Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 24 iraila, 2020 Ekintzailetza Eraldaketa digitala Finantziazioa BIND Industria adimenduna Smart Industry Programa Start up UP Euskadi

Mundu osoko 750 startup inskribatu dira berrikuntza irekiko BIND 4.0 programan

BIND 4.0ren bosgarren edizioak 57 enpresa handiren lankidetza jaso du; startup hautatuekin batera, sektoreko proiektu berritzaileenak garatuko dituzte haiek

 

73 herrialdekoak dira kandidaturak eta horietatik 589 nazioartekoak ‒% 37 gehiago joan den urtearen aldean‒, 59 Euskadikoak eta 100

Startupen % 60ek soluzio bat aurkeztu dute fabrikazio aurreratuaren eremuan aplikatzeko potentzialarekin.

Startupen % 30ek IoT, Adimen Artifizial eta Big Data-ko soluzioak aurkeztu dituzte BIND 4.0n sartzeko.

Hautatutako parte-hartzaileak 2021eko urtarrilean ezagutzera emango dira eta 57 enpresatara izango dute sarbidea, industria, osasun, energia eta elikagaien sektoreetan erreferentziazkoak.

 

Industria adimenduneko berrikuntza irekiko plataformak, BIND 4.0k, bere bosgarren edizioaren deialdia itxi du eta 748 proiektu inskribatu dira guztira; hortaz, % 30 gehiago joan den urtearen aldean. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren ekimen publiko/pribatu hau, SPRI taldearen eta Euskadiko ekintzailetzaren ekosistemako UpEuskadi plataformaren bitartez kudeatua, arrakasta handia izaten ari da, eta hori agerian da, gainera, startupen jatorria ikusita. Kandidaturak 73 herrialdetatik etorriak dira; horietatik 584 nazioartekoak –% 37 gehiago joan den urtearen aldean–, 59 Euskadikoak eta 100 Estatukoak. Enpresa traktoreek hautatutako proiektuak 2021eko urtarrilean ezagutzera emango dira.

BIND 4.0 berrikuntza irekiaren eta Industria 4.0ren azelerazioaren erreferente bilakatu da munduan, eta irmotu egin da bere bost edizioetan, Euskadin egoitza duten industria, energia, osasun eta elikagaien sektoreko enpresa nagusien inplikazioari esker. Besteak beste, Mercedes-Benz, Ferrovial, Siemens Gamesa, Quirónsalud, Coca-Cola European Partners eta Unilever enpresa garrantzitsuek bermatuta eta 2016an martxan jarri zenetik jaso izan diren 2.400etik gora kandidaturekin, azelerazio-programa honek indartu egiten du Euskadiren posizioa industria-berrikuntzaren ekosistema gisa, erreferentziazkoa nazioartean. Horregatik, startupek jarraitu egiten dute apustu egiten BIND 4.0ren alde, erreferentziazko bezeroen eskutik merkatuan izango duen sarbidea bizkortzeko modu gisa.

Oso garrantzitsua da azpimarratzea inskribatutako nazioarteko proiektu guztietatik, ia % 40 munduko garapen teknologikoko hub nagusietakoak direla, besteak beste: Estatu Batuak, Erresuma Batua (bigarren eskualdea inskripzio-kopuru handienarekin, Espainiaren atzetik), Singapur, Finlandia, Alemania, Holanda, Israel, Frantzia eta Italia. Gainerako kandidaturetatik (guztira 159) 59 Euskadikoak dira (17 Gipuzkoakoak, 12 Arabakoak eta 31 Bizkaikoak) eta 100 Estatuko gainerako lekuetakoak. Eskaria egonkor mantentzen da aurreko edizioarekiko.

Proiektuen artean, nabarmentzekoa da, beste urte batzuen aldean, Erresuma Batuetako startupak (63); bigarren herrialdea kandidatura gehienekin, Espainiaren ondoren, zeina lehena baiten rankingean. Jarraian, hirugarrena, India (53), eta ondoren Brasil (44) eta Alemania (39), erregistro gehien izandako bosgarren herrialdea. Bestalde, oraindik ere gero eta presentzia handiagoa du Europak, guztira 447 konpainia ordezkaturekin; % 34 gehiago laugarren edizioaren aldean. Bestalde, Hego Amerika bigarren lekuan kokatzen da 89 kandidaturarekin, eta jarraian Hego Asia (79) eta Ipar Amerika (57).

Robotika, biki digitala eta COVID-19 soluzioak indarrez sartu dira teknologia berrien artean

Nahiz eta erregistratutako proiektuen % 30 baino gehiagok oso teknologia iraultzaileen alde apustu egin (Gauzen Internet, Adimen Artifiziala edo Big Data) beren soluzioak garatzeko, nabarmentzekoa da aurten erakutsi den interesa arlo hauetan: robotika, laugarren teknologia kandidatura-kopuru handienarekin; Biki Digitala, eta aplikazio teknologikoak krisi sanitarioaren ondorioz sortutako premiei erantzuteko. Bosgarren edizio honetan inskribatu diren startup guztiek kalitate handiko soluzio abangoardistak aurkeztu dituzte, prozesuak, zerbitzuak eta produktuak hobetzea helburu hartuta.

Parte hartzeko eskarien artean, nabarmentzekoa da startupen % 60ek soluzio bat aurkeztu dutela fabrikazio aurreratuaren eremuan aplikatzeko potentzialarekin. Ondoren, bigarren lekuan, % 35eko ordezkaritzarekin, osasunaren sektorean aplikazio posiblea izango duten teknologiak; eta hirugarren lekuan, proiektuen % 32 energiaren sektorean aplikatzekoak dira, eta beste % 31k erabilera-kasu bat dute elikagaien segmentuan.

 

57 enpresa handik hautatuko dituzte finalistak

BIND 4.0ren bosgarren edizioak 57 enpresa handiren lankidetza jaso du; startup hautatuekin batera, sektoreko proiektu berritzaileenak garatuko dituzte haiek. Programan azkena gehitu izan diren enpresetako batzuen artean daude Enagás, Erhardt, GH Cranes & Components, Ingeteam, Tubos Reunidos eta Vidrala. Hori da, zalantzarik gabe, arrazoietako bat BIND 4.0 munduko erreferentzia gisa kokatzeko azelerazioko eta berrikuntza irekiko programetan eta, beraz, erakargarri handi bat da aurten parte hartzen duten konpainientzat eta ekintzaileentzat. Edizio honetan, bestalde, normaltasun berriaren segurtasun-neurriekin bat etorriz garatuko da programa.

Gainera, enpresa partner horiek erabakiko dute zein startupek parte hartuko duten azkenean azelerazioko programan, 2021eko urtarrilean. BIND 4.0k mentoring zerbitzu bat eskaintzen die startupi, mundu mailako profesionalek emana, baita prestakuntza-programa osatu bat ere, industriaren eremuan arrakasta izateko beharrezkoak diren trebetasunak eta gaitasunak gara ditzaten. Era berean, parte hartzearekin bakarrik, sarbidea izango dute finantzazio-iturri eta dirulaguntza desberdinetara, eta gainera doan erabili ahal izango dute langune bat Euskadiko BICetan (Enpresa eta Berrikuntza Zentroak).

Industria adimenduneko berrikuntza irekiko programak guztira 108 startup bizkortu ditu eta 178 proiektu berritzaile garatu ditu sektore hauetan: fabrikazio aurreratua, energia adimenduna eta osasunaren eta elikagaien teknologia, bere bost deialdietan. Ekimen hau hasi zenetik, BIND 4.0n garatutako proiektu guztiek 4,5 milioi euroko fakturazioa lortu dute.

BIND 4.0ri buruz

BIND 4.0 industria adimenduneko berrikuntza irekiko plataforma publiko/pribatu bat da, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak SPRI taldearen eta Euskadiko ekintzailetzaren ekosistemako UpEuskadi plataformaren bitartez kudeatua. Gaur egun, Euskadin egoitza duten erreferentziazko 57 enpresa nagusirekin lankidetzan dihardu, eta nazioarteko laguntzaile teknologikoek ere parte hartzen dute, hala nola Siemens, Microsoft eta Amazon Web Services-ek. Ekimena helburu bikoitzarekin sortu zen: alde batetik, industriaren eraldaketa digitala bultzatzea, eta, bestetik, ekimen berritzaileak sendotzeko prozesua enpresa handien eta startupen arteko lankidetza-eredu baten bitartez bizkortzea. 2016. urteaz geroztik, BIND 4.0 plataformak bere lau edizioetan 100 startupek baino gehiagok garatu dituzten 178 proiektu bizkortu ditu guztira.

Lotutako albisteak

BIC Bizkaia 29 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
BIC Bizkaiak hamar urte betetzen ditu
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 29 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 241125
Irakurri gehiago
28 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Stansol Energy, instalazio fotovoltaikoentzako egiturak Gasteiztik mundura
Irakurri gehiago
Modfie 26 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Modfie: aktoreen, modeloen eta figuranteen ‘marketplace-a’
Irakurri gehiago
26 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Biribil Ecolabek erabilitako materialei bigarren bizitza bat ematen laguntzen du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak