Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 15 urria, 2024 Azpiegiturak

Lehiakortasun industrialean emakumeek duten inpaktu positiboari buruzko emaitzak aurkeztu ditu SPRIk Milanen egin den World Manufacturing Forumen

SPRIren baitan, ekimena B·WOMENIN Industry estrategiaren parte da.

Aste honetan World Manufacturing Foundationek (WMF) Milanen (Italia) antolatu duen World Manufacturing Forum foroaren baitan, Cristina Oyónek, SPRIko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasun arloko zuzendariak, lehiakortasun industrialean emakumeek duten inpaktuari eta industria emakumeentzat erakargarri bihurtzeko beharrari buruzko aurrerapenak aurkeztu ditu.

B·WOMENIN Industry

2020az geroztik, SPRIk Women in Manufacturing aditu-taldea gidatzen du Back to the Future proiektuaren barruan. Egoitza Milanen duen World Manufacturing Foundation erakundeak sustatzen duen ekimen horren helburua da mundu osoan kultura industriala zabaltzea. SPRIren baitan, ekimena B·WOMENIN Industry estrategiaren parte da.

2023an, ia 500 industria-enpresen eta horiei lotutako zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresen datuekin egindako azterlanari esker, frogatu ahal izan zen genero-berdintasun handiagoa duten enpresak lehiakorragoak direla eta emaitza hobeak lortzen dituztela fakturazioa, enplegua, I+G+b jarduera eta nazioartekotzea handitzeari dagokionez. Hala, Sprik jardunbide egokiak identifikatzeko lana egin du azterlanean berdintasunari eta lehiakortasunari dagokienez goiko postuetan geratu ziren Euskadiko enpresen artean.

Cristina Oyónek, egindako aurkezpenean, honako enpresa hauen jardunbide egokiak azpimarratu nahi izan ditu: Arania, EIKA, Engranajes Juaristi, Fagor Automotion, Glual, P4Q, Sidenor eta SVE. Horien guztien helburua da emakumeek industrian duten presentzia, iraunkortasuna eta promozioa hobetzea eta, horretarako, era askotako ekimenak dituzte abian:

  • Neskatilak STEM bokazioetan barneratzea (horretarako, ikastetxeetara, unibertsitate-zentroetara eta lanbide-heziketako zentroetara bisita-programak antolatzen dituzte) eta komunikazio korporatiboetan emakumeak bistaratzea.
  • Emakumeen enplegagarritasuna handitzea, hautaketa-prozesuetan emakumeen hautagaitzei arreta berezia eskainiz eta enpresetako sailak orekatzeko helburu zehatzak ezarriz.
  • Lan-ingurune ekitatiboa sustatzea, legez ezarritakoez haragoko kontziliazio-neurriak txertatuz eta ergonomia-proiektuak garatuz, emakumeek produkzio-lanpostuetara sarbidea izan dezaten.
  • Genero-berdintasunerako planak abiaraztea. Plan horietan oinarrituta, Berdintasun Batzordea eratuko da, eta datuak eta joerak aztertzeko barne-ekimenak eta prestakuntza- eta kontzientziazio-programak garatuko dira.
  • Emakumeek erabakiak hartzeko prozesuetan eta zuzendaritza-postuetan partaidetza izatea, enpresetako erabaki-organo gorenetan emakumeen gutxieneko atalaseak gehituz

Ondorio gisa, Cristina Oyónek ideia hau azpimarratu zuen: “gizonek eta gizonentzat diseinatutako industriaren kasuan, funtsezkoa da genero-berdintasunaren alde egiten duten enpresen eredu erreferenteak izatea. Eta ez soilik eskubide kontuagatik, enpresetan lehiakortasuna bermatzeko bidea ere izan beharko luke”.

Hurrengo asteotan, egindako lanen jarraipen gisa, SPRIk hainbat artikulu argitaratuko ditu, eta horietan xehetasun handiagoz jasoko dira elkarrizketa horietan jasotako esperientziak.

Foro honetan izandako partaidetza SPRIk WMFko Women in Facturing talde adituko lider gisa egiten duen lanari atxikita dago. Hainbat espezializazio taldetako 20 pertsonak osatzen dute aipatutako taldea (nazioarteko erakundeak, unibertsitateak, enpresa pribatuak eta administrazio publikoa), eta industriak emakumeen parte-hartzea, aitortza eta lidergoa handiagoak izan daitezen bermatzeko dituen erronka nagusiak aztertzen ditu.

 

Lotutako albisteak

22 Azaroa, 2024 Azpiegiturak
Eibarrek 9.625 metro karratuko hirugarren sektorerako eraikin berria izango du Erisonon urtea amaitu baino lehen
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 25 urria, 2024 Azpiegiturak
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
koldo iturriagagoitia eckoing 23 urria, 2024 Azpiegiturak
Eckoing bizkaitarrak hazkunde bidean dauden enpresei Asiako merkatuetarako sartzen lagunduko die
Irakurri gehiago
23 urria, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko Adimen Artifizialaren lehen diagnostikoak nazioarteko AAren arloan erreferentzia bilakatzeko duen potentziala egiaztatu du
Irakurri gehiago
22 urria, 2024 Azpiegiturak
Peddinghausek produzitzeko denborak lau aldiz gutxitzeko gaitasuna duen eta erabat digitalizatuta dagoen makina-erreminta eskaintzen du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak