Euskal enpresek 18.000 eurorainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak izango dituzte zibersegurtasuna hobetzeko
Eusko Jaurlaritzak 18.000 eurorainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak emango dizkie zibersegurtasun arloko neurriak aplikatzen dituzten enpresa industrialei. Gainera, laugarren edizio honetan Zibersegurtasun industrialeko programak –zeinaren helburua baita zibermehatxuen aurkako babesa sustatzea eta zibersegurtasuna aprobetxatzea lehiakortasun abantaila bezala- bere aurrekontua bikoiztu du, 2,5 milioi euro guztira.
SPRI Taldearen eta Zibersegurtasuneko Euskal Zentroaren (BCSC, ingelesezko siglak) bitartez kudeatutako programa honek 178 proiektu babestu zituen iaz. 1,3 milioiko aurrekontuarekin, 3,3 milioi euroko inbertsioa mobilizatu zuen.
Hona hemen diruz lagundu daitezkeen jarduerak: sistemen konbergentzia eta integrazioa IT/OT inguruneetarako, lantegietako ekipo industrialetarako urruneko sarbideen sekurizazioa, auditoretzak, kanpoko erasoen simulazioak, plantillaren kontzientziazioa, enpresa bakoitzaren egungo egoeraren diagnostikoa eta jardunbide egokiak barneratzeko edo ziurtagiriak eskuratzeko proiektuak.
Iaz, diruz lagundu ziren proiektuen erdia baino gehiago bideratu ziren IT/OT inguruneetarako sistemen konbergentzia eta integrazio proiektuetara, % 14,5 datu industrialen sekurizazio proiektuetara eta % 7,6 jardunbide egokiak barneratzeko proiektuetara.
Eusko Jaurlaritzak aurreikusten du zibersegurtasunarekin lotutako gertakariak esponentzialki haziko direla aurten, pandemiaren eraginez handitu egin delako antolakundeen esposizio-azalera. Ziber-gaizkileek jomugan jarriko dituzte hornikuntza-kateak, zuzeneko erasoak baino sarrera-bektore erraz eta eraginkorragoak direlako.
Zibersegurtasun Industriala 2021 programako laguntzek hardware eta software gastuen gehienez % 80 finantzatzen dute, eta aholkularitzan edota ingeniaritzan eginiko gutxieneko gastuek % 20koak izan behar dute. Dirulaguntzak % 5 handiagoak izango dira, baldin eta proiektuak euskararen erabilerako Bikain kalitate-ziurtagiria edo Berdintasun-plan bat badu edo euskarazko softwarea erabiltzen badu.
Laguntza-eskaerak SPRI Taldearen web orritik tramitatuko dira, eta eskaerak aurkezteko epea irekita dago eta azaroaren 26ran amaituko da.
Zibersegurtasun Industrialeko laguntzen programa duela hiru urte sortu zen 600.000 euroko aurrekontuarekin eta Estatuko ekimen aitzindari bezala, baina ikusirik euskal enpresa industrialen eskaera handia eta enpresek Zibersegurtasuneko Euskal Zentroaren inguruan sortutako proiektu honekiko duten konfiantza, erabaki da programa handitzea eta, azkenean, aurten 2,5 milioi euroko laguntzak banatu dira.
Eusko Jaurlaritzak zibersegurtasun industrialarekin hartutako konpromisoa eta 2017ko urrian sortutako BCSC-Zibersegurtasuneko Euskal Zentroa dira (SPRI Taldean integratua eta Arabako Teknologi Parkean kokatua) ekimen honen kokapen-esparrua. Bere helburu garrantzitsuenak dira enpresa sektorea sendotzea eta bere jarduera dinamizatzea zibersegurtasunaren arloan, Euskadi nazioarteko erreferente bihurtzea eta segurtasun informatikoaren kultura sustatzea euskal gizartean. Zentzu horretan, laguntza programa hauxe izan zen martxan jarri zen lehen neurrietako bat.
Programaren lehen edizioa (2018ko deialdia) 600.000 euroko aurrekontuarekin hasi zen, baina kopuru hori handitu egin behar izan zen eskaera handiaren ondorioz. Azkenean 102 proiektu onartu ziren (56 Gipuzkoako enpresenak, 25 Bizkaiko enpresenak eta 21 Arabakoenak) eta amaierako zenbatekoa 985.161 eurokoa izan zen.
2019ko deialdia ere 600.000 euroko aurrekontu batekin hasi zen, baina azkenean 216 proiektu onartu ziren eta Eusko Jaurlaritzak 1.877.526 €ko laguntzak eman zituen. Gainera, 4,45 milioi euroko inbertsio pribatua mobilizatu zen.
Lotutako albisteak

Enpresa industrialen eta industria adimendunean espezialistak diren enpresa digitalen arteko elkarlana erraztuko du SPRI Taldeak
Enpresen Networkinga 2025 - Smart Industry kongresuaren 8. edizioa egingo dute martxoaren 26an, Bilbon, eraldaketa digitalari laguntzeko

Logistikari buruz Euskadin egiten den kongresuaren hirugarren edizioa egingo dute BECen
Azoka da iparraldeko eremuan packagingaren, logistikaren eta garraioaren sektoreak biltzen dituen azoka bakarra

Segundu bakoitzak kontatzen du. Ziurtatu zure erreskatea ResQaRrekin
Erreskate-orria formatu digitalean: larrialdi ekipoak, erreskatea modu seguruan egin ahal izateko, behar diren ibilgailuko elementuei buruzko infomazio zehatza eta azkarra.

Flexix, 75 urteko historia berrikuntza aldarrikatzen
Enpresa bizkaitarrak ez ditu alde batera uzten joera eta teknologia berriak, balioa handitzeko, egokitzeko, prozesuak hobetzeko eta energia berdea bezalako sektoreetara dibertsifikatzeko.

ENSen kalifikazio gorena lortu du Izertisek, eta administrazio publikoen eta enpresen bazkide estrategiko gisa zuen posizioa indartu du
Informazioa kudeatzen duten sistema, aplikazio eta zerbitzuetan duen maila ezin hobea ziurtatu du aholkularitzak; Gasteizen du egoitza