Euspot
Ekintzailetza Up Euskadi
Albisteak 1 otsaila, 2022

Kooperatibismoaren gaia landuko du Euspot euskarazo spot lehiaketaren 11. edizioak

Aurtengoa, jada, XI. edizioa egingo dugu, eta landu beharreko gaia da “Zergatik lan egin kooperatiba batean?”

Aurkeztutako spotek animatu beharko dituzte gazteak kooperatibismora gerturatzera eta balioan jarri beharko dute kooperatibismoa bera. Aurten, 3.000 euro baino gehiago banatuko dira saritan.

 

Hilak 26, aurkeztu dugu Euspoten edizio berria Euskadiko Kooperatiben Goren-kontseiluak Gasteizen duen egoitzan. Aurkezpenean, parte hartu dute Belen Balerdi  Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluko idazkari nagusiak, Arantzazu Lagunilla Arteman Komunikazioko zuzendariak, Unai Elkoro Aretxabaletako alkateak, Rober Gutierrez Bai Euskarari Elkartearen zuzendariak, Naiara Okina Arizmendi ikastolako komunikazio arduradunak eta Xabi Igoa Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko Komunikazio digitala ibilbideko koordinatzaileak.

Euskarazko spoten sorkuntza bultzatzeko sortu zen Euspot euskarazko spot lehiaketa 2001 urtean. Euskal Herrian aitzindaria da euskara, sormena eta publizitatearen arloa uztartzen eta erreferente bilakatu da euskarazko publizitatearen harrobia lantzen. Aurtengoa, jada, 11. edizioa egingo dugu, eta landu beharreko gaia da “Zergatik lan egin kooperatiba batean?”. Hain justu ere, 2022ko edizio honetan Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluaren babesletza nagusia izango du. Euskadiko Kooperatiben erakunde nagusiak kooperatibismoa eta eredu kooperatiboaren balioak gazteengan hedatzeko saiakera egin nahi du Euspoten bitartez.

Honako hauek dira babesle eta antolatzaileak:

Babeslea:

  • Euskadiko Kooperatiben Goren-kontseilua.

Antolatzaileak:

  • Aretxabaletako Udala
  • Arteman Komunikazioa
  • Mondragon Unibertsitatea
  • Arizmendi Ikastola
  • Laguntzaileak:
  • Bai euskarari
  • Music Library

 

Ibilbide oparoa: 500 spot guztira Euskal Herri osotik

Ondo errotutako lehiaketa da Euspot eta orain arteko edizio guztietan 500 spot inguru jaso dira. Ez dago zalantzarik gaur gaurko gizartean ikus-entzunezkoen eragina izugarria dela eta horren ondorioz ikus-entzunezkoen formatuak interes izugarria eragiten duela, bereziki gazteen artean. Euspot, ordea, ez da soilik gazteei zuzenduta dagoen lehiaketa, asko dira urteetan parte-hartu dutenen profila, jatorria eta interesa. Era berean, egokia da gogoraraztea irudimena eta sormena direla Euspot elikatzen duten iturri nagusiak. Hortaz, lehiaketa irekia da eta edozeinek har dezake parte. Adin eta maila guztietarako sariak daude-eta. 2021eko lehiaketa oso berezia izan zen, konfinamenduak eta alarma egoerak pare-parean hartu gintuelako. Baina, egoera oso berezia izan arren, izugarria izan zen jasotako lan kopuru handia. Aurten ere, espero da lehiaketa Euskal Herri osora hedatzea, eta marka guztiak haustea. Eta ahalegin horretan, aurtengoa antolatzaileek Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua izango du bidelagun. Hala, kooperatiben erakunde nagusiaren eskutik, antolatzaileek hainbat ikastola eta ikastetxetara hedatuko dituzte formazio saioak, bai bertatik bertarakoak zein telematikoak.

 

Aurtengo gaia: “Zergatik lan egin kooperatiba batean?”

Aurtengo spotak animatu behar ditu gazteak kooperatibismora gerturatzen eta kooperatibismoa balioan jartzea izan behar du helburu. Zerk bereiztu du kooperatiba bat eta kooperatiba ez den enpresa bat? Zergatik nahi duzu kooperatiba bat sortu edo kooperatiba batean lan egin? Zer eskaintzen digu proiektu kooperatibo batek bestelako ereduekin alderatuta? Asko izan daitezke arrazoiak eta asko erantzunak. Kooperatibista izatea edo kooperatibismoa, eredu gisa, zer da zuretzat? Sortu 30 segundoko iragarkia pertsona kooperatiboak, bereziki gazteak, eta kooperatibismoa balioan jartzeko. Asko izan daitezke arrazoiak kooperatiba batean lan egiteko: kooperatibetan soldata duina irabazten delako, aberastasunaren banaketa orekan oinarritzen delako, herritik sortutako eta herrira ondo errotutako proiektuak direlako. iraunkorragoak, kalitatezko enplegua eragiten dutelako, gizonen eta emakumeen arteko parekotasuna sustatzen dutelako eta berrikuntza handiko proiektuak direlako.  Kooperatibek enpresaren erabakietan parte hartzeko aukera eskaintzen digute eta horrek ere erakargarri bilakatzen ditu.

 

3.000 euro baino gehiago saritan 

Sei sari banatuko dira.

Sari nagusiak:

  • Spotik onena (1.000 euro).
  • Publikoaren saria (500 euro).
  • Gazteen saria (14-18 urte) (500 euro).
  • Musika sinkronizazio onenaren saria (300 euro).

Sari gehigarriak:

  • Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena (500 euro).
  • Arizmendiko ikasleen spotik onena (250 euro).

 

Aurkezpen bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=5TYjB8lt1Js

 

Lotutako albisteak

NudgeXperience  Bilbon:  CX  eta  Portaera  Zientzien  ekitaldia
28/03/2025 Berrikuntza

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia

Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean  250324
28/03/2025 Up Euskadi

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik  dago  MAKE  IN!  Ekintzailetza  Industriala  programaren  4.  ediziorako  izen-emate  epea
24/03/2025 Ekintzailetza

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea

Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
21/03/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech  Startup  Forum  2025:  elikagaien  industriarako  berrikuntzaren  eta  teknologiaren  arloko  punta-puntako  irtenbideak
20/03/2025 Ekintzailetza

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak

Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.