin.

Hiru edizio ETEak eraldatzen eta startupak bizkortzen

SME Connection programaren 3. edizioa aurreko edizio arrakastatsuen ondoren egingo da. Edizio horietan, 30 startupek 35 proiektu berritzaile garatu dituzte, euskal ETEekin lankidetzan. Izan ere, SME Connection inflexio-puntu bat da parte hartzen duten ETEentzat, startupekiko lankidetzari esker 4.0 industriaren garapenari lotutako erronka berriei erantzun baitiezaiekete eskuragarri ez dituzten teknologia aitzindariak aplikatzearen bidez. Horren bidez, lehiakortasun handiagoa lortzen dute merkatuan.

Startupentzat, beren soluzioak enpresa erreal batean balidatu eta beren proiektuak Euskadiko industriako berrikuntza-ekosistema finkatuan garatu ahal izatea aukera handia da agerikotasun handiagoa eta merkaturako zuzeneko sarbidea lortzeko.

Zehazki, aurreko edizioan 18 startupek 20 proiektu garatu zituzten, euskal ETEekin lankidetzan. Proiektuetan aplikatutako teknologien artean, adimen artifiziala, big data, zibersegurtasuna eta IoT-a nabarmendu ziren.

SME Connection programa BIND 4.0 berrikuntza irekiko plataformaren parte da. Plataforma horrek 3 programa eskaintzen ditu startupentzat: BIND 4.0 Acceleration Program, startupekin berrikuntza-proiektuetan diharduten 70 enpresa lider biltzen dituena; SME Connection, startupak eta ETEak konektatzen dituena; eta BIND 4.0 GovTech, startupekin eta berrikuntza-proiektuen bidez euskal sozietate publikoen digitalizazioa bultzatzen duena. Programa horien bidez, BIND 4.0 plataformak 200 startup baino gehiago bizkortu eta 310 proiektu berritzaile baino gehiago garatu ditu. 

Lotutako albisteak

Euskadiko  Parke  Teknologikoak,  2024an  8.243  milioi  euro,  2023an  baino  %  11,5  gehiago,  fakturatu  zituzten  673  enpresa  ditu  dagoeneko

Euskadiko Parke Teknologikoak, 2024an 8.243 milioi euro, 2023an baino % 11,5 gehiago, fakturatu zituzten 673 enpresa ditu dagoeneko

 23.600 pertsonak baino gehiagok, gehienak kualifikazio handikoak, egiten dute lan Euskadiko Parke Teknologikoko sei Campusetan instalatutako enpresaren batean

Metal  78  enpresa  ezarrita,  Arcelorrek  Zumarragan  zuen  lantegiaren  berregokitze  industriala  abian  jarri  da
07/04/2025 SPRILUR

Metal 78 enpresa ezarrita, Arcelorrek Zumarragan zuen lantegiaren berregokitze industriala abian jarri da

Arcelorrek Zumarragan garai batean zuen fabrikan industria eremuaren berroneratze integrala eta berregokitzea egiteko prozesuaren barruan kokatzen da enpresaren ezarpena, eta Eusko Jaurlaritzak 25 milioi euro inbertituko ditu bertan

NudgeXperience  Bilbon:  CX  eta  Portaera  Zientzien  ekitaldia
28/03/2025 Berrikuntza

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia

Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean  250324
28/03/2025 Up Euskadi

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik  dago  MAKE  IN!  Ekintzailetza  Industriala  programaren  4.  ediziorako  izen-emate  epea
24/03/2025 Ekintzailetza

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea

Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
21/03/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech  Startup  Forum  2025:  elikagaien  industriarako  berrikuntzaren  eta  teknologiaren  arloko  punta-puntako  irtenbideak
20/03/2025 Ekintzailetza

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak

Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza

WonderShop,  WordPress-erako  (“WP”)  diseinatutako  plugina,  online  denden  jabeei  katalogoen  kudeaketa  errazten  die
20/03/2025 Ekintzailetza

WonderShop, WordPress-erako (“WP”) diseinatutako plugina, online denden jabeei katalogoen kudeaketa errazten die

Garatzen eta merkaturatzen duena WoonderSoft da. Enpresa gipuzkoarrak nazioarteko asmoak ditu eta bere produktuak interesa piztu du beste herrialde batzuetan.

Zure  proiektua  bultzatu  2025eko  Ostegun  Ekintzaileekin
17/03/2025 Ekintzailetza

Zure proiektua bultzatu 2025eko Ostegun Ekintzaileekin

"Kabiak" ekintzailetzako ekosistema sendotu du ‘Ostegun ekintzaileen’ beste ibilbide batekin

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean  250309
14/03/2025 Up Euskadi

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250309

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.