Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 19 uztaila, 2019 Invest in Basque Country Lurzorua

Sprilur eta Industrialdeak-ek 6,7 milioi euroko 10 lehiaketa lizitatu dituzte 2019an, obrak egiteko eta zerbitzuak emateko

Aurten argitaratu diren 10 lehiaketa horietatik zazpi (4.608.807 euro) esleipen-prozesuan daude,  bukatuta dagoelako eskaintzak aurkezteko epea, eta beste hirurak esleituta daude dagoeneko (2.143.226 euro)

Sprilur-en 2,09 milioi euroez gain, Arratiako Industrialdeak, Ibaizabal Behekaldeko Industrialdeak, Goierri Beheko Industrialdeak eta Bidasoa Oarsoko Industrialdeak 4,65 milioi euro aurreikusi dituzte obra eta zerbitzuetarako.

Sprilur Taldearen 2019ko lizitazioen bolumena 2018koa baino %56 handiagoa izan da.

Egingo diren inbertsio garrantzitsuenen helburua izango da proiektuak idaztea, obrak, erreformak eta instalazioak gauzatzea eta zerbitzuak kontratatzea.

 

Sprilur Taldeak eta Industrialdeak sozietateek –SPRI Taldean integratuak eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailari atxikitakoak– 6,7 milioi euroko lizitazioak egin dituzte 2019ko lehen seihilekoan, urtaldi honetarako aurreikusitako inbertsioak bideratuko dituzten obrak eta zerbitzuak kontratatzeko.

 

Aurten argitaratu diren 10 lehiaketa horietatik zazpi (4.608.807 euro) esleipen-prozesuan daude,  bukatuta dagoelako eskaintzak aurkezteko epea, eta beste hirurak esleituta daude dagoeneko (2.143.226 euro). Batetik, Sprilur-ek 2.092.226 euroko balioa duten 3 lehiaketa argitaratu ditu Ortuellako Ballonti industrialdeko B Eraikinean sei pabilioi berri eraikitzeko eta instalazio horietako klimatizazio-sistema berritzeko geotermia erabiliz, eta Gasteizko Azucarera Eraikinerako mantenimendu-zerbitzuak esleitzeko.

 

Bestalde, Arratiako Industrialdeak, Ibaizabal Behekaldeko Industrialdeak, Goierri Beheko Industrialdeak eta Bidasoa Oarsoko Industrialdeak 4.659.807 euroko obrak egiteko eta serbitzuak emateko lehiaketak argitaratu dituzte. Jasotako proposamen guztiak aztertu eta esleitu ondoren, sozietate horien helburua izango da proiektuak idaztea, obrak zuzentzea eta urbanizazio-lanak gauzatzea hainbat industrialdetan, hala nola Arteako Bildosolan, Zamudioko Pinoan, Lazkaoko Kanpandegin eta Irungo partzela batean.

 

Zifra horien arabera, Sprilur-en eta Industrialdeak sozietateen lizitazio bolumena iaz baino %56 handiagoa izan da 2019an. Gainera, Sprilur-ek 7,75 milioi euroko inbertsioak egin ditu lurzorua erosteko (55.700 m2 Bizkaian eta 9.719 m2 Gipuzkoan), espazioak birgaitu eta balioan jartzeko.

 

Zentzu horretan, erakundeek azpiegitura industrialetan proiektuak garatzeko egiten duten inbertsioa suspertu izanak erakusten du badagoela interesa aurrea hartzeko enpresen balizko espazio beharrari edo eskaerari, erabiltzen ez diren guneak birgaitu eta berreskuratzeko eta, funtsean, enpresa- eta ekonomia-jarduera bultzatzeko eta dinamizatzeko.

 

Lehen seihilekoan argitaratutako obra eta zerbitzuen lehiaketak ikusgai daude Euskadiko Kontratazio Publikoko Plataforman. https://apps.euskadi.eus

Lotutako albisteak

20 abendua, 2024 Invest in Basque Country
Euskadin finkatuta dauden atzerriko enpresen % 84k uste du 2025ean fakturazioa handitu edo mantenduko duela
Irakurri gehiago
3 urria, 2024 Invest in Basque Country
Taiwango enpresaburuen ordezkaritza Euskadi bisitatzen ari da, bertako teknologia- eta industria-ahalmena ezagutzeko
Irakurri gehiago
28 Azaroa, 2023 Invest in Basque Country
Pesint: industria-instalazioetako emisioak murrizteko konpromisoa
Irakurri gehiago
17 uztaila, 2023 Basque Trade & Investment
LemuGroupek etorkizuneko paperaren converting sektorerako makinak egiten ditu Tolosaldean
Irakurri gehiago
24 maiatza, 2023 Invest in Basque Country
SPRI Taldeak topaketa bat antolatu du Euskadin kokatutako atzerriko enpresekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak