Sprilur-en datozen urteetarako apustu estrategikoa da erabiltzen ez den lurzorua leheneratzea
Sprilur-ek bere ikuspegia, misioa eta leloa birformulatu ditu bere 2021-2024 Gogoeta Estrategikoan, Garapen Jasangarriko Helburuekin (GJH) lerrokatu du bere estrategia eta, hartara, bere ekarpena egin dio Euskadi Basque Country 2030 Agendari.
Sprilur-ek garapen jasangarriarekin hartu duen konpromisoa konstante bat izan da duela 25 urte baino gehiagotik, eta halaxe berretsi du datozen 4 urteetarako berriki egin duen Gogoeta Estrategikoan. Hau da, kalitatezko azpiegitura industrial eta lehiakorrak sortzearen aldeko apustua egin du, ezinbesteko tresna baitira enpresen sustapenerako.
Gure lurraldeko lurzoru eskasia dela medio, Sprilur-ek aukera bezala ikusi du erabiltzen ez diren lurzoruak babestu eta leheneratzea, ildo horri helduko dion industria-lurzoruaren kudeaketako politika berri bat garatzeko. Jarduera-eszenatoki berri batean, Sprilur-ek jasangarritasuna hartu du bere jardueraren ardatz bezala, eta bere estrategia lerrokatu du Garapen Jasangarriko Helburuekin (GJH), bide horretatik, bere ekarpena egiteko Garapen Jasangarrirako Euskadi Basque Country 2030 Agendak ingurumen, gizarte eta ekonomi esparruan aurreikusi dituen ekintza-planei.
Era berean, Sprilur-ek bere ikuspegia, misioa eta leloa birformulatu ditu jasangarritasuna ardatz hartuta:
Leloa – Sprilur: kalitatezko azpiegitura jasangarriak.
Ikuspegia – Enpresa-sare lehiakor bat sustatzea, lidergoa hartuz kalitatezko azpiegitura, enpresa-gune eta industrialde jasangarrien plangintza, kudeaketa, leheneratze eta modernizazio prozesuan.
Misioa – Enpresen sustapena bultzatzen dugu jarduera ekonomikoetarako azpiegitura eta guneak modu jasangarrian sortuz eta berreskuratuz, eta horrekin batera, aktiboki parte hartuz proiektu estrategikoetan, betiere helburutzat izanik Euskadiko enpresetan inbertitzea, enplegua sortzea eta lehiakortasuna bultzatzea.
Jarduera-ziklo berri honetan, Sprilur-ek oinarritzat hartuko ditu Garapen eta Berraktibazio Ekonomikoko Planak, Funtsak zein Programak, eta industrialdeak zein enpresa-guneak birgaitu eta zaharberrituko ditu, lehentasuna emanaz lehentasunez jarduteko eremuetan inbertsioak egin eta proiektu estrategikoak garatzeari eta enpresen lehiakortasuna bultzatzeari.
Sprilurrek, bere jardueraren ondorioz, modu zuzenagoan eragiten du Garapen Jasangarriko Helburu hauetan: GJH 5 – GJH 8 – GJH 9 – GJH 10 – GJH 11 – GJH 12 – GJH 17.
Lotutako albisteak

Gueñeseko Bioekonomia Polo berria abian egongo da 2026aren hasieran, bioteknologian eta ekonomia zirkularrean oinarritutako trakzio-ekimenei harrera egiteko
Otsailean, erabilerarik ez duen 3.157 m²-ko espazio bat leheneratu eta berreraikitzeko lanei ekin die Sprilurrek, Enkarterriko etorkizuneko Bioekonomia Poloa izan dadin.

Argi berdea Smartlog Nest zentroaren eraikuntzari, automatizazio logistikoaren ikerkuntzaren eta prestakuntzaren arloko erreferente bihurtuko du Urretxu
Andoitz Korta Eusko Jaurlaritzako Industria Sustatzeko sailburuordeak eta Jon Luqui Urretxuko alkateak Smartlog zentroaren instalazioak bisitatu dituzte, konpainiaren berrikuntza-proiektuak eta berrikuntza- eta talentu-zentro berria eraikitzeko planak bertarik bertara ezagutze aldera.

Elkartek, industria adimendunean, energia berriztagarrietan eta osasun pertsonalizatuan oinarritutako ikerketa kolaboratiboa
Eusko Jaurlaritzak Elkartek programa ireki du. Horren bidez, 2030eko ZTBPko lehentasun estrategikoekin lotutako ZTBESeko eragileen ikerketa kolaboratiboa bultzatzeko 44 milioi euroko laguntzak bideratuko ditu. Eskaerak martxoaren 7a baino lehen aurkeztu beharko dira.

Eusko Jaurlaritzak eta Santurtziko udalak Santurtziko Etxe Uliko zabortegiaren berroneratzea azkartzeko akordioa sinatu dute
Eremuak dituen 100.000 metro karratu baino gehiago urbanizatu eta zerbitzu-azpiegiturez hornituko dira, ekonomia-jarduerak hartzeko prestatutako enpresa-eremua garatzeko

Argi berdea Sprilurren Pasaiako bulego-eraikinaren ingurua berrurbanizatzeko
Proiektuaren helburu nagusia kalitatezko hiri-espazio berri bat sortzea da, Sprilur Herrera Iparraldean eraikitzen ari den hirugarren sektoreko erabilerako eraikinaren inguruan