Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 8 ekaina, 2019 Eraldaketa digitala Zibersegurtasuna Basque Cybersecurity Center (BCSC) Industria adimenduna Smart Industry Programa

SPRI Taldeak ireki du epea Zibersegurtasun Industrialeko laguntza-programarako eskaerak egiteko

SPRI Taldeak ireki du epea Zibersegurtasun Industrialeko laguntza-programarako eskaerak egiteko; programa hori manufakturako enpresa industrialetako IT/OT inguruneetan (Information Technology/Operational Technology) zibererasoetatik babesteko sistemen konbergentzia eta integrazioa lantzen duten proiektuei zuzendua dago

Beraizik zuzenduta dago enpresa industrialetan zibererasoetatik babesteko sistemen konbergentzia eta integrazioa lantzen duten proiektuei.

2018an 102 enpresak jaso zituzten laguntzak

 

SPRI Taldeak ireki du epea Zibersegurtasun Industrialeko laguntza-programarako eskaerak egiteko; programa hori manufakturako enpresa industrialetako IT/OT inguruneetan (Information Technology/Operational Technology) zibererasoetatik babesteko sistemen konbergentzia eta integrazioa lantzen duten proiektuei zuzendua dago.

 

Zibersegurtasun Industrialerako laguntza-programak 550.000 euroko zuzkidura izango du aurten, eta %50eko finantzaketa emango du hardwarean eta softwarean eginiko inbertsioak nahiz aholkularitzako edota ingeniaritzako gastuak estaltzeko, proiektu bakoitzak 18.000 euroko diru-laguntza jasoko duelarik gehienez. Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 28an amaituko da.

 

Eusko Jaurlaritzak programa hori bultzatu du, konpromisoa hartua duelako zibersegurtasun industrialarekin eta konpromiso hori betez Zibersegurtasunerako Euskal Zentroa sortu zuelako 2017ko urrian.

 

Aurtengoa laguntza espezifiko honen bigarren deialdia da, iaz harrera bikaina izan ondoren. Izan ere, 102 enpresak (56 gipuzkoarrak, 25 bizkaitarrak eta 21 arabarrak) eskuratu zituzten Eusko Jaurlaritzak zibersegurtasun industriala bultzatzeko martxan jarritako programa honen laguntzak, zeina aitzindaria baita gure inguruan. Hasieran 600.000 euroko partida bat zuen, baina milioi bat euroraino zabaldu zen enpresen eskaera handia ikusita. Bide horretatik, inbertsio publikoak 2,34 milioi euroko inbertsio pribatua sustatuko du zibersegurtasun arloan.

 

Zibersegurtasun Industrialeko laguntza-programak gehienez 18.000 euro banatuko ditu enpresa bakoitzeko; helburutzat dauka Zibersegurtasun Industriala bultzatzea, eta batez ere babesten ditu manufakturako enpresa industrialetako IT/OT inguruneetan (Information Technology/Operational Technology) zibererasoetatik babesteko sistemen konbergentzia eta integrazioa lantzen duten proiektuak.

 

Zibersegurtasun Industrialeko laguntzak ekimen aitzindaria dira, eta ekimen hori SPRI Taldean integratutako eta Arabako Teknologi Parkean kokatutako Zibersegurtasuneko Euskal Zentroaren (BCSC) sorkuntzaren testuinguruan jaio da.

 

Hala, argi gelditu da Zibersegurtasuneko Euskal Zentroaren sorkuntzarekin batera 2017ko irailean hasitako zibersegurtasunaren aldeko apustua erabaki irmo bat dela, gure herria nazioarteko erreferente bihurtuko duena zibersegurtasun arloan.

 

Basque Cybersecurity Centre martxan dago 2017ko urritik, eta bere helburu garrantzitsuenak dira zibersegurtasunarekin lotutako enpresa sektorea sendotu eta dinamizatzea, Euskadi nazioarteko erreferente izan dadila sektore horretan eta segurtasun informatikoaren kultura sustatzea euskal gizartean.

 

Hona hemen ekimen honen bidez babesten diren zibersegurtasun industrialeko arlo zehatz batzuk: Interneteko konexioaren perimetroko segurtasun sistemak ezarri eta hobetzea, zibersegurtasun ikuskaritzak, segurtasuna ezartzea sarean, fase desberdinetako plan estrategikoak eta plan gidariak, urruneko sarbide seguruak instalatzea, erabiltzaile industrialak zibersegurtasunerako entrenatzea, perimetroa zatikatzea eta sekurizatzea, suebakiak, komunikazioen segurtasuna, e.a.

Lotutako albisteak

18 abendua, 2024 Eraldaketa digitala
Gureak enpresak digitalizazioaren arloan aurkitu ditu desgaitasuna duten pertsonentzako enplegu berriak
Irakurri gehiago
NOMADA Alfombras 12 abendua, 2024 Eraldaketa digitala
Mila urtetik gorako artea eta teknologia berriak: Nomadaren bilakaera
Irakurri gehiago
11 abendua, 2024 Eraldaketa digitala
Spyro Software, prozesu industrialen digitalizazioan espezializatutako ETE donostiarra
Irakurri gehiago
11 abendua, 2024 Ekintzailetza
Aglaya Virtualek mundu birtualak demokratizatzen ditu mota guztietako konpainia eta enpresentzat
Irakurri gehiago
5 abendua, 2024 Eraldaketa digitala
Lehendakariak eta Bizkaiko Ahaldun Nagusiak EIC Energy Intelligence Center Fundazioa aurkeztu dute
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak