Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Albisteak 5 Marzo, 2025

Zallako Elkartegi berriak Enkarterri eskualdeko garapen ekonomikoa eta lehiakortasuna sustatuko ditu enpresa berrien bidez

Zallako Elkartegi berriaren eraikuntza Eusko Jaurlaritzak (SPRILURen bidez) eta Bizkaiko Foru Aldundiak (AZPIEGITURAKen bidez) bultzatu dute, eta Enkarterri eskualdeko ekonomia suspertzeko hartutako konpromisoei erantzuten die, Eusko Legebiltzarrak lehentasunezko jarduketa-eremutzat (LJE) jo baitu

Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusia, Andoitz Korta Eusko Jaurlaritzako Industria Sustatzeko sailburuordea eta Unai Diago Zallako alkatea buru aritu dira Zalla Elkartegia irekitzeko ekitaldian. Enkarterriko eskualdeko enpresa-jarduera eta lehiakortasuna bultzatzeko diseinatutako azpiegitura berria da elkartegia. Une honetan, eraikuntza-sektoreko eta ekonomia zirkularraren eremuko 13 industria-enpresak adierazi dute instalazio horietan ezartzeko interesa dutela.

Haietako batek, Birziplastic-ek, ia 3 milioi euro inbertitzea aurreikusten du, ekipamenduak, makinak eta  laborategiak elkartegirako eskuratzeko; bertara gaur egun plantillan dituen 19 pertsonak lekualdatuko dira. Birziplastic zero kilometroko plastikoaren kalitateko birziklatze-lanean aritzen da, hura industrian berriz sartzeko.

Zalla Elkartegia Enkarterriko Erakundearteko Eskualdeko Plan Estrategikoaren (EPE) trakzio-proiektuetako bat da. Estrategia hori 2020-2021ean zehaztu zen, eta honako hauek parte hartu zuten: Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Enkarterriko Mankomunitateak eta eskualdeko 11 udalek (Alonsotegi, Artzentales, Balmaseda, Galdames, Gordexola, Gueñes, Karrantza, Lanestosa, Sopuerta, Turtzioz eta Zalla). Eusko Legebiltzarrak Enkarterri Lehentasunezko Jarduketa Eremu (LJE) izendatu ondoren sortu zen plana, eta sei trakzio-proiektu ezartzen ditu, eskualdea 2030era arte garatzeko. Proiektu horien artean dago gaur inauguratu dena bezalako enpresa-espazioak sortzea.

Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusiak gogoratu duenez, elkartegi honekin «dagoeneko 16 zentrok osatzen dabe Bizkaiko Elkartegien sarea». Esan duenez, «aukera-espazio gehiago sortzen ari gara Bizkaiko eskualdeetarako. Enpresa-proiektuak erakarteko eta Enkarterrin finkatzeko aukera-espazio bat da hau. Jarduera ekonomiko barriak eta enplegu gehiago sortzeko espazio bat». Halaber, adierazi du elkartegi honek helburu hauek dituela: Enkarterrin garapen ekonomikoa, berrikuntza eta enpleguaren sorrera katalizatzea; eskualdeko ekonomia suspertzea eta bertako industria-sarea indartzea; hemengo enpresei hazten eta hedatzen laguntzea, eta sinergiak sortzea enpresen eta pertsona ekintzaileen artean.

Bestalde, Andoitz Korta Industria Sustatzeko sailburuordeak nabarmendu du Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartu duela herritar guztientzako aukerak sortzeko, eta, hala, Euskadiko eskualde guztietan aurrera egiteko eta EAEko gizartearen ongizate orokorra lortzen laguntzeko aukera dagoela bermatzeko. Esan duenez, Zallako elkartegi berria konpromiso horren adierazlea da, eta haren xedea da Enkarterriko ekonomia suspertzen laguntzea. Azpiegitura berri horren bidez, tokiko enpresak finkatu, enpresa-jarduera berriak erakarri eta startup berrien eta proiektu ekintzaileen sorrera sustatu nahi dutela erantsi du. Baita, erakundeen elkarlanaren bidez eta lankidetza publiko-pribatuaren bidez, Zallaren eta Enkarterri osoaren etorkizunari bultzada berri bat ematea ere.

Unai Diago Zallako alkateak adierazi du Zallan eta Enkarterrin pozik daudela elkartegi berriaren inaugurazioa dela eta, ezinbesteko proiektua baita eskualderako aukerak sortzeko, eta, hala, Bizkaian eta Euskadin kohesioa indartzen laguntzeko. Erakundeen arteko lankidetza eta bertan egon diren guztien lana funtsezkoa izan da inaugurazio horretara iristeko, alkatearen ustez. Eta erantsi du, gaurtik aurrera, berriro ere, erakunde guztiek konpromisoa hartzea eta lurraldearen garapenaren aldeko ardura hartzen duen enpresa-sarearekin lankidetzan aritzea dela bide bakarra, proiektu honi eta etorkizunean sustatzen diren antzeko beste batzuei esker, Enkarterriko biztanle guztiek eskualdean lan egiten eta ekintzaile izaten jarraitzea lortzeko, eta, beraz, bertan bizitzen jarraitzea lortzeko.

Enpresa-hazkunderako diseinatutako espazio bat

 Zallako El Longar industrialdean kokatuta dago elkartegi berria, eta bertatik azkar iritsi ahal da Zalla Balmasedarekin eta Bilborekin lotzen duen Cadaguako korridorera; hala, elkartegi honek ingurune malgu eta moldagarria eskaintzen du startup eta ETEentzako. Alde batetik, bi industria-nabeak espazio garden eta modulagarri gisa diseinatuta daude, zeinek gehienez aukera ematen duten 172 m² eta 2.400 m² arteko 14 modulu eratzeko, enpresa bakoitzaren beharrei erantzuteko. Beste alde batetik, bulego-eraikina dago, zeinak kristal iluneko fatxada duen industria-espaziotik bereizteko. Eraikin horretan, kokaturik egongo dira bulegoak, startup industrialetarako eta zerbitzu osagarrietarako eremuak, hala nola bilera-gelak, administrazioa eta eremu komunak.Erabilera mistoko bi lokal ere baditu, zeinek beheko solairuko industria-espazioa eta goiko solairuko bulegoak konbinatzen dituen. Zalla Elkartegiak 7.400 m2-ko azalera du, guztira; haietatik 6.650 m2 industria-erabilerakoak dira, eta 737 m2, berriz,  administrazio- eta bulego-erabilerakoak.

Eskualdea garatzeko proiektu estrategiko bat

Zalla Elkartegia garatzeko, 6,5 milioi euroko inbertsioa egin da; haietako 1,5 milioi Eusko Jaurlaritzak finantzatu ditu, SPRILUR sozietatearen bidez; gainerakoa Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatu du, Azpiegiturak sozietatearen bidez.

Enkarterriko Eskualdeko Plan Estrategikoa 2021eko ekainean onetsi zen, 65,7 milioi euroko aurrekontuarekin; haren bidez, ekonomia suspertu nahi da, eta eskualdeko bizitza-kalitatea hobetu. Planaren sei trakzio-proiektuen artean, hauek nabarmendu behar dira:

  1. Barneko zein kanpoko mugikortasuna hobetzea, bereziki tranbide-azpiegituren arloan.
  2. Aktibo turistiko eta kulturalen interkonexioa
  3. Hezkuntza-arloa eta lan-arloa uztartzea
  4. Landa-eremuak digitalizatzeko banda zabala hedatzea
  5. Enpresa-espazioak sortzea. Zalla Elkartegia eremu horren barruan sartzen da.
  6. Bioekonomia sustatzea, eta horretarako, Güeñeseko pabiloi bat birgaitzea, non Euskadiko Bioekonomiaren Industriagunea kokatuko den.

