Sprilur-ek bere 25 urteko jarduera laburbildu du enpresen lekukotzak batuz eta bere gain hartu ditu erronka estrategiko berriak
Aurtengo apirilera arte egiaztatu da Sprilur-ek (SPRI Taldea eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila) arrakastaz bete dituela Euskadiko enpresa-guneen sustapen- eta kudeaketa-lanetan daramatzan 25 urteak. Halaxe jaso da erakundearen jarduera laburbiltzen duen “Sprilur 25 urte, aurrera eginez” bideoan. Bideo horrek bere baitan jasotzen ditu hainbat erakunde eta enpresaren lekukotzak (Ibermática, CMZ eta Embalan), zeintzuek erabaki duten euren jarduerak kokatzea Araba, Bizkaia edo/eta Gipuzkoako kudeaketa publikoko industrialderen batean.
Sprilur 1982an hasi zen enpresei laguntzen eta zerbitzuak ematen SPRIren Azpiegitura Sailaren bitartez eta Industrialdeak Programa sortuz. Azken hori diseinatu zen laguntasuna eta babesa emateko euskal ETEei EAEko hiru lurralde historikoetako enpresa-guneetan nahiz industrialdeetan ezartzeko fasean.
Gaur egun, Sprilur-ek eta berak partaidetutako 12 Industrialdeak sozietateek (eskualde mailako hurbiltasun-agente direnek) 122 enpresa-gune kudeatzen dituzte Foru Aldundiekin eta hiru lurralde historikoetako Udalekin lankidetzan. Guztira 1.074 milioi euroko inbertsioa egin da gune horietan eta kudeatutako azalera gordina 10.678.625 m2-koa da: 1.732.804 m2 lursail industrial urbanizatuei dagozkie eta 1.732.804 m2 eraikitako pabilioi eta bulegoei. Denbora horretan, 2.093 enpresa instalatu dira Sprilur-en industrialdeetan, zeintzuek 27.000 langilerentzako inguru, zuzeneko enplegua sortu baitute (enpresek industrialdean ezartzeko unean erregistratutako zifren arabera).
Jarduerari buruzko erreferentziak
Sprilur-ek enpresa-guneen sustapen eta kudeaketan egin duen lanari dagokionez, azpimarratzekoa da mende berriaren hasieran Herrialde mailako proiektu eta ekimen estrategikoak ezartzeko eskaini zuen laguntza eta Eusko Jaurlaritzak diseinatutako Politika Industrialeko Programa eta Planei eman zien babesa (Euskadi 2003 Plana). Hala, garrantzi estrategiko handiko proiektuak garatu zituen ekonomia suspertzeko nahiz eremu kaltetuak biziberritzeko aldietan, eta konpromisoa hartu zuen industrialdeen ingurumen arloko leheneratze- eta birgaitze-prozesuekin.
Sprilur-ek enpresa-gune eta industrialdeen kudeaketa jasangarriaren alde eginiko apustua geratzeko sortu zen, eta bere esku-hartzea aitzindaria izan da Estatu osoan. Zentzu horretan, erabiltzen ez ziren eta kutsatuta zeuden industrialde ugari leheneratu dira, eraikin industrial historikoak birgaitu dira eta hainbat proiektu garatu dira, zeintzuetan ingurumeneko, energia eraginkortasuneko eta espazio naturalen leheneratze arloko neurriak jardueraren berezko alderdi bezala ezarri baitira, jarduera ekonomikoko espazio jasangarrien balioa nabarmentzeko.
Bere jardueraren bigarren hamarkadan, Sprilur-ek Industrialdeak sozietateen berrantolaketa-plan bat abiarazi zuen, baliabideak optimizatzeko eta bere kudeaketa eta enpresentzako zerbitzuak eskualde mailara hurbiltzeko. Foru Aldundi eta Udalekiko koordinazioa eta lankidetza eta haien parte-hartzea garrantzizkoak izan dira EAEko azpiegitura industrialen kudeaketa eta sustapenaren prozesu osoan.
Azken urteetan gero eta garrantzitsuago bihurtu da Kudeaketa Aurreratuko Eredu bat ezartzea antolakuntzan, eta Sprilur-ek erabaki du aitortza egitea enpresa-guneen kudeaketa eta sustapen jasangarria hobetzeko jardunbide egokiei eta ekimenei. Bestalde, Sprilur-ek EAEko enpresa-gune eta industrialdeetako azpiegitura eta zerbitzu-sarea Berritzeko eta Mantentzeko laguntza-planak jarri ditu martxan enpresa-sarearen lehiakortasuna hobetzeko.
Erronka eta inbertsio estrategikoak
2017-2022 Plan Estrategikoa ia osorik beteta daukalarik, Sprilur-ek beraizik bideratu du bere jarduera Euskadi Next Generation-Euskadiko Berregituratze eta Erresilientzia Programak 2021-2026 urteen arteko eszenatoki ekonomikorako planteatu dituen erronka berrietara. Bestalde, Taldearen ekintza-ildo nagusietako bat izango da Inbertsio Estrategikoetarako eta Errekuperaziorako Funtsaren bidez lehentasunezko jarduera-eremu desberdinetan sortuko diren proiektuak garatzea.
Lehentasunezko eta beharrezko helburu bat da kalitatezko behar adina azpiegitura industrial izatea, gaur egungo eskaintza ez baita nahikoa enpresek eta balizko inbertitzaileek eskatzen dituzten eta behar dituzten espazio-premiei erantzuteko. Beraz, Sprilur-ek aurrea hartu behar dio ekonomiaren bilakaerari eta eskaerari, eta prest egon behar du SPRI Taldearen Invest in the Basque Country sailarekin kolaboratzeko eta bien artean inbertsioa erakarri eta Herrialde mailako negozio-aukerak ahalbidetzeko.
Sprilur-ek jarduera-ziklo berri honetan abiaraziko dituen proiektu eta jarduerak garatzeko, ezinbestekoa izango da aliantzak sortzea eta erakunde/sail arteko lankidetzan jardutea garapen horretan inplikatutako eragile guztiekin, horrela posible izango baita Euskadiko errekuperazio, eraldaketa eta erresilientzia planean (Euskadi Next Generation Plana eta Inbertsio Estrategikoen Funtsa) aurreikusitako helburu eta inbertsio estrategikoak betetzea.
Lotutako albisteak

Gueñeseko Bioekonomia Polo berria abian egongo da 2026aren hasieran, bioteknologian eta ekonomia zirkularrean oinarritutako trakzio-ekimenei harrera egiteko
Otsailean, erabilerarik ez duen 3.157 m²-ko espazio bat leheneratu eta berreraikitzeko lanei ekin die Sprilurrek, Enkarterriko etorkizuneko Bioekonomia Poloa izan dadin.

Argi berdea Smartlog Nest zentroaren eraikuntzari, automatizazio logistikoaren ikerkuntzaren eta prestakuntzaren arloko erreferente bihurtuko du Urretxu
Andoitz Korta Eusko Jaurlaritzako Industria Sustatzeko sailburuordeak eta Jon Luqui Urretxuko alkateak Smartlog zentroaren instalazioak bisitatu dituzte, konpainiaren berrikuntza-proiektuak eta berrikuntza- eta talentu-zentro berria eraikitzeko planak bertarik bertara ezagutze aldera.

Elkartek, industria adimendunean, energia berriztagarrietan eta osasun pertsonalizatuan oinarritutako ikerketa kolaboratiboa
Eusko Jaurlaritzak Elkartek programa ireki du. Horren bidez, 2030eko ZTBPko lehentasun estrategikoekin lotutako ZTBESeko eragileen ikerketa kolaboratiboa bultzatzeko 44 milioi euroko laguntzak bideratuko ditu. Eskaerak martxoaren 7a baino lehen aurkeztu beharko dira.

Eusko Jaurlaritzak eta Santurtziko udalak Santurtziko Etxe Uliko zabortegiaren berroneratzea azkartzeko akordioa sinatu dute
Eremuak dituen 100.000 metro karratu baino gehiago urbanizatu eta zerbitzu-azpiegiturez hornituko dira, ekonomia-jarduerak hartzeko prestatutako enpresa-eremua garatzeko

Argi berdea Sprilurren Pasaiako bulego-eraikinaren ingurua berrurbanizatzeko
Proiektuaren helburu nagusia kalitatezko hiri-espazio berri bat sortzea da, Sprilur Herrera Iparraldean eraikitzen ari den hirugarren sektoreko erabilerako eraikinaren inguruan