Albisteak 25 Azaroa, 2021

Sprilur-ek Muxikako INAMA lantegi zaharra birgaituko du Rotobasque enpresak 4.0 Industriako proiektu bat garatu dezan bertan

  • Lurzoruaren kudeaketako sozietate publikoak 18 milioi euro inbertituko ditu Urdaibai eskualdean, eta erabiltzen ez diren 60.000 metro koadro (lurzorua eta instalazioak) lehengoratuko ditu.
  •  
  • Rotobasque 2022an kokatuko da Sprilur-ek Urdaibain zaharberritutako instalazioetan 4.0 proiektu bat garatzeko, eta epe ertainean bigarren proiektu bat abiaraziko du, ekonomia zirkularrari lotua dagoena eta inguruko industria eta jasangarritasuna bultzatuko dituena.
  •  
  • Sprilur-ek Eusko Jaurlaritzaren azpiegiturentzako Ezohiko Funtsak baliatu ditu Urdaibaiko instalazio horien birgaikuntzan inbertitzeko
  • Sprilur-ek (SPRI Taldean integratutako eta Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako sozietateak) aurreikusten du 18 milioi euro inbertituko dituela Urdaibai eskualdean, zehazki Muxikan, 60.000 m2ko eremu bat birgaitzeko. Proiektu estrategiko horren helburua da Rotobasque enpresak bultzatuko dituen bi proiektu berri ostatatzea: lehena, 2022an finkatuko dena, 4.0 industriari lotua dago, eta bigarrena, epe luzekoa, ekonomia jasangarriko jarduerei.

     

    Urdaibaik industria-sarearen deskapitalizazio handia jasan du azken hamarkadetan, eta eskualdearen dinamizazioa bultzatzeko asmoz, lurzoruaren kudeaketako Sprilur sozietate publikoak Muxikako Inama lantegi zaharraren instalazioak erosiko ditu. Hasteko, han kokatutako eraikin bat zaharberritu eta birgaituko dute, gaur egun erabiltzen ez dena, eta Rotobasque enpresari salduko diote bere proiektu berrirako.

     

    Balizko jarduera hori primeran integratzen da ingurunearekin, Urdaibaik berezkoa duen ingurumen-aberastasun bereziagatik.

     

    Bi enpresa-ekimen horiek erabilgarri dagoen azalera industrial osoa hartuko dute eta, gainera, konektagarritasun azpiegiturak eta banda zabaleko sarerako sarbidea izango dute. Aurreikusitako 18 milioi euroko inbertsioak zuzeneko ehun lanpostu inguru sortuko ditu datozen urteetan, zeintzuk zuzenean erlazionatuta egongo baitira jasangarritasunarekin eta ekonomia zirkularrarekin.

     

    Rotobasque oinarri teknologikoko enpresa bat da, errotaziozko moldeaketa (edo rotomoldeaketa) bidezko plastikoen eraldaketan espezializatua, zeinak egungo negozioa zabaldu eta osatuko baitu 4.0 industriako proiektu berri horrekin.

     

     

    Inbertsio industrial estrategikoak

     

    Sprilur-ek Urdaibaiko lurzorua eta instalazioak birgaitzeko gauzatuko duen inbertsio-plan hau integratuta dago Eusko Jaurlaritzak onartu dituen ildo estrategikoetan eta ezohiko inbertsioetan.

     

    Zentzu horretan, Sprilur Taldeak aurreikusi dituen jarduera-ardatz eta proiektuen (2021-2024 Plan Estrategiko berrian jasota daude) lehentasunezko helburuak dira espazioak, zerbitzuak eta azpiegiturak eskaintzea industria-jarduera bermatzeko hazkunde ekonomiko jasangarri eta inklusibo baten bidez, eta baita ere industria-lurzoruak optimizatzea, erabiltzen ez diren lur-arloak eraberrituz, birgaituz, deskontaminatuz eta berreskuratuz. Plan Estrategiko berria definitzeko orduan, Sprilur Taldeak txertatu egin ditu Garapen Jasangarriko Helburuetan (GHJ) aurreikusitako zortzi jarduera-ildoak, Euskadi 2030 Agendan proposatutako helburuak lortzeko eta, era berean, giza garapeneko ekintza-plan global eta jasangarria ahalbidetzeko gizarte, ekonomi eta ingurumen arloetan.

     

    Jarduera-ildo estrategiko horiek martxan jartzeko, Sprilur Taldeak oinarritzat hartuko ditu, batetik, Industria Garatzeko eta Nazioartekotzeko Plana, hondatutako industria-lurzoruak lehengoratu eta balioan jartzeko, eta bestetik, Euskadiko ekonomia eta enplegua suspertzeko BERPIZTU programa, Lehentasunez Jarduteko Eremuak (LJE) Bultzatzeko Erakunde-arteko Planaren eta Eskualdeetako Plan Estrategikoen (Ezkerraldea-Meatzaldea, Enkarterriak, Oarsoaldea eta Aiaraldea) bitartez. Bestalde, eskura izango ditu baita ere “Euskadi Next” 2021-2026-Berreskuratze eta Erresilientzia Programako funtsak. Programa horren helburua da industria-lurzorua lehengoratzea, zaharkituta dauden eraikinak zaharberritzea eta babesa ematea proiektu estrategiko berritzaile eta jasangarrien sorkuntzari.

     

     

    Muxikan ekimen berritzaile bat ezartzeak eta Inama bezalako espazio bat zaharberritzeak proiekzio ekonomiko eta soziala ematen dizkio eskualdeari, garapen jasangarriaren inguruko plan, jarduera eta helburuak inoiz baino garrantzitsuagoak diren honetan.

    Lotutako albisteak

    Eusko  Jaurlaritzak  Legazpiko  garai  bateko  Sidenorren  lantegia  berroneratzeko  bigarren  fasea  jarri  du  abian,  Urola  ibaia  azaleratzeko  eta  ingurua  berrurbanizatzeko  obrekin
    11/03/2025 SPRILUR

    Eusko Jaurlaritzak Legazpiko garai bateko Sidenorren lantegia berroneratzeko bigarren fasea jarri du abian, Urola ibaia azaleratzeko eta ingurua berrurbanizatzeko obrekin

    Obrak egiteko 13 hilabeteko epea aurrez ikusi da, eta 5 milioi euroko inbertsioa egingo da

    Zallako  Elkartegi  berriak  Enkarterri  eskualdeko  garapen  ekonomikoa  eta  lehiakortasuna  sustatuko  ditu  enpresa  berrien  bidez
    05/03/2025 SPRILUR

    Zallako Elkartegi berriak Enkarterri eskualdeko garapen ekonomikoa eta lehiakortasuna sustatuko ditu enpresa berrien bidez

    Zallako Elkartegi berriaren eraikuntza Eusko Jaurlaritzak (SPRILURen bidez) eta Bizkaiko Foru Aldundiak (AZPIEGITURAKen bidez) bultzatu dute, eta Enkarterri eskualdeko ekonomia suspertzeko hartutako konpromisoei erantzuten die, Eusko Legebiltzarrak lehentasunezko jarduketa-eremutzat (LJE) jo baitu

    Xey  enpresak  Zumaian  zuen  lantegian  52.800  metro  koadroko  eremua  egokitzeko  lanak  hasi  ditu  Sprilurrek
    03/03/2025 Lurzorua

    Xey enpresak Zumaian zuen lantegian 52.800 metro koadroko eremua egokitzeko lanak hasi ditu Sprilurrek

    Sprilurrek Zumaiako Oikia industrialdean egingo duen berroneratzea degradatutako lurzoruak berreskuratzeko proiektuei lotuta dago, gero balioa emateko

    Euskadiko  Parke  Teknologikoa  Illunbera  zabalduko  da  Donostiako  Udalaren  eskutik,  enpresa-proiektu  estrategikoak  posible  eginez,  hala  nola  Columbus  Venture  Partners-ek  gidatutakoa
    28/02/2025 Lurzorua

    Euskadiko Parke Teknologikoa Illunbera zabalduko da Donostiako Udalaren eskutik, enpresa-proiektu estrategikoak posible eginez, hala nola Columbus Venture Partners-ek gidatutakoa

    Euskadiko Parke Teknologikoko presidente Jaione Ganzarainek eta Donostiako alkate Eneko Goiak gaur goizean formalizatu dute Illunbeko b.20.1 partzelaren salerosketa, eta, horrela, 2023. urtearen hasieran hasitako prozesua amaitu da.  

    Gueñeseko  Bioekonomia  Polo  berria  abian  egongo  da  2026aren  hasieran,  bioteknologian  eta  ekonomia  zirkularrean  oinarritutako  trakzio-ekimenei  harrera  egiteko
    10/02/2025 Lurzorua

    Gueñeseko Bioekonomia Polo berria abian egongo da 2026aren hasieran, bioteknologian eta ekonomia zirkularrean oinarritutako trakzio-ekimenei harrera egiteko

    Otsailean, erabilerarik ez duen 3.157 m²-ko espazio bat leheneratu eta berreraikitzeko lanei ekin die Sprilurrek, Enkarterriko etorkizuneko Bioekonomia Poloa izan dadin.

    Argi  berdea  Smartlog  Nest  zentroaren  eraikuntzari,  automatizazio  logistikoaren  ikerkuntzaren  eta  prestakuntzaren  arloko  erreferente  bihurtuko  du  Urretxu
    23/01/2025 Lurzorua

    Argi berdea Smartlog Nest zentroaren eraikuntzari, automatizazio logistikoaren ikerkuntzaren eta prestakuntzaren arloko erreferente bihurtuko du Urretxu

    Andoitz Korta Eusko Jaurlaritzako Industria Sustatzeko sailburuordeak eta Jon Luqui Urretxuko alkateak Smartlog zentroaren instalazioak bisitatu dituzte, konpainiaren berrikuntza-proiektuak eta berrikuntza- eta talentu-zentro berria eraikitzeko planak bertarik bertara ezagutze aldera.  

    Eusko  Jaurlaritzak  eta  Santurtziko  udalak  Santurtziko  Etxe  Uliko  zabortegiaren  berroneratzea  azkartzeko  akordioa  sinatu  dute
    20/12/2024 Lurzorua

    Eusko Jaurlaritzak eta Santurtziko udalak Santurtziko Etxe Uliko zabortegiaren berroneratzea azkartzeko akordioa sinatu dute

    Eremuak dituen 100.000 metro karratu baino gehiago urbanizatu eta zerbitzu-azpiegiturez hornituko dira, ekonomia-jarduerak hartzeko prestatutako enpresa-eremua garatzeko

    Argi  berdea  Sprilurren  Pasaiako  bulego-eraikinaren  ingurua  berrurbanizatzeko
    10/12/2024 Lurzorua

    Argi berdea Sprilurren Pasaiako bulego-eraikinaren ingurua berrurbanizatzeko

    Proiektuaren helburu nagusia kalitatezko hiri-espazio berri bat sortzea da, Sprilur Herrera Iparraldean eraikitzen ari den hirugarren sektoreko erabilerako eraikinaren inguruan

    Sprilurrek  eraiki  berri  bat  eraikitzen  ari  du  Ortuellako  Ballonti  poligonoan  erabilgarri  dagoen  azken  partzela  industrialean
    10/12/2024 Lurzorua

    Sprilurrek eraiki berri bat eraikitzen ari du Ortuellako Ballonti poligonoan erabilgarri dagoen azken partzela industrialean

    Urrian hasi ziren 1.633 m²-ko eraikin berria eraikitzeko lanak.

    2024ko  Lurzoruaren  Munduko  Eguna  erabilerarik  gabe  dauden  kokaguneen  berreskurapenarekin  ospatzen  da  Euskadin,  bertan  proiektu  berriak  ezartzeko
    05/12/2024 Lurzorua

    2024ko Lurzoruaren Munduko Eguna erabilerarik gabe dauden kokaguneen berreskurapenarekin ospatzen da Euskadin, bertan proiektu berriak ezartzeko

    Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordetzaren, Sprilurren eta Ihoberen arteko lankidetzak helburutzat hartzen du lurzati batzuk merkatura itzultzea, haien berreskurapena lortu eta gero, pertsonen eta ingurumenaren osasuna erabilera berrietan bermatuz

    Joan blogera

    Jarrai gaitzazu

    Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.