Sprilur-ek hasiko ditu Adinberri proiektuan sortutako ekimenak ostatatuko dituen Herrera eraikin berriaren (Pasaian) eraikuntza-lanak
SPRI Taldean integratutako eta Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako Sprilur sozietateak ideia-lehiaketa bat abiarazi zuen Herrera industrialdean (Pasaia) eraikin bat egiteko. Harrezkero, urtebete eskas igaro den honetan, dagoeneko onartu du eraikinaren obren esleipena, eta eraikuntza-lanak apirilean hasiko dira.
Proiektu honen helburua da 4.941 metro koadroko eraikin berri bat egitea, zeinak sotoa, beheko solairua eta beste bi solairu izango baititu. Solairu bakoitzak 1.647 metro koadroko azalera izango du, eta guztira 22 lokal atonduko dira, 42 eta 120 metro koadro bitarteko azalera erabilgarriekin. Sotoko 51 aparkalekuek ibilgailu elektrikoak birkargatzeko puntuak izango dituzte.
Eraikinaren diseinuari, egiturari eta erabiliko diren materialei esker, energia kontsumoaren sailkapena ia nulua izango da. Horretarako, argi naturalaren aprobetxamendua optimizatuko duen kontrol- eta erregulazio-sistema bat instalatuko da, eta zigilu ekologikoa eta jasangarritasun-maila goreneko material eta elementuak erabiliko dira. Gainera, teilatuan xafla fotovoltaikoak instalatuko dira energia sortzeko, eta horrela, behar adina energia egongo da Eraikineko gune komunetako gutxieneko kontsumoari aurre egiteko.
Herrera eraikin berria Pasaiako portutik hurbil egongo da, eta kontuan harturik bere itsas tradizio industriala, espazio estrategikoa izango da Adinberri proiektu estrategikoan sortutako ekimenak eta zerbitzu enpresak ostatatzeko. Kokaleku paregabea izango da baita ere Ekonomia Urdineko Enpresa Gunearekin lotutako proiektuentzat, eta interesgarria Pasaialdea osoarentzat.
5,9 milioi euroko inbertsioa aurreikusi da eraikuntza-lanetarako, eta kalkulatzen da exekuzio-epea 18 hilabetekoa izango dela.
Eusko Jaurlaritzak –Sprilur-en eta Pasaiako Portuko Agintaritzaren bitartez– eraikina egin arteko lankidetza-prozesuan eta kudeaketa-lanetan lortu duen aurrerapena urrats garrantzitsua da Herrera iparraldeko eremua berroneratu eta birmoldatzeko. Zentzu horretan, ekimen honek indartu egiten ditu Sprilur-en estrategia eta lehentasunezko jarduera-ildoak hiru lurralde historikoetako espazioak berroneratzeari eta lurzoru kutsatuak berreskuratzeari dagokionez.
Horretarako, oinarritzat hartzen ditu EAEko lehentasunezko ekintza-esparru eta eskualdeetan (Aiaraldea, Ezkerraldea, Enkarterri-Meatzaldea, Oarsoaldea) ekonomia eta enplegua berraktibatzeko Plan Estrategikoak eta Programak.
Herrera eraikin berria Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiek eta lehentasunezko ekintza-esparru zein eskualdeetako udalek euren erakunde arteko planetan Oarsoalderako onartu dituzten Eskualdeko Proiektu Estrategikoen (EPE) barruan sartzen da. Proiektu horiek talka-plan bat dira Pasaialdeako enpresa-jarduera suspertu eta sendotzeko.
Zentzu horretan, Sprilur -ek 7,5 milioi euro bideratu ditu, batetik, Herrerako eraikin berri hau finantzatzeko eta, bestetik, Oarsoaldeako zazpi industrialde modernizatzeko.
Lotutako albisteak

Eusko Jaurlaritzak Legazpiko garai bateko Sidenorren lantegia berroneratzeko bigarren fasea jarri du abian, Urola ibaia azaleratzeko eta ingurua berrurbanizatzeko obrekin
Obrak egiteko 13 hilabeteko epea aurrez ikusi da, eta 5 milioi euroko inbertsioa egingo da

Zallako Elkartegi berriak Enkarterri eskualdeko garapen ekonomikoa eta lehiakortasuna sustatuko ditu enpresa berrien bidez
Zallako Elkartegi berriaren eraikuntza Eusko Jaurlaritzak (SPRILURen bidez) eta Bizkaiko Foru Aldundiak (AZPIEGITURAKen bidez) bultzatu dute, eta Enkarterri eskualdeko ekonomia suspertzeko hartutako konpromisoei erantzuten die, Eusko Legebiltzarrak lehentasunezko jarduketa-eremutzat (LJE) jo baitu

Xey enpresak Zumaian zuen lantegian 52.800 metro koadroko eremua egokitzeko lanak hasi ditu Sprilurrek
Sprilurrek Zumaiako Oikia industrialdean egingo duen berroneratzea degradatutako lurzoruak berreskuratzeko proiektuei lotuta dago, gero balioa emateko

Euskadiko Parke Teknologikoa Illunbera zabalduko da Donostiako Udalaren eskutik, enpresa-proiektu estrategikoak posible eginez, hala nola Columbus Venture Partners-ek gidatutakoa
Euskadiko Parke Teknologikoko presidente Jaione Ganzarainek eta Donostiako alkate Eneko Goiak gaur goizean formalizatu dute Illunbeko b.20.1 partzelaren salerosketa, eta, horrela, 2023. urtearen hasieran hasitako prozesua amaitu da.

Gueñeseko Bioekonomia Polo berria abian egongo da 2026aren hasieran, bioteknologian eta ekonomia zirkularrean oinarritutako trakzio-ekimenei harrera egiteko
Otsailean, erabilerarik ez duen 3.157 m²-ko espazio bat leheneratu eta berreraikitzeko lanei ekin die Sprilurrek, Enkarterriko etorkizuneko Bioekonomia Poloa izan dadin.