Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Albisteak 23 Marzo, 2023

Sprilur eta Industrialdeak Sozietateek Zamudion elkartu dituzte enpresak eta eragile publikoak euren jardueraren 40. urtemuga ospatzeko

Erakundeetako eta tokiko zein Estatuko enpresetako ehun ordezkari inguru elkartu dira Zamudioko Zientzia eta Teknologi Parkean.

Eusko Jaurlaritzaren menpeko eta SPRI Taldean integraturiko Sprilur, S.A. eta Industrialdeak Programa (lurzoru industrialaren kudeaketarako sozietate publikoak) euren jardueraren 40. urtemugara iritsi dira. Mugarri hori ospatzeko, Euskadiko zein Estatuko enpresetako eta erakundeetako ehun ordezkari inguru elkartu dituen enpresa-jardunaldi bat egin da Bizkaiko Zientzia eta Teknologi Parkean (Zamudio).

Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburu Arantxa Tapia buru izan duen jardunaldi horretan Repsol enpresako kontseilari delegatu Josu Jon Imazek parte hartu du hitzaldi honekin: “Datozen urteetarako politika energetikoen estrategia eta joerak ekonomia globalaren testuinguruan”.

Ordezkari ugari elkartu dira hitzorduan, bai erakundeetakoak eta baita ere enpresetakoak, eta bereziki azpimarratu da eragile publiko, foru aldundi eta udalekin garatutako harremana eta lankidetza, funtsezkoak izan baitira lau hamarkadetan zehar gauzatu diren proiektu eta ekintzak aurrera eramateko.

Ospakizun jardunaldian orobat izan dira Espainiako Enpresa Poligonoen Koordinakundeko (CEPE) kideak, zeintzuek Zamudion egin baitute erakundearen Batzar Orokorra. 1998an sortutako elkarte horrek bere baitan biltzen ditu Estatu osoko enpresa-guneetako federazio zein elkarteak, eta enpresa-guneen kudeaketarekin nahiz dinamizazioarekin lotutako erakundeak, eta Sprilur eta Industrialdeak Sozietateak ere elkarteko kide dira. 90.000tik gora enpresaz osaturik dago. Administrazio publikoen eta erakunde pribatuen Estatuko nahiz maila autonomikoko lankidetzak helburutzat dauka “industrialdeak berritu eta modernizatzea, lehiakorrago izan daitezen”. Bi egunetan zehar, Katalunia, Balear Uharteak, Andaluzia edo besteak beste Kanariar Uharteetatik etorritako ordezkari publiko eta elkarteek nahiz bertako erakundeetako ordezkariek euren esperientziak partekatuko dituzte Sprilur eta Industrialdeak Sozietateekin, eta bertatik bertara ezagutu ahal izango dute Euskadiko lurzoruaren kudeaketa publikoa.

Sprilur eta Industrialdeak Programa iritsi dira euren jardueraren 40. urtemugara, lehen sozietatea 1982an sortu baitzen, enpresa-guneen kudeaketa eta sustapenerako Galeseko eredua Euskadiri egokitzeko. Industrialdeak Programa SPRIren (Eusko Jaurlaritzako Industria Saila) Azpiegitura Sailean sortu zen, eta gero Sprilur sortu zen erakunde horren eta Progesinsa-ren  (Eusko Jaurlaritzaren Hirigintza Saileko lurzoru industrialaren kudeaketako sozietatea) bat-egitearen ondorioz.

Lurzoruaren kudeaketa publikoko sozietate horiek eraldaketa industrial bete-betean sortu izana lagungarri izan zen denborarekin euskal enpresa-sare oso lehiakor bat bultzatu eta sortzeko, Europan erreferente izatera iritsi dena. Gaur egun baieztatu dezakegu 130etik gora enpresa-gune eta industrialdeko sare bat osatu dugula gure herrian. Sprilur-ek eta Industrialdeak Sozietateek 12 milioi m2tik gora lurzoru industrial kudeatzen dute, azken lau hamarkadetan bi milioi m2 partzela industrial urbanizatu dira eta 1,2 milioi m2 bulego eta pabilioi eraiki dira.

Denbora horretan, Eusko Jaurlaritzak lankidetza estua garatu du Euskadiko Foru Aldundiekin eta Udalekin Sprilur-en bitartez. Gaur egun Industrialdeak Programan integratuta dauden 12 sozietateen helburu nagusia da bermatzea enpresek badutela behar adina lurzoru industrial publiko, pabilioi eta bulego, lau hamarkada hauetan espazioak behar izan baitituzte euren enpresa-jarduerak garatzeko.

Urte horietan zehar 1.097 milioi euroko inbertsioa egin da aipatutako helburuak lortzeko eta ekintza-planak garatzeko. Kudeatzen diren enpresa-guneetan 40.000 langile inguru enplegatzen dituzten 1.200 enpresa baino gehiago instalatu dira.

2021aren amaieratik aurrera jarduera-ziklo berri bat abiatu zen. Sprilur eta Industrialdeak Sozietateek lurzoruaren kudeaketa politika berri bati heldu zioten, kaltetutako eremuak birsortu eta zaharberritzeko eta erabiltzen ez ziren lurrak berraktibatzeko. Azken bi urteotan, lurrak leheneratzeko eta zaharberritzeko 20 proiektu aktibatu dira, zeintzuen bidez milioi bat metro koadro baino gehiago deskontaminatu eta jarriko baitira balioan. Mugarri garrantzitsua da lurzoruaren eraldaketa jasangarrian aurrera egiteko eta ekimen estrategikoak erakarriko dituen lurralde lehiakorrago bat lortzeko.

Jardueraren mugarriak  

Laurogeiko hamarkadaren hasieran sortu zenetik ekimen berriak abiarazi ziren eta inbertitzaile estrategikoek euren enpresa-jarduerak ireki zituzten Euskadin (Daewoo, Engine Power Components, Mercedes Benz…), kalitatea eta jasangarritasuna integratuz obra eta proiektuen exekuzioko prozesu guztietan. 2000ko lehen hamarkadan hasi ziren lehenengo eraikinen birgaitze proiektuak (Azucarera) eta kaltetutako eremuak suspertzera bideratutakoak (Nerbioi ibaiertza, Pasaiako Badia).

Bestalde, proiektu europarretan lankidetzan aritzeak eta ezagutzaren kudeaketa beste eragile publiko batzuekin partekatzeak eragin handia izan zuten bere jardueretan. Ingurumen Hobekuntzako Ziurtagiria (EMAS) eskuratzea eta enpresa-guneak birgaitzeko proiektu bereziak garatzea ere mugarri garrantzitsuak izan ziren ziklo hartan.

Azken hamarkadan erosketa eta kontratazio publiko berdeko politika ezarri da, eta enpresa-guneen berrikuntzarako plan pilotu bat abiarazi da. Halaber, azken urteotan gehiago inbertitu da eta, hortaz, hainbat birgaitze-proiektu estrategiko abiarazi dira Legazpi, Urduliz, Zumaia, Burtzeña-Barakaldo, Santurtzi eta besteak beste Zumarragan. 2021ean Sprilur-ek Plan Estrategiko berri bat onartu zuen, zeinak lurzoruaren kudeaketako jarduera birformulatu baitzuen, lehentasuna emanez erabiltzen ez diren aktiboen birgaitze eta zaharberritzeari.

Ondorio gisa esan genezake erakunde arteko lankidetza-eredua erreferentziazkoa dela oraindik ere enpresa-guneen kudeaketa eta sustapenean, eta horri esker aurrera egin dugula azpiegitura jasangarriagoak lortzeko bidean, Euskadiren garapen ekonomikoa eta lurralde arteko oreka bultzatuz.

 

Sprilur eta Industrialdeak 40 urte programaren laburpen-bideoa eta lekukotasun instituzionalak

 

Lotutako albisteak

Gueñeseko  Bioekonomia  Polo  berria  abian  egongo  da  2026aren  hasieran,  bioteknologian  eta  ekonomia  zirkularrean  oinarritutako  trakzio-ekimenei  harrera  egiteko
10/02/2025 Lurzorua

Gueñeseko Bioekonomia Polo berria abian egongo da 2026aren hasieran, bioteknologian eta ekonomia zirkularrean oinarritutako trakzio-ekimenei harrera egiteko

Otsailean, erabilerarik ez duen 3.157 m²-ko espazio bat leheneratu eta berreraikitzeko lanei ekin die Sprilurrek, Enkarterriko etorkizuneko Bioekonomia Poloa izan dadin.

Argi  berdea  Smartlog  Nest  zentroaren  eraikuntzari,  automatizazio  logistikoaren  ikerkuntzaren  eta  prestakuntzaren  arloko  erreferente  bihurtuko  du  Urretxu
23/01/2025 Lurzorua

Argi berdea Smartlog Nest zentroaren eraikuntzari, automatizazio logistikoaren ikerkuntzaren eta prestakuntzaren arloko erreferente bihurtuko du Urretxu

Andoitz Korta Eusko Jaurlaritzako Industria Sustatzeko sailburuordeak eta Jon Luqui Urretxuko alkateak Smartlog zentroaren instalazioak bisitatu dituzte, konpainiaren berrikuntza-proiektuak eta berrikuntza- eta talentu-zentro berria eraikitzeko planak bertarik bertara ezagutze aldera.  

Elkartek,  industria  adimendunean,  energia  berriztagarrietan  eta  osasun  pertsonalizatuan  oinarritutako  ikerketa  kolaboratiboa
27/12/2024 I+G

Elkartek, industria adimendunean, energia berriztagarrietan eta osasun pertsonalizatuan oinarritutako ikerketa kolaboratiboa

Eusko Jaurlaritzak Elkartek programa ireki du. Horren bidez, 2030eko ZTBPko lehentasun estrategikoekin lotutako ZTBESeko eragileen ikerketa kolaboratiboa bultzatzeko 44 milioi euroko laguntzak bideratuko ditu. Eskaerak martxoaren 7a baino lehen aurkeztu beharko dira.

Eusko  Jaurlaritzak  eta  Santurtziko  udalak  Santurtziko  Etxe  Uliko  zabortegiaren  berroneratzea  azkartzeko  akordioa  sinatu  dute
20/12/2024 Lurzorua

Eusko Jaurlaritzak eta Santurtziko udalak Santurtziko Etxe Uliko zabortegiaren berroneratzea azkartzeko akordioa sinatu dute

Eremuak dituen 100.000 metro karratu baino gehiago urbanizatu eta zerbitzu-azpiegiturez hornituko dira, ekonomia-jarduerak hartzeko prestatutako enpresa-eremua garatzeko

Argi  berdea  Sprilurren  Pasaiako  bulego-eraikinaren  ingurua  berrurbanizatzeko
10/12/2024 Lurzorua

Argi berdea Sprilurren Pasaiako bulego-eraikinaren ingurua berrurbanizatzeko

Proiektuaren helburu nagusia kalitatezko hiri-espazio berri bat sortzea da, Sprilur Herrera Iparraldean eraikitzen ari den hirugarren sektoreko erabilerako eraikinaren inguruan

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.