
Euskadiko Parke Teknologikoa Illunbera zabalduko da Donostiako Udalaren eskutik, enpresa-proiektu estrategikoak posible eginez, hala nola Columbus Venture Partners-ek gidatutakoa
Euskadiko Parke Teknologikoko presidente Jaione Ganzarainek eta Donostiako alkate Eneko Goiak gaur goizean formalizatu dute Illunbeko b.20.1 partzelaren salerosketa, eta, horrela, 2023. urtearen hasieran hasitako prozesua amaitu da.

Euskadiko Parke Teknologikoak hazten jarraitzen du, eta dagoeneko 23.000 langile baino gehiago dituzten 660 enpresa daude ezarrita 6 campusetan
Parke enpresa guztien fakturazioa % 14 hazi zen eta 7.300 milioi eurotik gorakoa izan zen 2023an, aurreko urtean baino 900 milioi gehiago.

Euskadiko parke teknologikoak 30 urte ospatuko ditu talentuaren, berrikuntzaren eta jasangarritasunaren zerbitzura Gipuzkoan
Beraien jarduera Donostiako Campusean eta Euskadiko Parke Teknologikoko Hernaniko Campusean egiten duten 203 enpresa eta 6.500 pertsona baino gehiago erreferenteak dira proiektu eraldatzaile eta berritzaileetan

Euskadiko Parke Teknologikoak emaitza positiboekin itxi du 2023. urtea, eta zorroanproiektu berriak izanikekin diohedapen- eta hazkunde-prozesuari
Parkeak 660 enpresa biltzen ditu, % 90etik gorako okupazioa du, eta energia, mugikortasun eta osasun arloetakoeraldaketa proiektuak finkatu ditu

Euskadiko Parke Teknologikoak “campus anitzeko“ ereduaren aldeko apustua egin du, marka bakar berri eta web-atari berritu batekin
Euskadiko Parke Teknologikoa - Parque Tecnológico de Euskadi izango da dagoeneko aktibo dauden sei Campusen (Zamudio/Derio, Leioa, Donostia, Vitoria-Gasteiz, Hernani eta Abanto) eta proiektatutako hiruen (Ortuella, Bilbo eta Hondarribia) erreferentziazko marka

Energia-trantsiziorako erronkak – GREEN PARK proiektua
MERKATUAREN AURRETIKO KONTSULTA. GREEN PARK Berrikuntza Publikoaren Erosketa ekintzaren helburua da lurraldearen eta baliabideen erabilera arrazionala eta iraunkorra sustatzeko neurriak ezartzea, eta, aldi berean, Parkeetako espazio eta zerbitzu guztietarako mugikortasun eta irisgarritasun unibertsala sustatzea.

Euskadiko Parke Teknologikoak Bilboko Zorrotzaurreko Campusaren egoitzako obrak hasiko ditu
Eraikin berriak, enpresa eta proiektu teknologiko aurreratuetarako eraikitako 5.300 m2 eskainiko ditu. Egungo pabiloiaren jatorrizko estetikarekin berreraikiko da, eta horri beste bolumetria bat erantsiko zaio mendebaldeko fatxadan

Quatre Lab, terapia aurreratuen kontrol kalitaterako enpresa aitzindaria, Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoan finkatu da
QUATRE LABen inbertsoreak Columbus Venture Partners, Columbus Life Sciences Fund III funtsaren bitartez, eta Euskadiko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa, SGEIC, S.A.- SPRI Taldea dira, BASQUE FCR eta SEED GIPUZKOA, SCR kudeatutako erakundeen bitartez

Eusko Jaurlaritzak Estatuko Parke Teknologiko bateko lehen MPN 5G sarea instalatu du Gasteizko Campusean
Eragiketa 5G teknologia sustatzeko 2,5 milioi euroko inbertsioa aurreikusten duen Eusko Jaurlaritzaren Inbertsio Estrategikoen Planaren barruan dago

Euskadiko Parke Teknologikoek, 2022an 6.500 milioi euro inguru fakturatu zituzten 647 enpresa hartzen dituzte dagoeneko
2022an 65 enpresa berri instalatu ziren, 121 patente nazional eskatu ziren –horietatik 56 eman ziren–, eta 588 milioi euroko baterako gastua erregistratu zen I+Gn

Euskadiko Parke Teknologikoen Abantoko campusa abian jarri da, EIC eraikina entregatu baitzaie, dagoeneko, Euskadi trantsizio energetikoan erreferente bilakatzea xede duten enpresa eta proiektuei
Abanto Campusa hidrogeno-hornikuntza duen enpresa-espazio bakarra da, Nortegasek dagoeneko gauzatu duen hidroduktoari esker

Galarretako Campusak eraikin berria izango du 2025ean
Jarduketa horri esker, gainera, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkearen hazkunde-beharrari erantzun ahal izango zaio, gaur egun Donostiako Campusa okupazioaren % 95ean baitago, eta 2023an okupazioa % 100etik gertukoa izatea aurreikusten baita

Teknologia Parkeen Sareak Elikagai Campus bat jarriko du Ezkerraldea-Meatzaldean
Campusa 2027tik aurrera jarriko da martxan Ortuellan, 500.000 m2 hartuko ditu eta 60 milioiko inbertsioa izango du

Apirilaren 27 eta 28an Zuatzu eta Miramon parkeetako enpresek doan izango dute autobusa Ficoba-ko Go Mobility azokara joateko
El servicio de autobús se realizará el miércoles y jueves, desde las 9.00h hasta las 17.00h, con salida desde el Parque Empresarial Zuatzu, pasando por el Parque Tecnológico de Miramón hasta el Reciento Ferial de Ficoba y su posterior regreso.