Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 16 urria, 2024 Azpiegiturak

Roche Farmaren Startup Creasphere saria irabazi du Naruk

Gipuzkoako enpresak garatutako Step Oncology tresna teknologikoak Hepatokartzinoma kategoriako sari gorena jaso du.
Naru Intelligent
  •  Espainiako eta Europako hainbat herrialdetako 56 startup-ek hartu dute parte Startup Creasphereren aurtengo edizioan.

Naru enpresa gipuzkoarrak garatu duen Step Oncology tresna teknologikoak Roche Farma Españak bultzatutako Startup Creasphere saria irabazi du hepatokartzinoma kategorian. Osasun sistema hobetzeko helburuarekin, Naruk berrikuntzaren eta teknologia berrien alde egindako apustua balioan jartzen du sari honek.

Startup Creasphere Roche Farma Españak berrikuntzara sustatzeko antolatzen duen nazioarteko ekimena da. Plug and Play-rekin lankidetzan garatu dute aurtengo deialdia, helburu garbi batekin: pazienteen osasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko, startupek eta ospitaleek garatutako ekimen berritzaileak eta disruptiboak erakartzea, aitortzea eta bultzatzea. Roche Farma Españak nabarmendu duenez, Naruren Step Oncology tresna teknologikoak saria jaso du “minbizia duten gaixoen konplikazio larriak murrizten dituen eta ospitaleratu ondorengo bizi-kalitatea hobetu nahi duen adimen artifiziala (AA) delako. Datuak biltzea eta informazio baliotsua lortzea bermatzen du”, ospitaleek datuen kontrola eta jabetza galdu gabe.

Naru enpresaz gain, beste bi proiektu saritu dituzte. Erresuma Batuko Novai enpresak saria jaso du oftalmologia kategorian, glaukomaren progresioari eta adinari lotutako makula-endekapena (DMAE) iragartzeko adimen artifizialean (AA) oinarritutako biomarkatzaile bat garatzeagatik. Ospitaleen eremuan, Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko NaIA-DMAE ekimena saritu dute, DMAE eta edema makular diabetikoa (EMD) duten pazienteetan erretinako fluidoa automatikoki detektatzen eta neurtzen duen adimen artifizialean (AA) oinarritutako tresnagatik.

Naru, nortasun bisual berria duen enpresa sendoa

 Gipuzkoako enpresari egindako aitortza hau bat dator oraintsu plazaratu duen nortasun bisual berriarekin. Eider Sánchez (CEO) eta Maider Alberich (CTO) sortzaileek azaldu dutenez, enpresaren bilakaeran emandako aurrerapauso berri honek onkologian eta biomedikuntzan egiten duen lana islatzen du. Osasunaren zaintza, zenbat eta adimentsuagoa, orduan eta hobea lelo berriak berrikuntzarekiko konpromisoa eta pazientean oinarritutako osasun-sistema adimentsuago eta eraginkorrago baten ikuspegia islatzen ditu.

Naruk datu klinikoen kudeaketa eraldatzen du, datu horiek balio terapeutikoaren kateko hainbat esparrutan erabiltzeko. Mundu Errealeko Ebidentzia (RWE) denbora errealean sortzen duen, eta Pazienteak Emandako Emaitzak (PROak) eta Ospitaleko Informazio Sistemak (HISak) konbinatzen dituen baliozkotutako tresna bakarra da Europan. Honi esker, erabaki estrategiko zehatzagoak hartzea ahalbidetzen du. Arreta-ingurune berri honek praktika klinikoa, ikerketa eta pazientearen bizitza hobetzen eta optimizatzen laguntzen du Aiatech teknologiari eta Step Oncology tresna teknologikoari esker.

2017an egitasmoa sortu zenetik, etengabe hazi eta garatu da enpresa. Orain arte, 26 ekimen baino gehiago abiarazi ditu 4 herrialdetan, hainbat ospitale publiko eta pribatutan (50 baino gehiago) eta farmazia-enpresa handietan, eta, dagoeneko, pazienteen M1 datu baino gehiago bildu dituzte.

Ezagutza azeleratzera bideratutako produktu berriak

 Irtenbideek hainbat testuingurutan duten aplikagarritasuna ardatz hartuta, Step Oncology tresna teknologikoaren formatu berrietan dihardu Naruk. Gaur egun, bi saiakuntza klinikotan parte hartzen ari da ikerketa eta farmazia sektoreekin. Helburua pazienteen datuak modu erraz eta arinean lortzea da, beti ere, minbiziaren tratamenduaei buruzko ezagutzaren azelerazioan zuzeneko eragina sortzeko jomugarekin.

Ospitaleetako sistema informatikoekin integrazio konplexuak behar dituzten beste soluzio batzuek ez bezala, Step Oncology tresnaren bertsio berria zuzenean konektatzen da saiakuntza klinikoak eta tratamenduak kudeatzen dituzten erakundeekin. Horrela,

Pazienteek erraz eta eta mugikorretik zuzenean eman dezakete sintoma, tratamenduen ondorio kaltegarri edota beren osasun-egoeraren inguruko informazioa. Aplikazioak pazientearen bizitza errazten du gaixo bakoitzak mediku-bisiten artean duen bilakaerari dagokionean, eta osasun-profesionalei ere ikuspegi osoagoa eta iraunkorragoa izateko aukera ematen die. Bereziki paziente onkologikoen kasuan, izan ere, tratamenduek oso ondorio aldakorrak izan ditzakete, eta jarraipen mota hau funtsezkoa da zainketak eta arreta modu zehatzean doitzeko. Gainera, pazienteek ematen duten informazioa babestu egiten da, pribatutasuna erabat gordez eta datu medikoen konfidentzialtasuna bermatuz.

Lotutako albisteak

22 Azaroa, 2024 Azpiegiturak
Eibarrek 9.625 metro karratuko hirugarren sektorerako eraikin berria izango du Erisonon urtea amaitu baino lehen
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 25 urria, 2024 Azpiegiturak
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
koldo iturriagagoitia eckoing 23 urria, 2024 Azpiegiturak
Eckoing bizkaitarrak hazkunde bidean dauden enpresei Asiako merkatuetarako sartzen lagunduko die
Irakurri gehiago
23 urria, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko Adimen Artifizialaren lehen diagnostikoak nazioarteko AAren arloan erreferentzia bilakatzeko duen potentziala egiaztatu du
Irakurri gehiago
22 urria, 2024 Azpiegiturak
Peddinghausek produzitzeko denborak lau aldiz gutxitzeko gaitasuna duen eta erabat digitalizatuta dagoen makina-erreminta eskaintzen du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak