IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Urtarrilaren 18 eta 19an egingo den Languages Lanean kongresuaren egitaraua dakarkizuegu gaurko IndeusBerrin nabarmenduta; oraindik izena emateko aukera egon badago. Bizkaiko Foru Aldundia ere albiste dugu, hainbat arlotan euskara sustatzeko bideratuko duen aurrekontuaren harira. EnpresaBIDEA egunkarian gaur aukeratu dugun artikuluak 2024.urtearen aurreikuspenak ditu hizpide. Amaitzeko, Industria berriaren hiztegitik hartutako kontzeptua: BIND 4.0
EnpresaBIDEA: Ziurgabetasun handiko urtea atzean utzita, urte berriak zer?Zaila, konplexua, ezegonkorra…hala deskribatu dute hainbat ekonomia eragilek 2023a. 2024a ildo beretik hasiko dela uste dute, baina baikorragoak dira. Hilabeteak pasa ahala, interes-tasen gorakada etenda eta inflazioa apaltze bidean, ekonomiaren hazkundea bizkortutako dela aurreikusten dute. Horrela hasten da EnpresaBIDEAri urtea hasteko hartu diogun artikulua, Joanes Marquet Lopetegik idatzia. 2024ra begira zer gerta daitekeen galdetu die EnpresaBIDEAk euskal ekonomia ekosistema osatzen duten zenbait adituri. Hemen dituzue erantzunak.
Bizkaiko Foru Aldundiak 1.470.000 euro bideratuko ditu hainbat arlotan euskara sustatzeko, besteak beste euskarazko produktu digitalen garapenean.Bizkaiko Foru Aldundiak 1.470.000 euro esleitu ditu 2024an euskara sustatzeko funtsezko hiru arlotan: hizkuntzaren sustapena, euskarazko aldizkako argitalpenen edizioa eta euskarazko produktu digitalen garapena. Foru Erakundeak urtarrilaren 15ean irekiko du Bizkaian euskara sustatzen duten merkataritza-sozietateei, kooperatiba-sozietateei, banakako enpresaburuei, profesionalei eta irabazi-asmorik gabeko pertsona juridiko pribatuei zuzendutako dirulaguntzen deialdia.
Europar Batasuneko hizkuntzen kudeaketari buruzko hitzaldiak emango dio hasiera Languages Lanean kongresuari datorren urtarrilaren 18an.Bi aste barru Bilboko Euskalduna Jauregian egingo den Languages Lanean kongresuaren lehen hitzaldiak Europar Batasuneko hizkuntzen kudeaketa izango du ardatz. Ondoren berriz Islandiako Hizkuntzen Teknologia zentroko zuzendari nagusiak eta BI Norwegian Business School negozio-eskolako ordezkariak hartuko dute hitza. Goiz-erditik aurrera berriz, Mondragon Korporazioa, GKN, Kone edota Google bezalako konpainien ereduak bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dugu. Languages Lanean kongresuaren egitaraua eskura dago web gunean.
“BIND 4.0” Industria Berriaren Spri Hiztegian. SPRI erakundeak sustatutako azelerazio-programa, fabrikazio aurreratuaren, energia adimendunaren eta osasun- eta elikadura-teknologien arloei aplikatutako soluzioak dituzten startup teknologikoei zuzenduta dagoena. Ekimen publiko-pribatua da; Industria 4.0ren alorreko proiektu berritzaileen garapena sustatzen du goi-mailako erakundeekin, eta startup-ak bizkortzen ditu prestakuntzaren, inpaktu handiko tutoretzaren eta Euskal Autonomia Elkarteko industria-eragile nagusiekiko loturen bidez.
Lotutako albisteak

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira Arabako Enpresen Foroa, ETEKIN Topaketa, Nortasuna Sarean jardunaldia eta Mekanika kuantiko.

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira ETEKIN Topaketa, Komunikaziona Bidegurutzean jardunaldia, Ebaluatorioa, Instagram II ikastaroa eta Ikusmen bidezko komunikazio.

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira INDEUSen Batzar Orokorra, ARTEZek garatutako gunea, Instagram II ikastaroa eta 'Geruza digitala' Industria Berriaren hiztegian.

ALBERDI MEKANIZATUAK, BIOLAN eta MITXELENA Kooperatibak bat egin dute INDEUS Industriaren Euskal Plataformarekin
Urteko lehen bilera egin dute Indeus sustatzen duten erakunde publikoek eta Indeuskide diren enpresa, zentro teknologiko eta elkarteek Euskadiko Parke Teknologikoaren Abantoko campusean.

Eusko Jaurlaritzak Legazpiko garai bateko Sidenorren lantegia berroneratzeko bigarren fasea jarri du abian, Urola ibaia azaleratzeko eta ingurua berrurbanizatzeko obrekin
Obrak egiteko 13 hilabeteko epea aurrez ikusi da, eta 5 milioi euroko inbertsioa egingo da