Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 6 urria, 2021 Lurzorua Sprilur

Sprilur-ek azkartu egin du Burtzeña Enpresa Parkearen birgaikuntza-prozesua


  • Lurzorua erosteko operazio honen bitartez, Sprilur jabe gehiengodun bihurtu da Burtzeñako jarduera-eremuan, eta horrek aukera ematen dio Burtzeñaren behin betiko eraldaketa proiektua bultzatzeko

  • Barakaldoko Burtzeña Parkeak 289.469 m2 ditu enpresa proiektu berriak Ezkerraldera erakarriko dituzten azpiegiturak sustatu eta garatzeko

  • Proiektua Ezkerraldeko eta Meatzaldeko lehentasunezko jarduera plan estrategikoen barruan sartzen da
 

Sprilur-ek (SPRI Taldean integratutako eta Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako sozietateak) lurzorua erosteko bederatzi milioi euroko operazio bat itxi du Burtzeñako Enpresa Parkean. Ekimen horrekin Sprilur-ek 80.000 metro koadro bereganatuko ditu. Azalera horri Burtzeña Enpresa Parkea sozietate partaidetuaren 115.000 metro koadroak gehituz gero, Sprilur-ena da azalera osoaren %70, eta, beraz, jabe gehiengodun bihurtu da Burtzeñako jarduera-eremuan. Hala, partaidetza handitu horrekin, Eusko Jaurlaritzak posible du, Sprilur-en bitartez, Ezkerraldeko industria-gune horren eraldaketa proiektua azkartu eta bultzatzea. Burtzeña Barakaldoko industria-lurzoru estrategiko bat birgaitu eta berreskuratzeko prozesuan murgildu liteke.

 

Sprilur-en asmoa da Burtzeñako (Barakaldo) Enpresa Parkeko lurzoruaren birgaikuntza-prozesua azkartzea. Lurzoru publikoaren euskal sozietatea parke horretako 289.469 metro koadroren jabe da, eta bere asmoa da Ezkerraldea industria-azpiegitura berriz hornitzea eta egoki atondutako espazio lehiakorragoak balioan jartzea. Hau da, espazio erakargarriak enpresentzat, azpiegitura aurreratu eta jasangarridunak, aukera emango dutenak ekimen berriak eta enpresa proiektuak ezartzeko eta inbertsioak erakarriz eskualdeko garapena eta enplegua sustatzeko.

 

Burtzeña Enpresa Parkea, S.A. 2.000. urtean sortu zen, partaide zirela Eusko Jaurlaritza (Sprilur, S.A) (%49), Bizkaiko Foru Aldundia (%41) eta Barakaldoko Udala (%10). Sozietatea sortu zen jarduera ekonomikoen inbertsioa sustatu eta akuilatzeko Burtzeña-Barakaldo eremuan, enpresak kokatzeko eta instalazio industrialak eraikitzeko lurzoruaren sustapen urbanistikoa eginez.

 

290.000 metro koadro inguruko eremu hori garatzeko, konta ezin ahala azterketa-, ebaluazio-, administrazio- eta hirigintza-fase igaro behar izan dira; horrez gain,  erabilerarik ez zuten hainbat eraikin bota behar izan dira (antzinako ARN-Astilleros Reunidos del Nervión) eta  dagokion ingurumen-dokumentazioa ere lortu behar izan da. Sprilur-ek erosi duen azalera berriarekin abian jar ditzake datozen urteetan Burtzeñako behin betiko hirigintza-plagintzari ekiteko lanak.

 

 

Proiektua Ezkerraldeko eta Meatzaldeko lehentasunezko Plan Estrategikoen barruan sartuta dago.

 

Burtzeña Enpresa Parkeak (Sprilur, S.A.k, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Barakaldoko Udalak partaidetua) gauzatuko du Ibar Ezkerreko gune horretako lurzorua eta instalazioak birgaitzeko eta azpiegiturak birmoldatu eta bultzatzeko proiektu hau, Eusko Jaurlaritzak onartutako ildo estrategikoetan eta aparteko inbertsioetan integratuta dagoena. Sprilur Taldeko 2021-2024 Plan Estrategiko berriaren lehentasunezko helburua da, besteak beste, espazio, zerbitzu eta azpiegituren eskaintza bat sortzea industria-jarduera bermatzeko hazkunde ekonomiko jasangarri eta inklusibo baten bidez, eta industria-lurzoruak optimizatzea lehentasuna emanez erabilerarik ez duten lurzoruen birgaitze, lehengoratze eta deskontaminazioari.

 

Jarduera-ildo estrategiko horiek martxan jartzeko, Sprilur Taldeak oinarritzat hartuko ditu, batetik, Industria Garatzeko eta Nazioartekotzeko Plana, hondatutako industria-lurzoruak lehengoratu eta balioan jartzeko, eta bestetik, Euskadiko ekonomia eta enplegua suspertzeko BERPIZTU programa, Lehentasunez Jarduteko Eremuak (LJE) Bultzatzeko Erakunde-Arteko Planaren eta Eskualdeetako Plan Estrategikoen (Ezkerraldea-Meatzaldea, Enkarterriak, Oarsoaldea eta Aiaraldea) bitartez. Bestalde, eskura izango ditu baita ere “Euskadi Next” 2021-2026-Berreskuratze eta Erresilientzia Programako funtsak. Programa horren helburua da industria-lurzorua lehengoratzea, zaharkituta dauden eraikinak zaharberritzea eta babesa ematea proiektu estrategiko berritzaile eta jasangarrien sorkuntzari.

 

Bestalde, Sprilur Taldeak Garapen Jasangarriko Helburuekin bat datozen zortzi jarduera-ardatzak aplikatzen ditu Euskadi 2030 Agendan proposatutako xedeak lortzeko eta, horrela, giza garapenean eta jasangarritasunean oinarritutako ekintza plan global bat bultzatzeko gizarte, ekonomi eta ingurumen arloetan

Lotutako albisteak

20 abendua, 2024 Lurzorua
Eusko Jaurlaritzak eta Santurtziko udalak Santurtziko Etxe Uliko zabortegiaren berroneratzea azkartzeko akordioa sinatu dute
Irakurri gehiago
10 abendua, 2024 Lurzorua
Argi berdea Sprilurren Pasaiako bulego-eraikinaren ingurua berrurbanizatzeko
Irakurri gehiago
10 abendua, 2024 Lurzorua
Sprilurrek eraiki berri bat eraikitzen ari du Ortuellako Ballonti poligonoan erabilgarri dagoen azken partzela industrialean
Irakurri gehiago
5 abendua, 2024 Lurzorua
2024ko Lurzoruaren Munduko Eguna erabilerarik gabe dauden kokaguneen berreskurapenarekin ospatzen da Euskadin, bertan proiektu berriak ezartzeko
Irakurri gehiago
22 Azaroa, 2024 Lurzorua
Eibarrek 9.625 metro karratuko hirugarren sektorerako eraikin berria izango du Erisonon urtea amaitu baino lehen
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak