
Pieza malguen fabrikazioaren bidezko “Chatter” efektuaren ezabapena

Soraluce, enpresa liderra da fresaketa, mandrinaketa eta torneaketa teknologietan, Danobat Taldearen parte dena eta Bergaran (Gipuzkoa) kokatuta dagoena..
Pieza lirainak mekanizatzeak, bi arazo nagusi dakartza: bibrazio autoeszitatuak edo “chatter”-ak agertzea, eta hondar-tentsioak egoteagatik deformazio geometrikoak agertzea. IoT, IA eta Big Data eta Cloud teknologiak erabiliz, eragingailu elektromagnetiko eramangarriak eta sentsore mekaniko eta termikoak erabiltzen dituen gailu ziberfisiko bat garatu da, eta, horri esker, aipatutako arazoak konpondu ahal izan dituzte.
Begira nola lortu duten!
Beharra:
Mekanizazio prozesuarentzako oso kaltegarria den “Chatter” efektua edo bibrazioa ezabatu. Erreminta edo ebaketa baldintzen aldaketen moduko erantzunen aurrean,bibrazio autokitzikatuak ezabatzeko hainbat irtenbide garatu dira, ekipoen ebaketa-ahalmena handitu eta mekanizazio-prozesuen eraginkortasuna handitzen dituztenak. Funtzionamendu intuitiboa lortzeko, auto-doikuntza garatzen da, piezak nola bibratuko duen aztertzen duen eta horren arabera moteltze-indar optimoa aplikatzea ahalbidetuko duen algoritmo batean oinarrituz.
Konponbidea behar duen enpresaren arloa:
Makina eta erreminta
Sektorea: Makina eta erreminta
Lokalizazioa: Bergara (Gipuzkoa)
Konponbidearen onurak:
- Mekanizazio denborak murriztu
- Martxan jartzeko denborak murriztu
- Pieza mekanikoen gainazal-akabera hobea
Sartutako teknologia berriak:
- IoT
- AI
- Big Data
- Cloud
Lotutako albisteak

Monitorización del OEE en planta para anticiparse a sucesos
Wolco Lemoan (Bizkaia) kokatutako ETE bat da, eta Fabrikazio Aeronautikoko Zentro Aurreratuaren (CFAA) eta Hegan (Aeronautikako Euskal Klusterraren) parte da. Enpresa honek, instalazioaren OEE-a zehazki jakiteko beharra hauteman zuen, hau da, denbora errealean duen eraginkortasuna jakitea, horrela, neurriak hartu eta balizko gertakariei aurrea hartu ahal izateko. IoT, Big Data eta...