Sprilur-ek Azucarera Eraikinaren kanpoaldeko argiztapena berritu du eguzki xafladun 27 led farola hibrido jarrita
Argiztapen ekipoak berritzeko 18.739 euroko inbertsioa egin da.
Sprilur-ek Gasteizko Azucarera eraikin historikoan egin dituen azken hobekuntzak izan dira energia geotermikoz dabilen girotze-sistema bat ezartzea autokontsumorako 2020an, eta ibilgailu elektrikoentzako hainbat birkarga-puntu jartzea 2022aren erdialdean. Orain kanpoaldeko argiztapena berritu da eguzki-energia fotovoltaikoz dabiltzan 27 LED farola berri jarrita.
Farolak eraikinerako sarrera eta aparkalekua inguratzen dituen kanpoaldeko espazioan jarri dira, lehendik zeuden farolen zutabeak aprobetxatuta, 6.765 m²-ko azaleran. Farolak hibridoak eta konpaktuak dira, 30 W-ko potentzia dute, eta eguzki-xaflek 35 watioraino sor ditzakete eguraldi-baldintza estandarretan. Sprilur-ek 18.739 euroko inbertsioa egin du energia berriztagarria darabilten 27 argiztapen-ekipo horiek jartzeko.
Energia berriztagarriekin kanpoaldeko argiztapena berritu ondoren energia gehiago aurreztu ahal izango da, autokontsumoa hobetuko da eta berotegi efektuko emisio gutxiago isuriko dira ingurumenera. Datu esanguratsu gisa, neurri jasangarri berri horri esker 1.026 kg CO2 gutxiago kontsumituko dira urtean, hau da, 103 zuhaitzek urtebetean xurgatzen dutena adina, eta posible egiten du kanpoaldeko argiztapenean A mailako kalifikazio energetikoa lortzea.
2022an egindako Azucarera Eraikinaren Eraginkortasun Energetikoaren Bigarren Auditoretzatik eratorritako Ekintza-plana da ekimen honen hazia. Auditoretza horretan sakon aztertu dira eraikinari buruzko hainbat alderdi: eraikuntzari dagozkionak, kontsumoari eta eraginkortasunari buruzko analisi tekniko-ekonomikoa edo parametroen monitorizazioa, beti ere instalazioetako kontsumo-adierazle errealak optimizatzeko. Auditoretzaren ondorioak biltzen dituen txostenak dio Azucarera eraikinak %5,45ean gutxitu duela bere energia kontsumoa azken urteetan, batere gutxitu gabe hargatik erabilitako espazioa eta enpresa-jarduera.
Eraginkortasun adierazle horiei gehitu behar zaizkie Azucarera eraikinean kokatuta dauden 15 enpresa eta 340 langileek behar duten energiaren % 30 geotermia bidez sortzeagatik lehendik jasota zeuden emaitzak. Hobekuntza-neurri horiei guztiei esker eraikinak, eraginkortasun energetikoko kalifikazio eta maila handiak lortu ditu azken urteetan.
Era berean, Energia arloko Ekintza Planetik 16 jardunbide egoki atera dira erabiltzen diren espazioetan energia aurrezteko eta eraginkortasuna hobetzeko. Horien artean aipagarriak dira hauek: langileak sentsibilizatzea energia aurreztu dezaten, espazioetako argi naturala ahalik eta gehien aprobetxatzea, argiak itzaltzea 20 minutu baino gehiago kanpoan egon ondoren, argiak erregulartasunez garbitzea (urtean birritan), berogailuen ordutegiak programatzea, berogailuak erregulatzea eta mantenimendu lanak egitea, tenporizadoreak jartzea argietan eta bainugeletan, ordenagailuak itzaltzea eta energia aurreztea inor ez dagoenean, fakturazioa aldian behin kontrolatu eta berrikustea, potentzia kontrolatzea, ekipo eta etxetresna eraginkorrak erostea, etab.
Sprilur lerrokatuta dago Garapen Jasangarrirako Euskadi 2030 Agendan jasotako GJHekin, eta plan horretan jasotako hobekuntza-neurriak betetzen eta aplikatzen ditu bere jardueraren prozesu integralean, hasi jarduera ekonomikorako azpiegituren obra eta proiektuen plangintzatik eta euren kontratazio, idazketa eta exekuzioraino.
Lotutako albisteak

Eusko Jaurlaritzak Legazpiko garai bateko Sidenorren lantegia berroneratzeko bigarren fasea jarri du abian, Urola ibaia azaleratzeko eta ingurua berrurbanizatzeko obrekin
Obrak egiteko 13 hilabeteko epea aurrez ikusi da, eta 5 milioi euroko inbertsioa egingo da

Zallako Elkartegi berriak Enkarterri eskualdeko garapen ekonomikoa eta lehiakortasuna sustatuko ditu enpresa berrien bidez
Zallako Elkartegi berriaren eraikuntza Eusko Jaurlaritzak (SPRILURen bidez) eta Bizkaiko Foru Aldundiak (AZPIEGITURAKen bidez) bultzatu dute, eta Enkarterri eskualdeko ekonomia suspertzeko hartutako konpromisoei erantzuten die, Eusko Legebiltzarrak lehentasunezko jarduketa-eremutzat (LJE) jo baitu

Xey enpresak Zumaian zuen lantegian 52.800 metro koadroko eremua egokitzeko lanak hasi ditu Sprilurrek
Sprilurrek Zumaiako Oikia industrialdean egingo duen berroneratzea degradatutako lurzoruak berreskuratzeko proiektuei lotuta dago, gero balioa emateko

Euskadiko Parke Teknologikoa Illunbera zabalduko da Donostiako Udalaren eskutik, enpresa-proiektu estrategikoak posible eginez, hala nola Columbus Venture Partners-ek gidatutakoa
Euskadiko Parke Teknologikoko presidente Jaione Ganzarainek eta Donostiako alkate Eneko Goiak gaur goizean formalizatu dute Illunbeko b.20.1 partzelaren salerosketa, eta, horrela, 2023. urtearen hasieran hasitako prozesua amaitu da.

Gueñeseko Bioekonomia Polo berria abian egongo da 2026aren hasieran, bioteknologian eta ekonomia zirkularrean oinarritutako trakzio-ekimenei harrera egiteko
Otsailean, erabilerarik ez duen 3.157 m²-ko espazio bat leheneratu eta berreraikitzeko lanei ekin die Sprilurrek, Enkarterriko etorkizuneko Bioekonomia Poloa izan dadin.