Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 30 apirila, 2019 Lurzorua

SPRILURek Estatuko erakunde publikoekin partekatu du enpresa-guneak kudeatzeko bere eredua

Ekimen honen barruan, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak mintegi bat egin du gaur "Espazio produktiboak eta industrialdeak abian jartzeko eta kudeatzeko" prozesuari buruz, eta bertaratuekin jorratu eta partekatu du Sprilur eta Teknologi Parkeek gauzatzen duten jarduera enpresa-guneen kudeaketa-, garapen- eta sustapen-arloetan, gune horien exekuzio eta mantenimendu ziklo eta fase osoan.
Asistentes a la jornada de "Espacios productivos" en el Parque Científico y Tecnológico de Zamudio

Estatuko erakunde publikoetako 18 ordezkari bildu dira gaur, apirilak 30, Bizkaiko Zientzia eta Teknologi Parkean, “Espazio Produktiboei” buruzko benchmarking jardunaldi batean

 

Prestakuntza teorikoko moduluak egin dira, eta lau jardunaldi sektorial, zeintzuetan hainbat bisita egin diren kudeaketarekin lotutako hainbat sektoretako enpresa publikoetara

 

Sprilur-Eusko Jaurlaritzako enpresa-guneen kudeaketa eta sustapenerako sozietate publikoak, Euskadiko Teknologi Parkeen Sareak eta Espainiako Industrialdeen Koordinakundeak (CEPE) benchmarking mintegi batean eta lau jardunaldi sektorialetan parte hartu dute gaur. Elige-Empresas Locales de Interés General sareak eta Zerbitzu Publikoen Eskolak antolatutako ekimen horien helburua izan da hobeto ezagutzea zer berezitasun dituzten enpresa-parke eta eremuetan ematen diren zerbitzuek, nola kudeatzen eta zuzentzen diren, eta zeintzuk diren leku horietan kokatutako enpresen garapena errazten duten funtsezko elementuak.

 

Sevilla, Madril, Tarragona, Gijon, Jaen, Salamanca, Gijon edo Bartzelona bezalako hirietako erakunde publikoetako 18 bat ordezkari elkartu dira Euskadin kudeaketa publikoari buruzko prestakuntza jasotzeko eta esperientziak trukatzeko jardunaldiotan, non, modulu teorikoez gain, aukera izan baitute lau jardunaldi sektorialetan parte hartzeko eta hainbat jarduera sektoretako (ur zerbitzua, garraioak, garbiketa…) enpresa publikoak bisitatzeko.

 

Ekimen honen barruan, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak mintegi bat egin du gaur “Espazio produktiboak eta industrialdeak abian jartzeko eta kudeatzeko” prozesuari buruz, eta bertaratuekin jorratu eta partekatu du Sprilur eta Teknologi Parkeek gauzatzen duten jarduera enpresa-guneen kudeaketa-, garapen- eta sustapen-arloetan, gune horien exekuzio eta mantenimendu ziklo eta fase osoan.

 

Mintegi horretan parte hartu dute Itziar Epalza, Teknologi Parkeen Sareko zuzendari nagusiak, Txaber Ouro, Sprilur S.A.ko zuzendariak, eta baita ere Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailarekin lotutako erakundeek, bertatik bertara ezagutarazteko Euskadin kudeatzen diren teknologi parkeen eta industrialdeen azken 30 urte hauetako esperientzia.

 

Horrez gain, jardunaldira azaldu dira enpresen garapen sektoreko zenbait aditu ere, hala nola: José Miguel Artaza, SPRILUReko zuzendari ohia; Alex Laustaunau, CEPEko Zuzendaritza Batzordeko kidea; Iker Bergaretxe, SPRILUReko zuzendariordea; Joseba Urbieta, Bizkaiko Zientzia eta Teknologi Parkeko kudeatzailea; Aurkene Niño, Sprilur, S.A.ko Hirigintza eta Eraikuntza Sostengarriko aditua; eta Jesús Unda, Sprilur, S.A.ko Kalitate zuzendaria.

 

Prestakuntza-jardunaldi horien helburua da hurbil gaitezela industrialde eta teknologi parkeen arlora eta, oro har, “espazio produktibo” desberdinetara, eta ezagutu ditzagula “in situ” beren berezitasunak, potentziala eta premiak, bertako enpresa-sareak lehiakortasunez egin dezan aurrera.

Mintegian, Sprilur S.A.ko zuzendari eta ELIGE sareko Zuzendaritza Batzordeko kide Txaber Ourok diplomak banatu dizkie zerbitzu publikoetako enpresa kudeatzaileentzako prestakuntza-zikloan parte hartu dutenei.

Lotutako albisteak

27 abendua, 2024 I+G
Elkartek, industria adimendunean, energia berriztagarrietan eta osasun pertsonalizatuan oinarritutako ikerketa kolaboratiboa
Irakurri gehiago
20 abendua, 2024 Lurzorua
Eusko Jaurlaritzak eta Santurtziko udalak Santurtziko Etxe Uliko zabortegiaren berroneratzea azkartzeko akordioa sinatu dute
Irakurri gehiago
10 abendua, 2024 Lurzorua
Argi berdea Sprilurren Pasaiako bulego-eraikinaren ingurua berrurbanizatzeko
Irakurri gehiago
10 abendua, 2024 Lurzorua
Sprilurrek eraiki berri bat eraikitzen ari du Ortuellako Ballonti poligonoan erabilgarri dagoen azken partzela industrialean
Irakurri gehiago
5 abendua, 2024 Lurzorua
2024ko Lurzoruaren Munduko Eguna erabilerarik gabe dauden kokaguneen berreskurapenarekin ospatzen da Euskadin, bertan proiektu berriak ezartzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak