Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 11 ekaina, 2018 Azpiegiturak Sprilur

S-Parcs proiektu europarra: Sprilur Taldeak energia eraginkortasun handieneko neurriak aplikatuko ditu bere enpresa-parkeetan datozen hiru urteetan

Sprilur-ek (Arratiako Industrialdea eta Bizkaia Sortaldeko Industrialdeak), Tecnalia-k, Feaf-ek (Espainiako Urtzaileen Federazioa) eta Artea eta Gizaburuagako 68 enpresek elkarren artean gauzatuko dute S-PARCS proiektu europarra
  • Sprilur-ek (Arratiako Industrialdea eta Bizkaia Sortaldeko Industrialdeak), Tecnalia-k, Feaf-ek (Espainiako Urtzaileen Federazioa) eta Artea eta Gizaburuagako 68 enpresek elkarren artean gauzatuko dute S-PARCS proiektu europarra, hiru urteko iraupena izango duena.
  • Proiektu horren asmoa da energia eraginkortasun arloko negozio eredu berritzailenak aztertu eta ezartzea enpresa-parkeetan, eta aukerak sortzea energia gastua hobeto kudeatzeko.
  • Enpresa-parkeetan kokatuta dauden enpresekin lankidetzan abiatuko diren ekintzen helburua izango da energia denen artean erostea, argiteria adimenduna jartzea, eta energia berriztagarriei toki gehiago ematea enpresa eta poligonoetan, besteak beste.

 

SprilurSPRI Taldean integratua eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailari atxikia- Tecnalia, Espainiako Urtzaileen Federazioa eta Gizaburuaga eta Arteako industrialdeetan kokatutako 68 enpresa lanean ari dira elkarrekin gauzatzeko  “S-PARCS” proiektu europarra (“Envisioning and Testing New Models of Sustainable Energy Cooperation and Services in Industrial Parks”), Horizonte 2020 Programan sartuta dagoena. Tokiko bazkideez gain, orobat atxiki dira proiektu europar honetara Portugal, Italia, Turkia eta Austriako beste bost “parke pilotu”.

 

S-PARCS proiektuaren helburu nagusia da proiektuan parte hartzen duten  enpresa- eta industria-parkeetako energia kostuak eta kontsumoa gutxitzea, eta energia berriztagarrien ekoizpena handitzea ingurumarietan. Alegia, poligonoen energia eraginkortasuna aztertzea eta eredu eta aukera berriak sortzea energia gastua hobeto kudeatzeko.

 

Funtsean, asmoa da “energia arloko lankidetza plan” publiko-pribatu bat ezartzea, proiektuak dirauen hiru urteko epean eskura izateko tresna teknologiko berritzaile eta doakoak, tresna horien bidez energia kostuak murriztuko dituzten erabaki-hartze prozesu bateratuak gidatzeko. Martxan jarri litezkeen neurrien artean dago, adibidez, argiteria adimenduna jartzea (LED), pisu gehiago ematea energia berriztagarriei enpresetan eta enpresa-parkeetan, eta eraikinen hondar-beroa eta isolamendu termikoa aprobetxatzea.

 

Industria-parke eta industrialde “pilotuetan” kokatuta dauden enpresen parte-hartze handia da proiektuaren alderdi azpimarragarrietako bat. Euskadiri dagokionez, Gizaburuagako Okamika industraldeko 36 enpresa eta Arteako Bildosola industrialdeko 32 enpresa sartu dira proiektuan, eta denek zuzenean aprobetxatuko dituzte aplikatuko diren energia eraginkortasun neurrien ondorioz gertatuko diren energia kostuen murrizketak.

 

Proiektuan sartuta dauden parke eta bazkideen arteko esperientzia-trukeak etengabeak izango dira datozen urteetan. Horietatik ateratzen diren  konklusio eta ekintza arrakastatsuekin Energia Eraginkortasuneko Plan bat prestatuko da, Sprilur-ek eta Industrialdeak Sozietateek kudeatzen dituzten gainerako parke eta industrialdeetan aplikatuko dena.

 

Behin proiektua bukatu ondoren, eta behin bere ekintza eta konponbideak “parke pilotuetan” aplikatu eta gero, uste da %10eraino hobetuko dela energia eraginkortasuna.

 

Lotutako albisteak

22 Azaroa, 2024 Azpiegiturak
Eibarrek 9.625 metro karratuko hirugarren sektorerako eraikin berria izango du Erisonon urtea amaitu baino lehen
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 25 urria, 2024 Azpiegiturak
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
koldo iturriagagoitia eckoing 23 urria, 2024 Azpiegiturak
Eckoing bizkaitarrak hazkunde bidean dauden enpresei Asiako merkatuetarako sartzen lagunduko die
Irakurri gehiago
23 urria, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko Adimen Artifizialaren lehen diagnostikoak nazioarteko AAren arloan erreferentzia bilakatzeko duen potentziala egiaztatu du
Irakurri gehiago
22 urria, 2024 Azpiegiturak
Peddinghausek produzitzeko denborak lau aldiz gutxitzeko gaitasuna duen eta erabat digitalizatuta dagoen makina-erreminta eskaintzen du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak