Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Ormaiztegiko Irai Errota Industria sektorearen simulazioa
Lurzorua
Albisteak 6 maiatza, 2021

Sprilur taldeak tramiteak hasi ditu 12,3 milioi euroko birgaitze-lanak eta zerbitzuak martxan jartzeko

Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako eta SPRI Taldean integratutako Sprilur, S.A.-ak eta Industrialdeak sozietateek jarduera-egutegi biziki anbiziotsu bat dute aurten lurzoru industrialak birgaitu eta berreskuratzeko. Hala, lehen hilabeteetan obrak eta proiektuak gauzatzeko  eta zerbitzu-proiektuetarako hainbat lehiaketa argitaratu dituzte (12,3 milioi inguru).

Sprilur-ek eta Industrialdeak taldeko lau sozietatek (Arratiako Industrialdea, Beterri Kostako Industrialdea, Bidasoa Oarsoko Industrialdea,  Tolosaldeko Apattaerreka Industria Lurra-Tailsa eta Urdulizko Industrialdea) lau obra-proiektu eta bost zerbitzu-proiektu kudeatuko dituzte.

 

Bigarren hiruhilekotik aurrera lehiaketa berriak lizitatuko dira jarduera ekonomikoetarako espazioak berreskuratzeko obra-proiektuak idatzi, zuzendu eta gauzatzeko.

 

Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako eta SPRI Taldean integratutako Sprilur, S.A.-ak eta Industrialdeak sozietateek jarduera-egutegi biziki anbiziotsu bat dute aurten lurzoru industrialak birgaitu eta berreskuratzeko. Hala, lehen hilabeteetan obrak eta proiektuak gauzatzeko  eta zerbitzu-proiektuetarako hainbat lehiaketa argitaratu dituzte (12,3 milioi inguru).

 

Sprilur Taldeak azpiegitura industrial jasangarrietan egingo dituen inbertsioen helburu nagusia da jarduera ekonomikoetarako lurzoruak birgaitu, berroneratu eta berreskuratzea, batetik, kalitatezko behar beste azpiegitura izateko eta, bestetik, eskaeraren hazkunde-zikloei aurrea hartzeko. Horrez gain, aukerak eskaini nahi zaizkie ezarpenak egiteko espazioak (lurzorua edota bulegoak edo pabilioiak) behar dituzten inbertsiogileei eta Herrialde-proiektu estrategikoei.

 

Lehen hilabete hauetan, Sprilur-ek eta Industrialdeak taldeko 12 Sozietateek (zeintzuetan parte hartzen duen Sprilur-ek Foru Aldundiekin eta Udalekin batera) 12,3 milioi euroko deialdiak argitaratu dituzte aurten hasiko diren bost obra-proiekturen idazketa, zuzenketa eta exekuzio zerbitzuak kontratatzeko. Hauek dira inbertsio handienak beharko dituzten proiektuak: lursail bat birgaitzea Bidasoa eskualdean, eraikin industrial berri bat egitea Bildosola-Artean, eta Ormaiztegiko Irai Errota eremuko urbanizazio-lanen zuzendaritza eta exekuzioa. Orobat kontratatuko da Tolosa-Ibarrako Apatterreka industrialdea etorkizunean handitzeko urbanizazio-proiektuaren idazketa. Beste 150.000 euro inguru bideratuko dira dagoeneko existitzen diren industrialdeen barne-kudeaketa eta mantenimendu-zerbitzuak kontratatzeko.

 

Urteko lehen hilabeteetan, Sprilur Taldeak %175 inguru handitu du bere lizitazioen bolumena 2019-2020 urteetako obra eta zerbitzu lehiaketa publikoen aldean. Azken bi urte horietan kontratazio-bolumena 7,12 milioi eurokoa izan zen, aurreikusitakoa baino txikiagoa, osasun-alarma egoeraren  hasiera dela medio.

 

PROIEKTU BERRIAK SUSPERTZEA

 

Datozen hilabeteetan, aurreikuspenen arabera, Sprilur Taldeak lau lizitazio berri argitaratuko ditu proiektuak idatzi eta obrak zuzendu eta gauzatzeko. Aurreikusitako lizitazioen fase berri honetako proiektuen artean aipagarriak dira Bellota inguruneko urbanizazio-lanen zuzendaritza eta exekuzioa Legazpin, eta lursail baten eraikuntza-lanak  Ortuellako Ballonti II industrialdean, besteak beste.