Zalla Elkartegia Enkarterriko enpresa-ehuna dinamizatzeko funtsezko azpiegitura da; izan ere, eskualdearen lehiakortasuna sendotuko du, eta enplegurako eta ekintzailetzarako aukera berriak sortuko. Elkartegi berriaren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak berretsi egiten dute lurralde-orekarekin nahiz Bizkaiko Lurralde Historikoko eskualde guztien garapen jasangarriarekin duten konpromisoa.

 

Lotutako albisteak

Xey  enpresak  Zumaian  zuen  lantegian  52.800  metro  koadroko  eremua  egokitzeko  lanak  hasi  ditu  Sprilurrek
03/03/2025 Lurzorua

Xey enpresak Zumaian zuen lantegian 52.800 metro koadroko eremua egokitzeko lanak hasi ditu Sprilurrek

Sprilurrek Zumaiako Oikia industrialdean egingo duen berroneratzea degradatutako lurzoruak berreskuratzeko proiektuei lotuta dago, gero balioa emateko

Euskadiko  Parke  Teknologikoa  Illunbera  zabalduko  da  Donostiako  Udalaren  eskutik,  enpresa-proiektu  estrategikoak  posible  eginez,  hala  nola  Columbus  Venture  Partners-ek  gidatutakoa
28/02/2025 Lurzorua

Euskadiko Parke Teknologikoa Illunbera zabalduko da Donostiako Udalaren eskutik, enpresa-proiektu estrategikoak posible eginez, hala nola Columbus Venture Partners-ek gidatutakoa

Euskadiko Parke Teknologikoko presidente Jaione Ganzarainek eta Donostiako alkate Eneko Goiak gaur goizean formalizatu dute Illunbeko b.20.1 partzelaren salerosketa, eta, horrela, 2023. urtearen hasieran hasitako prozesua amaitu da.  

Gueñeseko  Bioekonomia  Polo  berria  abian  egongo  da  2026aren  hasieran,  bioteknologian  eta  ekonomia  zirkularrean  oinarritutako  trakzio-ekimenei  harrera  egiteko
10/02/2025 Lurzorua

Gueñeseko Bioekonomia Polo berria abian egongo da 2026aren hasieran, bioteknologian eta ekonomia zirkularrean oinarritutako trakzio-ekimenei harrera egiteko

Otsailean, erabilerarik ez duen 3.157 m²-ko espazio bat leheneratu eta berreraikitzeko lanei ekin die Sprilurrek, Enkarterriko etorkizuneko Bioekonomia Poloa izan dadin.

Argi  berdea  Smartlog  Nest  zentroaren  eraikuntzari,  automatizazio  logistikoaren  ikerkuntzaren  eta  prestakuntzaren  arloko  erreferente  bihurtuko  du  Urretxu
23/01/2025 Lurzorua

Argi berdea Smartlog Nest zentroaren eraikuntzari, automatizazio logistikoaren ikerkuntzaren eta prestakuntzaren arloko erreferente bihurtuko du Urretxu

Andoitz Korta Eusko Jaurlaritzako Industria Sustatzeko sailburuordeak eta Jon Luqui Urretxuko alkateak Smartlog zentroaren instalazioak bisitatu dituzte, konpainiaren berrikuntza-proiektuak eta berrikuntza- eta talentu-zentro berria eraikitzeko planak bertarik bertara ezagutze aldera.  

Elkartek,  industria  adimendunean,  energia  berriztagarrietan  eta  osasun  pertsonalizatuan  oinarritutako  ikerketa  kolaboratiboa
27/12/2024 I+G

Elkartek, industria adimendunean, energia berriztagarrietan eta osasun pertsonalizatuan oinarritutako ikerketa kolaboratiboa

Eusko Jaurlaritzak Elkartek programa ireki du. Horren bidez, 2030eko ZTBPko lehentasun estrategikoekin lotutako ZTBESeko eragileen ikerketa kolaboratiboa bultzatzeko 44 milioi euroko laguntzak bideratuko ditu. Eskaerak martxoaren 7a baino lehen aurkeztu beharko dira.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.