Sprilur-ek 20 urtez eskuratu du AENOR kalitate ziurtagiria
Lurzoru industriala kudeatzeko sozietateak, halaber, ingurumen-kudeaketaren arloko jardunbide egokiak eta neurriak aitortzen ditu urtero, EMAS Europako Erregelamenduari jarraiki.
Sprilur -ek diploma bat jaso du duela gutxi, eta diploma horrek egiaztatzen du sozietateak 20 urtez eskuratu duela AENOR Kalitate Ziurtagiria Euskadiko azpiegitura publikoen diseinu, kudeaketa eta sustapen publikoan. Era berean, nola aurten sozietateak berrogei urte beteko dituen bere enpresa-jardueran, aitortza bikoitza jasoko du: 40 urte lurzoru industriala kudeatzen, eta 20 urte Kalitatearen Kudeaketa Sistema (ISO 9001) ezarri zuenetik.
2003.urte hasieran Sprilur -ek prozesu bat abiatu zuen kalitate kudeaketarako araudi bat ezartzeko antolakunde barruan, helburu honekin: bere lehiakortasun-abantailak, jasangarritasunarekiko konpromisoa eta kudeaketa prozesuetako eraginkortasuna hobetzea. AENORen ISO 9001 araudian oinarriturik, Sprilur-ek bere hogeigarren ikuskapena gainditu du aurten, eta, hortaz, datozen hiru urteetan badu itxaropena bere helburuak lortzen jarraitzeko, bere prozesu, produktu eta zerbitzuen kalitatea ziurtatzeko eta bezero, hornitzaile zein antolakundeko pertsonen konfiantza mantentzeko.
Hogeigarren kalitate-ziurtagiri horri Ingurumen Bikaintasuneko Europako EMAS aitorpena gehitu behar zaio (1221/2009 EMAS Erregelamendua), 2014an lortutakoa. Horri esker, EMAS ingurumen-ziurtagiria zuten EAEko lehen 65 erakundeen erregistroan sartu ahal izan zen sozietatea. Urtero egiten duen ingurumen-adierazpena Egiaztatze Erakunde Nazionalak (ENAC) egiaztatzen du, eta aplikatutako neurri iraunkorrak jasotzen ditu, jardunbide egokietan oinarrituta, honako arlo hauetan: ingurumena babestea, eraginkortasun energetikoa, hiri-berroneratzea, eraikinak birgaitzea, lurzoruak konpontzea eta espazio degradatuak berreskuratzea.
ISO 9001, MGA eta EMAS arauak kalitatea, kudeaketa aurreratuari eta ingurumen arloko konpromisoari buruzko jarduketa-gidak dira, eta horiexek gidatzen dituzte Sprilur Taldearen eguneroko jarduerako prozesu eta prozedurak.
Azken urteotako jardueraren mugarri gisa, Sprilur eta Industrialdeak Sozietateek euren kudeaketa eta sustapen arloetako esperientzia eta jardunbide egokiak partekatu dituzte nazioarteko programetan parte hartzen duten erakundeekin, inbertsioak egin dituzte energia eraginkortasuna hobetzeko sistema berritzaileetan, ingurumenaren kudeaketa eta berreskurapenean, erantzukizun sozial korporatiboan eta gobernantzan, bat egin dute erosketa publiko berdearen joerarekin, eta estrategia-ziklo berri bati jarraiki, erabiltzen ez ziren edo kaltetuta zeuden espazioak birgaitu, berreskuratu eta zaharberritu dituzte, balioan jartzeko, horixe delarik euren lehentasun nagusia.
Lotutako albisteak

Eusko Jaurlaritzak Legazpiko garai bateko Sidenorren lantegia berroneratzeko bigarren fasea jarri du abian, Urola ibaia azaleratzeko eta ingurua berrurbanizatzeko obrekin
Obrak egiteko 13 hilabeteko epea aurrez ikusi da, eta 5 milioi euroko inbertsioa egingo da

Zallako Elkartegi berriak Enkarterri eskualdeko garapen ekonomikoa eta lehiakortasuna sustatuko ditu enpresa berrien bidez
Zallako Elkartegi berriaren eraikuntza Eusko Jaurlaritzak (SPRILURen bidez) eta Bizkaiko Foru Aldundiak (AZPIEGITURAKen bidez) bultzatu dute, eta Enkarterri eskualdeko ekonomia suspertzeko hartutako konpromisoei erantzuten die, Eusko Legebiltzarrak lehentasunezko jarduketa-eremutzat (LJE) jo baitu

Xey enpresak Zumaian zuen lantegian 52.800 metro koadroko eremua egokitzeko lanak hasi ditu Sprilurrek
Sprilurrek Zumaiako Oikia industrialdean egingo duen berroneratzea degradatutako lurzoruak berreskuratzeko proiektuei lotuta dago, gero balioa emateko

Euskadiko Parke Teknologikoa Illunbera zabalduko da Donostiako Udalaren eskutik, enpresa-proiektu estrategikoak posible eginez, hala nola Columbus Venture Partners-ek gidatutakoa
Euskadiko Parke Teknologikoko presidente Jaione Ganzarainek eta Donostiako alkate Eneko Goiak gaur goizean formalizatu dute Illunbeko b.20.1 partzelaren salerosketa, eta, horrela, 2023. urtearen hasieran hasitako prozesua amaitu da.

Gueñeseko Bioekonomia Polo berria abian egongo da 2026aren hasieran, bioteknologian eta ekonomia zirkularrean oinarritutako trakzio-ekimenei harrera egiteko
Otsailean, erabilerarik ez duen 3.157 m²-ko espazio bat leheneratu eta berreraikitzeko lanei ekin die Sprilurrek, Enkarterriko etorkizuneko Bioekonomia Poloa izan dadin.