Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 17 iraila, 2020 Azpiegiturak Berrikuntza Ekintzailetza Eraldaketa digitala Finantziazioa I+G Nazioartekotzea Araudia BasqueTrade & Investment BIND Fast Track Innobideak programa Industria adimenduna Ris3 Euskadi Smart Industry Programa Sprilur Start up UP Euskadi

Eusko Jaurlaritzak SPRI Taldeko zuzendari izendatu du Aitor Urzelai Inza

Alexander Arriola Lizarriturriren lekua hartuko du

Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazio Gizarteko zuzendaria 2013tik, Alex Arriola ordezkatuko du, zeinarekin batera hainbat estrategia abiarazi baititu, hala nola, Basque Industry 4.0, BIND 4.0 azeleragailu publiko-pribatua, Zibersegurtasunerako Euskal Zentroa eta Basque Research & Technology Alliance (BRTA)

 

Aitor Urzelai Inza izango da SPRI Taldeko (Arantxa Tapia sailburuak zuzentzen duen Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako erakundea) zuzendari berria. Urzelai Sail horretako kide da 2013tik, non Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazio Gizarteko zuzendari kargua bete baitu.

 

Aitor Urzelai oñatiarrak Alexander Arriola Lizarriturriren lekua hartuko du, zeina enpresa pribatura itzuliko baita. Azken bi legealdietan lankidetza estuan aritu dira biak, hainbat estrategia garrantzitsu eta arrakastatsu martxan jartzeko, besteak beste, Basque Industry 4.0, BIND 4.0 azeleragailu publiko-pribatua, Zibersegurtasunerako Euskal Zentroa eta Basque Research & Technology Alliance (BRTA).

 

SPRI Taldeko zuzendari nagusi berria -2013tik bere kargua bete duena Arantxa Tapiaren Sailean- doktorea da Ekonomia eta Enpresa Zuzendaritzan, eta lizentziatua Enpresa Zientzietan (Marketin espezialitatean). Eusko Jaurlaritzara iritsi baino lehen, Mondragon Innovation & Knowledge (MIK) kooperatibako zuzendari izan zen 2009tik 2012ra, eta bide luzea egin du Mondragon Unibertsitatearen barruan. Hala, Mondragon Unibertsitateko Estrategia, Antolakuntza eta Ekintzailetza Saileko zuzendaria izan da, Enpresa Zientzien Fakultateko Zuzendaritza Batzordeko kidea, eta Logistikako irakaslea eta ikertzailea unibertsitate bereko LADEn eta MBA programan.

 

SPRI Taldea Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako zuzenbide pribatuko erakunde publiko bat da, eta bere helburua da euskal enpresen lehiakortasuna babestea, bultzatzea eta sustatzea, bide horretatik, aberastasuna sortuz Euskadin eta herritarren ongizate-maila hobetuz, giza-garapen jasangarria indartuta Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Sustapenerako Politikaren arloan.

 

SPRI Taldeak euskal enpresari laguntzen dio zortzi arlo estrategikotan: 4.0 Industria, Zibersegurtasuna, Nazioartekotzea, Inbertsioak erakartzea, Ekintzailetza, Eraldaketa Digitala, Teknologia, Berrikuntza eta Lurzoru industriala. Laguntza hori emateko, sail bereiziak dauzka SPRIren sozietate filialen barruan (Sprilur, Nazioartekotzeko Euskal Agentzia, Zibersegurtasunerako Euskal Zentroa eta Arrisku Kapitaleko Sozietatea) eta, bestalde, parte-hartze maioritarioa du Euskadiko Teknologi Parkeen Sarean eta BIC Araban, eta % 50ekoa BIC Gipuzkoan eta BIC Ezkerraldean (Bizkaian).

 

Orobat parte hartzen du Basque Research & Technology Alliance (BRTA) partzuergo teknologikoan, Enterprise Europe Network (EEN) sarean, Garapen Agentzien Europako Elkartean (EURADA) eta, besteak beste, ADR Foroan, eta, horrezaz gain, Euskadiko Klusterrekin koordinatzeaz arduratzen den Jaurlaritzako agentzia da.

Lotutako albisteak

22 Azaroa, 2024 Azpiegiturak
Eibarrek 9.625 metro karratuko hirugarren sektorerako eraikin berria izango du Erisonon urtea amaitu baino lehen
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 25 urria, 2024 Azpiegiturak
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
koldo iturriagagoitia eckoing 23 urria, 2024 Azpiegiturak
Eckoing bizkaitarrak hazkunde bidean dauden enpresei Asiako merkatuetarako sartzen lagunduko die
Irakurri gehiago
23 urria, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko Adimen Artifizialaren lehen diagnostikoak nazioarteko AAren arloan erreferentzia bilakatzeko duen potentziala egiaztatu du
Irakurri gehiago
22 urria, 2024 Azpiegiturak
Peddinghausek produzitzeko denborak lau aldiz gutxitzeko gaitasuna duen eta erabat digitalizatuta dagoen makina-erreminta eskaintzen du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak