Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 14 Marzo, 2020 Berrikuntza Eraldaketa digitala BDIH EIKTak Fast Track Innobideak programa Robotika malgu eta kolaboratiboa BDIH

Pick&Place manipulazioa – 4.0 konponbideak

Hemen gaude berriro, oraingoan Pick&Place manipulazioarekin harremana duten beharrak dituzten enpresei BDIH sareak eskaintzen dizkien 4.0 konponbide nagusiak aurkezteko.

Pick&Place manipulazioa – piezak edo tresna piezaren gainean

Tekniker BDIH sareko kideak Objektu eta tresnak malgutasunez manipulatzeko sistema robotikoa aurkezten du. Zelulak aukera ematen du piezak manipulatzeko edo tresna piezaren gainean manipulatzeko eragiketak automatizatzeko eragiketak planteatzeko. Mota honetako eragiketak egiteko konfigura daiteke sistema robotikoa: objektuen pick and place eta tresna objektuaren gainean posizionatzea, bai modu konbentzionalean, bai modu kolaboratiboan. 6/7 askatasun-graduko robot batek osatzen du sistema robotikoa, eta hiru ikusmen-sistema ditu hurrengo bi funtziotan erabiltzeko konfigura daitezkenak:

1) piezen posizioa gainazalean edo edukiontzian detektatzea eta identifikatzea,

2) eremuaren monitorizazioa, modu kolaboratiboan lan egiten denean talkak saihesteko.

Zelulak aukera ematen du jarraian azaltzen diren hauekin erlazionatutako eragiketen bideragarritasuna ebaluatzeko eta haien automatizazioa planteatzeko: bin-pickinga; tresnaren posizionamendua behar duten pieza gaineko eragiketak, hala nola torlojutzea/bizar kentzea; tresnak modu jarraituan kontrolatzea gainazala, leuntzeko eta ikuskatzeko eragiketetan. Ziklo-denborei, posizionamenduaren aldakortasunari, modu kolaboratiboko segurtasunari eta bestelako alderdi batzuei lotutako baldintzak azter daitezke zelularekin.

Pick&Place manipulazioa eta eskuzko operazioen robotizazioa

Kasu honetan, BDIH sareko kide Idekok metalezko eta konpositezko piezen fabrikazio eta ikuskapeneko ikerketarako zelula eskaintzen du, piezen fabrikazio, akabera eta ikuskapenerako sistema robotikoen ikerketarako zelula. Tamaina ertaineko hiru industri robot ditu, bai eta fabrikazio eragiketetarako erreminta bereziak ere, hala nola pieza metalikoen akaberak egitekoak (lixatzea, leuntzea, bizar kentzea, esmerilatzea), konpositezko piezak fabrikatzekoak eta ultrasoinuen eta korronte induzituen bitartez NDT ikuskapenak egitekoak. Segurtasuneko hesi batez inguratutako gunea da, eta 3 metro luze den aluminiozko mahai bat dauka osagaien muntaketarako eta erretilu bat likidoak jasotzeko. Hautsa eta txirbilak xurgatzeko sistema bat dauka, eta elikadura elektrikoa eta pneumatkoa erremintetarako. Zelula osoa programatu eta simulatzeko beharrezkoa den softwarea dauka. Prozesuko datuak monitorizatzeko eta analisirako sistema bat dauka lainoan, eta prozesua denbora errealean kontrolatzeko sistema bat ere bai, zeina Matlaben eta Simulinken programatu daitekeen.

Konponbide hauek zure enpresaren beharretara moldatzen direla uste duzu? Aktibo hauek gure 4.0 konbinazioren batekin osatzea gustatuko litzaizuke, zure prozesuak optimizatzeko? Jarri zaitez harremanetan gurekin eta aholku emango dizugu, baita zure kasuari moldatutako neurriak eskaini ere.

Lotutako albisteak

16 urtarrila, 2025 Berrikuntza
Mariakak bere barne kudeaketa eta finantzak sendotu ditu Hazinnovaren eskutik
Irakurri gehiago
15 urtarrila, 2025 Berrikuntza
Eusko Jaurlaritzak positibotzat jo du Zedarriak elkartearen azken txostena eta industriaren eta berrikuntzaren alde Europan eta Euskadin egindako apustuaren garrantzia azpimarratu du
Irakurri gehiago
13 urtarrila, 2025 Berrikuntza
Mondragon Goi Eskola Politeknikoak mekanizazioari, mantentzeari eta automatizazio industrialeko proiektuen garapenari buruzko hiru ikastaro emango ditu Lanbiderekin batera
Irakurri gehiago
11 urtarrila, 2025 Berrikuntza
Industrias ITTE, Hazinnovaren laguntzarekin hazi nahi duen enpresa familiarra
Irakurri gehiago
2 urtarrila, 2025 Berrikuntza
Euskadiko 597 ETEk eskuratu dituzte 2024an Eusko Jaurlaritzaren Berrikuntzarako programen onurak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak