Sprilurrek Lemoizko Basordas kalako dike-horma indartzeko obrak lizitatu ditu
Sprilur, Eusko Jaurlaritza-ren lurzoru industriala kudeatzeko sozietate publikoak (Spri Taldean dago eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikita), bi lehiaketa publikotan argitaratu berri ditu, alde batetik, Lemoizko Basordas Kalako dike-horma indartzeko eta eusteko obren Zuzendaritza eta, bestetik, Obren egikaritzea.
Obra-zuzendaritza 60.000 euroko zenbatekoarekin aterako da lehiaketa publikora eta Basordas dike-horma indartzeko obrak egikaritzea kontratatzeko, bestalde, 2.181.235 euroko aurrekontua aurreikusi da.
Eskaintzak jasotzeko epemuga irailaren amaierarako aurreikusi da eta, behin esleipen-prozesua amaitutakoan, azaroaren erdialderako kalkulatu dena, Sprilurrek urteko azken hilean hasiko lituzke dikea indartzeko obrak, eta 7 hilabeteko egikaritze-aurreikuspena dutenez, 2024ko erdialdean amaituko lirateke.
Dike-horma indartzearen ezaugarriak
Jarduketa honen xede den dike-hormak 300 metroko luzera du. Mendebaldeko 100 metroak kontserbazio-egoera onargarrian daude, eta ez dute premiazko jarduketarik behar. Gainerako 200 metroetan, aldiz, olatuek eragindako kalteek euste-blokeak behar dituzte, lehengoek higadurak eta ingerada biribilduak dituztelako itsasoaren jardunaren eta blokeek elkar jotzearen ondorioz.
Beraz, proiektuan jasotako obren artean, dikearen azken 230 metroetan kanpoko ezponda indartzea sartzen da. Horretarako, dentsitate handiko hormigoizko 415 bloke jarri behar dira, 45 tonakoak.
Blokeak jartzeko, 600 tonako ahalmeneko beldar-garabia beharko da, 40 metroko distantziara lehorrean, airetik, eta 52 metroko distantziara urperatuta, ur azpitik.
Proiektuaren xedea Basordas kala (garai bateko Lemoizko zentral nuklearra) estaltzen duen dikea indartzea da, eremuko olatu handien aurrean egonkortasuna bermatzeko eta, horrela, etorkizuneko ezarpenek beren jarduerak segurtasun handiagoko baldintzetan egin ahal izateko.
Lotutako albisteak

Eusko Jaurlaritzak Legazpiko garai bateko Sidenorren lantegia berroneratzeko bigarren fasea jarri du abian, Urola ibaia azaleratzeko eta ingurua berrurbanizatzeko obrekin
Obrak egiteko 13 hilabeteko epea aurrez ikusi da, eta 5 milioi euroko inbertsioa egingo da

Zallako Elkartegi berriak Enkarterri eskualdeko garapen ekonomikoa eta lehiakortasuna sustatuko ditu enpresa berrien bidez
Zallako Elkartegi berriaren eraikuntza Eusko Jaurlaritzak (SPRILURen bidez) eta Bizkaiko Foru Aldundiak (AZPIEGITURAKen bidez) bultzatu dute, eta Enkarterri eskualdeko ekonomia suspertzeko hartutako konpromisoei erantzuten die, Eusko Legebiltzarrak lehentasunezko jarduketa-eremutzat (LJE) jo baitu

Xey enpresak Zumaian zuen lantegian 52.800 metro koadroko eremua egokitzeko lanak hasi ditu Sprilurrek
Sprilurrek Zumaiako Oikia industrialdean egingo duen berroneratzea degradatutako lurzoruak berreskuratzeko proiektuei lotuta dago, gero balioa emateko

Euskadiko Parke Teknologikoa Illunbera zabalduko da Donostiako Udalaren eskutik, enpresa-proiektu estrategikoak posible eginez, hala nola Columbus Venture Partners-ek gidatutakoa
Euskadiko Parke Teknologikoko presidente Jaione Ganzarainek eta Donostiako alkate Eneko Goiak gaur goizean formalizatu dute Illunbeko b.20.1 partzelaren salerosketa, eta, horrela, 2023. urtearen hasieran hasitako prozesua amaitu da.

Gueñeseko Bioekonomia Polo berria abian egongo da 2026aren hasieran, bioteknologian eta ekonomia zirkularrean oinarritutako trakzio-ekimenei harrera egiteko
Otsailean, erabilerarik ez duen 3.157 m²-ko espazio bat leheneratu eta berreraikitzeko lanei ekin die Sprilurrek, Enkarterriko etorkizuneko Bioekonomia Poloa izan dadin.