Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 20 urtarrila, 2022 Lurzorua SPRILUR

Eusko Jaurlaritzak 16 milioi inbertituko ditu Erisono handitzeko, Eibarren industria aurreratu berria bultzatzeko

Elkarren ondoan dauden Sprilurren bi lurzati, hirugarren sektoreko erabilerarako 14.100 metro koadroko eraikin bat proiektatzen dutenak, enpresa-ekimen aurreratuetarako izango dira

Aurreikuspenen arabera, eraikuntzaren garapena hiru fasetan egingo da, eraikuntza-aprobetxamendua amaitu arte.

 Erisonon, Sprilurrek Windbox proiektuko lursaila egokitu zuen 2017an, haize-sorgailuen palen lehen entsegu-bankua sektore eolikorako.

Informazio gehiago Irekian: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/74563

 

Eusko Jaurlaritzak Eibarko Erisono industrialdea handitzearen aldeko apustua egin du, etorkizunean guztira 16 milioi euroko inbertsioa egiteko aurreikuspenarekin. Proiektuaren arabera, hirugarren sektoreko erabilera izango duen 14.100 metro karratuko eraikin berri bat eraikiko da Sprilurren bi partzelatan,.

Eraikuntza berriaren osagarri, Erisono inguruan, Tekniker ondoko eraikinaren enpresa-jarduera eta Sprilurrek 2017an sektore eolikorako egokitu zuen Windbox aerosorgailuetarako proba-saiakuntzen bankua izango lirateke.

 

9.100 eta 5.000 metro koadroko eraikigarritasuna duten lurzati urbanizatu eraikigarriak Teknikerren eraikinetik hurbil daude, eta bi eraikinak mugatzeko aukera emango duen ezponda batek bereizten ditu. Enpresa-jardueretarako espazioaz gain, proiektuak ekipamendurako 1.900 metro koadroko azalera eta garaje-plazetarako beste 9.550 metro koadro aurreikusten ditu. Beheko solairuko ekipamendu-espazioari esker, terraza handi bat egin ahal izango da atzeko aldean, eraikinaren erabilerei lotutako zerbitzu gisa (kafetegia, jatetxea).

 

Erisono eraikinaren eraikuntza hiru fasetan egingo litzateke, inbertsioa optimizatzeko eta haren exekuzioa enpresen beharretara eta jasotako eskarietara egokitzeko, baita denboran zehar izandako baliabide ekonomiko edo aurrekontuetara ere, eraikuntza-aprobetxamendua amaitu arte.

 

Horiek gauzatzeko baliabideei dagokienez, Eusko Jaurlaritzak, Sprilurren bitartez, lehendik urbanizatuak dauden bi lurzatiak jarriko lituzke

Erisono Eibarren dago, industria-esperientzia tekniko nabarmena duen eskualde batean, aitzindaria da armen fabrikazioan, berrikuntzan eta teknologietan, lanbide-espezializazioan eta unibertsitatean, eta industria-ingurune errotua du.

Euskadin ekonomia eta enplegua suspertzeko enpresa-ekimen estrategikoak erakartzea lehentasunezkoa da Eusko Jaurlaritzarentzat, eta, hala, teknologietan eta industria aurreratuetan esperientzia duten jarduera-sektoreak kokatzeak eta enpresen arteko polarizazioak eta sinergiak sortzeak lurraldeen lehiakortasuna, hazkundea eta garapen ekonomikoa errazten ditu.

Lotutako albisteak

27 abendua, 2024 I+G
Elkartek, industria adimendunean, energia berriztagarrietan eta osasun pertsonalizatuan oinarritutako ikerketa kolaboratiboa
Irakurri gehiago
20 abendua, 2024 Lurzorua
Eusko Jaurlaritzak eta Santurtziko udalak Santurtziko Etxe Uliko zabortegiaren berroneratzea azkartzeko akordioa sinatu dute
Irakurri gehiago
10 abendua, 2024 Lurzorua
Argi berdea Sprilurren Pasaiako bulego-eraikinaren ingurua berrurbanizatzeko
Irakurri gehiago
10 abendua, 2024 Lurzorua
Sprilurrek eraiki berri bat eraikitzen ari du Ortuellako Ballonti poligonoan erabilgarri dagoen azken partzela industrialean
Irakurri gehiago
5 abendua, 2024 Lurzorua
2024ko Lurzoruaren Munduko Eguna erabilerarik gabe dauden kokaguneen berreskurapenarekin ospatzen da Euskadin, bertan proiektu berriak ezartzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak