Sprilur-ek Industrialdeak bildu ditu 2022rako industri lurzoruaren estrategiak eta inbertsioak definitzeko
SPRILUR-Lurzoru eta enpresa poligonoen kudeaketako Eusko Jaurlaritzaren sozietateak, eta berak partaidetutako eskualde mailako Industrialdeak sozietateek batzar bat egingo dute datorren azaroaren 19an, hurrengo ekitaldirako azpiegitura arloko lan-ildoak eta inbertsio-estrategiak finkatzeko.
SPRILUReko zuzendari nagusi Txaber Ourok esan duenez, “azpiegiturek dinamismo gehiago izan dute 2021. ekitaldian, batez ere sektore indartsuenen inbertsio-proiektuek bultzaturik”. Horrekin bat, nabarmen egin du gora ezarpen berrientzako lurzoru eta industrialde eskaerak, eta Eusko Jaurlaritzak 23,5 milioi euro eman dizkio (bi urtean) Sprilur-i Azpiegituretarako Ezohiko Funtsaren bitartez. Kopuru horri gehitu behar zaizkio aurrekontu arrunteko beste 11,1 milioi euro, eta Eskualde Plan Estrategikoetako 82,55 milioi euro (3 urterako).
Enpresa-dinamizazioko testuinguru horretan, Sprilur-ek bilera batera deitu ditu hiru lurralde historikoetan jarduten duten 13 Industrialdeak sozietateetako ordezkariak, baliabideak aztertu eta optimizatu ditzaten eskura dituzten funtsen arabera, eta enpresen inbertsio premietara egokitu ditzaten eremu eta eskualde bakoitzeko beharren arabera.
Sprilur jarduera ekonomikoetarako azpiegituren arloan lan egiten euskal erakunde publikoa da eta bere helburua da enpresa lehiakor eta ongi kokatuak EAEn finkatzen laguntzea. Era berean, garapen jasangarriarekin hartua duen konpromisoaren testuinguruan, Sprilur-ek lurzoru eta eraikinen birgaitze eta zaharberritzea lehenesten du, balioa emateko erabiltzen ez diren aktibo industrialei. Sprilur-ek azpiegitura arloan egiten dituen jarduerak bereziki garrantzitsuak dira kontuan harturik gure lurraldearen orografia malkartsua eta lurzoru berriak ez artifizializatzeko dagoen joera.
Industrialdeak sozietateak, bestalde, eskualde mailako erakunde batzuk dira, euskal erakunde garrantzitsuenek partaidetuak (Eusko Jaurlaritzak Sprilur-en bitartez, Foru Aldundiek eta Udalek) esparru lokalean jarduteko enpresentzako hurbileko agente bezala, enpresei ematen dizkieten zerbitzu eta laguntzekin errazago kokatu daitezen kudeatzen dituzten 100dik gora enpresa-guneetan.
Lotutako albisteak

Eusko Jaurlaritzak Legazpiko garai bateko Sidenorren lantegia berroneratzeko bigarren fasea jarri du abian, Urola ibaia azaleratzeko eta ingurua berrurbanizatzeko obrekin
Obrak egiteko 13 hilabeteko epea aurrez ikusi da, eta 5 milioi euroko inbertsioa egingo da

Zallako Elkartegi berriak Enkarterri eskualdeko garapen ekonomikoa eta lehiakortasuna sustatuko ditu enpresa berrien bidez
Zallako Elkartegi berriaren eraikuntza Eusko Jaurlaritzak (SPRILURen bidez) eta Bizkaiko Foru Aldundiak (AZPIEGITURAKen bidez) bultzatu dute, eta Enkarterri eskualdeko ekonomia suspertzeko hartutako konpromisoei erantzuten die, Eusko Legebiltzarrak lehentasunezko jarduketa-eremutzat (LJE) jo baitu

Xey enpresak Zumaian zuen lantegian 52.800 metro koadroko eremua egokitzeko lanak hasi ditu Sprilurrek
Sprilurrek Zumaiako Oikia industrialdean egingo duen berroneratzea degradatutako lurzoruak berreskuratzeko proiektuei lotuta dago, gero balioa emateko

Euskadiko Parke Teknologikoa Illunbera zabalduko da Donostiako Udalaren eskutik, enpresa-proiektu estrategikoak posible eginez, hala nola Columbus Venture Partners-ek gidatutakoa
Euskadiko Parke Teknologikoko presidente Jaione Ganzarainek eta Donostiako alkate Eneko Goiak gaur goizean formalizatu dute Illunbeko b.20.1 partzelaren salerosketa, eta, horrela, 2023. urtearen hasieran hasitako prozesua amaitu da.

Gueñeseko Bioekonomia Polo berria abian egongo da 2026aren hasieran, bioteknologian eta ekonomia zirkularrean oinarritutako trakzio-ekimenei harrera egiteko
Otsailean, erabilerarik ez duen 3.157 m²-ko espazio bat leheneratu eta berreraikitzeko lanei ekin die Sprilurrek, Enkarterriko etorkizuneko Bioekonomia Poloa izan dadin.