Leire eta Aitor beren lantegi berrian, denon gozamenerako gozokiak prestatzen
Albisteak 21 iraila, 2023

Goxart, gozoenaren arteak eremua handitu du Mutrikuko Mijoa poligonoan

Deba Bailarako Industrialdea, S.A. enpresa-sustapeneko sozietateak hura instalatzea ahalbidetu eta bideratu du, negozioaren hazkunde-ziklo berri bati hasiera emateko aukera izan dezaten.…

Leire eta Aitor, berez dira gozozaleak eta grinatsuak, eta hamar urte pasatxo daramatzate Debabarreneko negozioaren enbaxadore izaten.

 

Goxartek hasiera eman dio beste jarduera-ibilbide bati Mutrikuko Mijoa poligonoan 600 metro karratuko pabiloi bat handitu eta egokitu ondoren. Deba Bailarako Industrialdea, S.A. enpresa-sustapeneko sozietateak hura instalatzea ahalbidetu eta bideratu du, negozioaren hazkunde-ziklo berri bati hasiera emateko aukera izan dezaten.

 

Leire Egaña eta Aitor Ruiz dira Gipuzkoako ETE horren ordezkariak. Dena ematen dute arte gozo horren alde eta harekin konprometituta daude. Kalitate handiko gozogintza gozogintzaren filosofia tradizionalarekin eta artisau-filosofiarekin uztartzea da bere funtsa. Leire txokolate zale amorratua da eta Aitor, maisu handiekin ikasia, izozkigintzaz eta bere teknika berriez maiteminduta dago.

 

“Gure helburua da bezeroek gure gozokien kalitateaz eta esentziaz gozatzea“, dio Aitorrek.

Biek inbertsio handia egin dute espazio berri hau egokitzeko. Orain, beren lantegi propioa izango dute, gozokiak, hostoreak eta produktu deribatu berriak sortzeko, diseinatzeko eta ekoizteko. Lantegi berriaz gain, Goxartek hiru denda ditu Deban eta Mutrikun.

 

Beren enpresa-ibilbidean, Ondarroan, Donostian eta Deban egon ziren, sektorean trebatzeko eta hasteko lehen urratsak emateko eta, ondoren, Leonen eta Valentzian sendotu zuten beren ezagutza. Negozio propio bati ekiteko bidea ireki zien horrek. Gaur egun, sektoreko aditu eta profesionalen laguntza jasotzen dute, produktu berrietan eta kalitate arloan hobetzeko eta aurrera egiteko.

 

Sorkuntzen zigilua artisau erara eta kalitate handiko osagaiekin egiten delako islatzen da, eta horrek emaitza osasungarriagoa eta bikainagoa ematen die beren produktuei. Bederatzi genero mota online daude eskuragarri, eta horietako asko etxez etxe banatzen dira.

 

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzak  Legazpiko  garai  bateko  Sidenorren  lantegia  berroneratzeko  bigarren  fasea  jarri  du  abian,  Urola  ibaia  azaleratzeko  eta  ingurua  berrurbanizatzeko  obrekin
11/03/2025 SPRILUR

Eusko Jaurlaritzak Legazpiko garai bateko Sidenorren lantegia berroneratzeko bigarren fasea jarri du abian, Urola ibaia azaleratzeko eta ingurua berrurbanizatzeko obrekin

Obrak egiteko 13 hilabeteko epea aurrez ikusi da, eta 5 milioi euroko inbertsioa egingo da

Zallako  Elkartegi  berriak  Enkarterri  eskualdeko  garapen  ekonomikoa  eta  lehiakortasuna  sustatuko  ditu  enpresa  berrien  bidez
05/03/2025 SPRILUR

Zallako Elkartegi berriak Enkarterri eskualdeko garapen ekonomikoa eta lehiakortasuna sustatuko ditu enpresa berrien bidez

Zallako Elkartegi berriaren eraikuntza Eusko Jaurlaritzak (SPRILURen bidez) eta Bizkaiko Foru Aldundiak (AZPIEGITURAKen bidez) bultzatu dute, eta Enkarterri eskualdeko ekonomia suspertzeko hartutako konpromisoei erantzuten die, Eusko Legebiltzarrak lehentasunezko jarduketa-eremutzat (LJE) jo baitu

Xey  enpresak  Zumaian  zuen  lantegian  52.800  metro  koadroko  eremua  egokitzeko  lanak  hasi  ditu  Sprilurrek
03/03/2025 Lurzorua

Xey enpresak Zumaian zuen lantegian 52.800 metro koadroko eremua egokitzeko lanak hasi ditu Sprilurrek

Sprilurrek Zumaiako Oikia industrialdean egingo duen berroneratzea degradatutako lurzoruak berreskuratzeko proiektuei lotuta dago, gero balioa emateko

Euskadiko  Parke  Teknologikoa  Illunbera  zabalduko  da  Donostiako  Udalaren  eskutik,  enpresa-proiektu  estrategikoak  posible  eginez,  hala  nola  Columbus  Venture  Partners-ek  gidatutakoa
28/02/2025 Lurzorua

Euskadiko Parke Teknologikoa Illunbera zabalduko da Donostiako Udalaren eskutik, enpresa-proiektu estrategikoak posible eginez, hala nola Columbus Venture Partners-ek gidatutakoa

Euskadiko Parke Teknologikoko presidente Jaione Ganzarainek eta Donostiako alkate Eneko Goiak gaur goizean formalizatu dute Illunbeko b.20.1 partzelaren salerosketa, eta, horrela, 2023. urtearen hasieran hasitako prozesua amaitu da.  

Gueñeseko  Bioekonomia  Polo  berria  abian  egongo  da  2026aren  hasieran,  bioteknologian  eta  ekonomia  zirkularrean  oinarritutako  trakzio-ekimenei  harrera  egiteko
10/02/2025 Lurzorua

Gueñeseko Bioekonomia Polo berria abian egongo da 2026aren hasieran, bioteknologian eta ekonomia zirkularrean oinarritutako trakzio-ekimenei harrera egiteko

Otsailean, erabilerarik ez duen 3.157 m²-ko espazio bat leheneratu eta berreraikitzeko lanei ekin die Sprilurrek, Enkarterriko etorkizuneko Bioekonomia Poloa izan dadin.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.