Gaur egin du urteko Batzar Orokorra INDEUSek, iazko jardunari gainbegiratua eman eta 2021eko erronkak finkatzeko
INDEUS, Industriaren Euskal Plataformak bere lehen Batzar Orokorra egin zuenetik urte bete pasa denean, egoera eta baldintza oso desberdinetan elkartu dira Plataformako partaide diren enpresak, ekimena bultzatzen duten erakunde publikoak eta INDEUSekin bat egin duten Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. Baliabide telematikoen bidez egindako batzarrean ongi etorria eman zaie baita azken hilabeteetan ekimenera atxikitu diren enpresei ere: Biele Group, BRTA, Ega Master eta Orona.
Miren Dobaran, Hizkuntza Politikarako Sailburuordea eta Aitor Urzelai, Spriren zuzendari nagusia buru izan dituen batzarrak, 2020ko jarduna aztertu eta 2021erako helburuak finkatzea izan du helburu.
2020ko balantzea egiterakoan, pandemiaren eragina nabarmena izan da INDEUSen jardunean, gainerako jardun guztietan bezala. Hala ere, Plataformak ez du atsedenik hartu eta lanean jarraitu du urtean zehar, Lantaldeek eta Batzorde Eragileak egindako bilera eta mintegietan.
2021ari begira, iaz gertatutako moteltzea atzean utzi eta ekimenari bultzada eman beharra azpimarratu dute batzarrean parte hartu dutenek, ahalegin berezia eginez honako arlo hauetan:
INDEUSeko enpresa eta erakundeak martxoan bilduko dira berriro, baina kasu horretan hiru lantaldeetako bileretan parte hartzeko.
Zer da Indeus?
INDEUS Industriaren Euskal Plataforma da, Spri-Enpresen Garapenerako Agentziak, Energiaren Euskal Erakundeak, Hizkuntza Politikako Sailburuordetzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek bultzatzen dutena. Euskaraz lan egitea erabaki duten enpresa industrialei laguntzeko sortu zen ekimena, euskarazko produktu eta zerbitzuak lortzeko bideak landuz. Eta ibilbide honetan, INDEUSek euskararen presentzia txikia duten enpresei ere ireki dizkio ateak, aurrekoen eskarmentua besteen eredu izango delakoan.
Helburuak
Euskal Autonomia Erkidegoko industria arloan euskararen presentzia areagotuz, euskal enpresen lehiakortasunaren euskarri izatea du helburu INDEUSek. Hori lortzeko bideak ezarri ditu dagoeneko:
Antolaketa
Hiru lantaldetan antolatu dira egitasmoan parte hartzen ari diren enpresa eta erakundeak:
Partaideak
Hogeita bost dira Industriaren Euskal Plataforman parte hartzen ari diren enpresa eta elkarteak: AMPO, BIELE GROUP, BRTA, CAF, CEIT, CIKAUTXO, COPRECI, DANOBAT, EGA MASTER, EGA SOLUTIONS, EIKA, ELAY, ENERGIA KLUSTERRA, ESLE ELKARTEA, GAIA KLUSTERRA, GOIZPER, IKERLAN, IRIZAR, MAIER, ORKLI, ORONA, PETRONOR, TECNALIA, ULMA CONSTRUCCIÓN, VICOMTECH.
Erakunde publikoak, berriz, sei: Hizkuntza Politikako Sailburuordetza, Spri-Enpresen Garapenerako Agentzia, Energiaren Euskal Erakundea eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?