 

Aurreikusitako inbertsioei dagokienez, azpimarratzekoa da Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren menpeko azpiegituren kudeaketako sozietateak izango direla aktiboenak EAEko azpiegitura industrialetara bideratutako kontratazio publikoan.

 

Sprilur Taldeak inbertsio bolada oparo bat aurreikusten du, euren artean daudelarik herrialdea suspertu eta eraldatzeko Euskadi Next Planean integratutako proiektuak. Erronka global bat ekonomia jasangarri, eraldaketa digital eta giza garapeneko eredu berri bateranzko bidean 2021-2026 eszenatokian.

 

Lotutako albisteak

Gueñeseko  Bioekonomia  Polo  berria  abian  egongo  da  2026aren  hasieran,  bioteknologian  eta  ekonomia  zirkularrean  oinarritutako  trakzio-ekimenei  harrera  egiteko
10/02/2025 Lurzorua

Gueñeseko Bioekonomia Polo berria abian egongo da 2026aren hasieran, bioteknologian eta ekonomia zirkularrean oinarritutako trakzio-ekimenei harrera egiteko

Otsailean, erabilerarik ez duen 3.157 m²-ko espazio bat leheneratu eta berreraikitzeko lanei ekin die Sprilurrek, Enkarterriko etorkizuneko Bioekonomia Poloa izan dadin.

Argi  berdea  Smartlog  Nest  zentroaren  eraikuntzari,  automatizazio  logistikoaren  ikerkuntzaren  eta  prestakuntzaren  arloko  erreferente  bihurtuko  du  Urretxu
23/01/2025 Lurzorua

Argi berdea Smartlog Nest zentroaren eraikuntzari, automatizazio logistikoaren ikerkuntzaren eta prestakuntzaren arloko erreferente bihurtuko du Urretxu

Andoitz Korta Eusko Jaurlaritzako Industria Sustatzeko sailburuordeak eta Jon Luqui Urretxuko alkateak Smartlog zentroaren instalazioak bisitatu dituzte, konpainiaren berrikuntza-proiektuak eta berrikuntza- eta talentu-zentro berria eraikitzeko planak bertarik bertara ezagutze aldera.  

Elkartek,  industria  adimendunean,  energia  berriztagarrietan  eta  osasun  pertsonalizatuan  oinarritutako  ikerketa  kolaboratiboa
27/12/2024 I+G

Elkartek, industria adimendunean, energia berriztagarrietan eta osasun pertsonalizatuan oinarritutako ikerketa kolaboratiboa

Eusko Jaurlaritzak Elkartek programa ireki du. Horren bidez, 2030eko ZTBPko lehentasun estrategikoekin lotutako ZTBESeko eragileen ikerketa kolaboratiboa bultzatzeko 44 milioi euroko laguntzak bideratuko ditu. Eskaerak martxoaren 7a baino lehen aurkeztu beharko dira.

Eusko  Jaurlaritzak  eta  Santurtziko  udalak  Santurtziko  Etxe  Uliko  zabortegiaren  berroneratzea  azkartzeko  akordioa  sinatu  dute
20/12/2024 Lurzorua

Eusko Jaurlaritzak eta Santurtziko udalak Santurtziko Etxe Uliko zabortegiaren berroneratzea azkartzeko akordioa sinatu dute

Eremuak dituen 100.000 metro karratu baino gehiago urbanizatu eta zerbitzu-azpiegiturez hornituko dira, ekonomia-jarduerak hartzeko prestatutako enpresa-eremua garatzeko

Argi  berdea  Sprilurren  Pasaiako  bulego-eraikinaren  ingurua  berrurbanizatzeko
10/12/2024 Lurzorua

Argi berdea Sprilurren Pasaiako bulego-eraikinaren ingurua berrurbanizatzeko

Proiektuaren helburu nagusia kalitatezko hiri-espazio berri bat sortzea da, Sprilur Herrera Iparraldean eraikitzen ari den hirugarren sektoreko erabilerako eraikinaren inguruan

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.