Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Miguel Angel Arenas. Manufacturas Resort, S.L.
Elkarrizketak 15 ekaina, 2021

Miguel Angel Arenas: “Enpresa-ekosistema batek aukera eman diezaguke etorkizunean beste tamaina bateko proiektuei ekiteko”

MANUFACTURAS RESORT, S.L. , Eibarko Azitain Industrialdean 1998tik kokatuta, enpresa historiko honek 50 urtetik gorako esperientzia du sektore industrialerako malgukien fabrikazioan. Etengabe eboluzionatzen ari da Debabarrena eskualdean.

Deba Bailarako Industrialdeak (Sprilur, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Debagoiena eta Debabarreneko udalak) kudeatzen duen Eibarko Azitain Industrialdeak ostatatzen du MANUFACTURAS RESORT, S.L. enpresa 1998tik. Enpresa historiko bat da, 1963an sortua, 50 urtetik gorako esperientzia duena sektore industrialerako malgukien fabrikazioan, eta etengabe eboluzionatzen ari dena Debabarrena eskualdean.

 

Enpresako kudeatzaile Miguel Angel Arenasek azaldu digu zeintzuk diren bere negozioaren alderdi garrantzitsuenak, eta baita ere zein proiektu dauzkan, mende erdiz lan egin ondoren makina-erremintaren sektorean tradizio handia duen eskualde batean.

 

 

Enpresa Eibarko Azitain industrialdera joan zen 1998an. Zergatik aldatu zenuten lekuz eta zergatik aukeratu zenuten Azitain zuen jardueraren gune izateko?

Eraikin baten beheko lokaletan -hiri baten erdigunean- jaiotako beste hainbat enpresak bezala, sumatu genuen toki berri baten beharra genuela, batetik segurtasunagatik, eta bestetik negozioa zabaltzeko.

 

Azitainek berme eta baldintza egokiak eskaini zizkigun duela 25 urte lantegia hara eramateko, eta denborak arrazoia eman digu.

 

Hiru urte daramatzazu Manufacturas Resort enpresaren buru. Nola aurre egin diozue alarma-egoerak sortu duen egoera zailari?

Erronka handiena PANDEMIA gainditzea izan da. Hiru hilabeteko ABEE batek lagundu digu eskaeraren jaitsierari aurre egiten. Bizi izan dugun osasun-egoerak argi erakutsi du, etorkizuna irudika badezakezu ere, funtsean ezer ez dela ateratzen pentsatu bezala. Moldatzen jakitea da gakoa. 2020an % 10 inguruko jaitsiera izan dugu emaitzetan, baina uste dugu aurreko urteko emaitzak % 35 hobetuko ditugula etorkizunean. Erresiliente izateak aukera emango digu berriro olatuaren gailurrean jartzeko.

 

50 urte hauetan, nolako eragina izan dute teknologia berrien, berrikuntzaren eta makinen aurrerapenek zuen proiektu eta inbertsioen bilakaeran?

Gure enpresa tradizionala da jardueraren alderdi askotan, eta inbertsioak esku artean daukagun diruarekin egiten ditugu gehienbat, finantzaketarik gabe. Enpresaren egoera ekonomikoa oso sendoa da, eta horri esker berme eta lasaitasunarekin aurre egiten diegu egoera zailei. Ez da gutxi bizi dugun garai honetan! Esan genezake ez garela negozio arrakastatsu bat bankarentzat… irrikaz begiratzen gaituzte, baina ez dute lortzen gu harrapatzea.  

 

Zein jarduera-sektoretara bideratzen dituzue zuen produktuak? Zuen bezero nagusiak Estatukoak dira ala baduzue nazioarteko merkaturik?

Mota guztietako sektoreetara zuzentzen gara. Estatuko merkatua da gure negozioaren muina, esportazioak pisu gutxi baitu gure emaitzen kontuan, % 5 baino gutxiagokoa. Hainbat saiakera egin ditugu Europako zenbait merkatutara sartzeko, baina zenbakiei erreparatuta, nazioarteko alderdi horrek ez du arrakastarik izan oraingoz.

Agian beste modu batera heldu beharko diogu nazioarteko merkatura sartzeko moduari, ezin baititugu erabili Estatuan baliatzen ditugun estrategia berak.

 

Etorkizunera begira, zein proiektu berri dauzkazue aurreikusita?

Merkatua aldakorra da eta askotariko gaitasunak sustatu behar ditugu, besteak beste moldakortasuna eta malgutasuna, horrela jakingo dugulako krisi garaietan egoera berrira egokitzen, geure burua berrasmatzen eta ezustekoen aurrean erreakzionatzen.

2021erako apustua Makineria eta Digitalizazio arloetako inbertsioak dira. Horrez gain, enpresaren estrategia globala birpentsatu behar dugu, ez baita gutxi!

 

BPTD-Basque Precision Technology District, Zehaztasuneko Euskal Enpresen Elkartea ere Eibarko Azitain industrialdean dago, eta Manufacturas Resort elkarte horretako kide da. Nola sortu zen bat egin eta elkarrekin lan egiteko ekimen hori eta zeintzuk dira helburuak? 

20 langile baino gutxiagoko enpresa bat garenez, ongi aukeratu behar dugu nora bideratu gure indarrak. Ziur nago lankidetzako proiektu honek merezi duela, baina pazientzia izan behar dugu, denborarekin emango dituelako bere fruituak.

Balio erantsi handiena da esperientziak partekatu eta beste errealitate batzuk ezagutu ahal izatea. Ezagutza partekatzeak mugitzera eta ikastera bultzatzen gaitu. Manufacturas Resort enpresarentzat oso positiboa da BPTD elkarteko kide izatea. Enpresa-ekosistema batek aukera eman diezaguke etorkizunean beste tamaina bateko proiektuei ekiteko, bakarrik inola ere garatu ezingo genituzkeenak. Elkarteak aukera ematen du enpresa eta pertsonen arteko loturak eta aliantzak sortzeko.

Eskertuta gaude Elkarteko kide izateagatik, zeren inguruabarrak edo merkatua aldatu ezin baditugu ere, posible dugu merkatu eta inguruabar horiei aurre egiteko gure estrategia aldatzea.

Gogora ekarri nahi nuke Henry Ford-en (1931) aipu bat, gure ingurunera egokituta, inspirazio-iturri izan dadin eta, testuingurua gorabehera, praktikan jar dezagun: “Elkartzea hasiera izan zen. Elkarrekin jarraitzea aurrerapena da. Elkarrekin lan egitea sekulako arrakasta litzateke”.

Lotutako albisteak

Patricia  Gutiérrez:  “Jundizeko  Enpresa  Elkarteak  kanpora  begiratzeko  unea  da”
27/11/2024 Lurzorua

Patricia Gutiérrez: “Jundizeko Enpresa Elkarteak kanpora begiratzeko unea da”

A&B Laboratorioseko zuzendariak Manu Allenderen lekukoa hartu du Euskadiko industrialderik handienaren presidentetzan

P4Q:  “Garrantzitsua  da  lan-giroa  parekidea  dela  senti  dadin”
17/10/2024 Berrikuntza

P4Q: “Garrantzitsua da lan-giroa parekidea dela senti dadin”

Enpresa bizkaitarra SPRI Taldeak garatzen duen genero-berdintasuneko jardunbide egokien identifikaziorako proiektu bateko 8 enpresetako bat da

YOiD:  “NANa  eskuan  eta  sinatzeko  boligrafoa  duen  erabiltzaile  baten  baliokide  digitala  gara”
16/10/2024 Lurzorua

YOiD: “NANa eskuan eta sinatzeko boligrafoa duen erabiltzaile baten baliokide digitala gara”

Bizkaiko enpresak identifikazio digitaleko zerbitzuak eskaintzen ditu, besteak beste, nortasuna, erabiltzailearen adina, kontu baten titulartasuna eta dokumentuak modu fidagarrian sinatzeko.

Runneak  bere  10.  urteurrena  ospatuko  du  eta  Awin  Power  100ean  aitortua  izan  da
11/09/2024 Ekintzailetza

Runneak bere 10. urteurrena ospatuko du eta Awin Power 100ean aitortua izan da

Elkarrizketa honetan, Jorgek enpresaren mugarririk garrantzitsuenez, aurrez aurre dauden erronkez eta bere hedapena gidatu duten estrategiez hitz egin digu.

Manex  4.0-HRE  Automationek  “Espezializazio  estrategikoa”  saria  jaso  du  2024  Toribio  Echevarria  sarietan
23/08/2024 Berrikuntza

Manex 4.0-HRE Automationek “Espezializazio estrategikoa” saria jaso du 2024 Toribio Echevarria sarietan

Enpresak 40 urte baino gehiago daramatza Elgoibarko Ibaitarte industrialdean, Deba Bailarako Industrialdea, S.A.k kudeatuta.…

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.