Filtra tu búsqueda



Berrikuntza enpresariala

Enpresan hobekuntza bat egin nahi baduzu edo aurten bultzatzen ditugun 500 proiektu berritzaileetan parte hartu nahi baduzu

Ezagutzen dituzu euskal enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzeko ekimenak? Berrikuntza ez-teknologikoa eta pertsonen parte-hartzea bultzatzeko, eta kudeaketa aurreratua txertatzen eta antolakundeetan bikaintasuna bilatzen laguntzeko programak.

SPRI Taldea eta Eusko Jaurlaritza lankidetza estuan ari dira zurea bezalako enpresekin. Elkarlan horri esker hainbat laguntza eta programa garatu ditugu berrikuntza sustatzeko euskal enpresa-sarean, eta oso ongi funtzionatzen ari dira. Helburua da berrikuntza ETE txikienetaraino helaraztea, eurentzako laguntza espezifikoak bultzatuz.

Hazinnova eta Innobideak ekimenak funtsezkoak dira berrikuntza sustatzeko. Lehenengoa berrikuntzarako sarrera-atea da ETEentzat eta mikroproiektuei zuzendua dago. Bigarrenak, Innobideak programak, laguntza ematen du berrikuntza ez-teknologikoa eta pertsonen parte-hartzea sustatzeko, kudeaketa aurreratua txertatzeko eta bikaintasuna bilatzeko antolakundeetan.

Harremanetarako

Laguntzak

Berrikuntzarako laguntzak

Innobideak prestakuntza
Joerak eta ikuspegi estrategikoa

Doako onlineko prestakuntza negozio- eta kudeaketa-ereduetan berritzeko

Helburua da berehala aplikatu daitezkeen ezagutzak eta ideiak piztea zuzendaritza-taldeen artean, arazoak konpondu ditzaten edo erronka berriei aurre egin diezaieten. 16 saio independente dira, eta nahi adina saiotan parte har daiteke. Ikastaroen agenda kontsultatu
Women in industry
Joerak eta ikuspegi estrategikoa

Emakumeak industrian sarbidea, iraunkortasuna, sustapena eta lidergoa sustatzen ditugu.

SPRIk “Women in Manufacturing” aditu-taldea gidatzen du; bere egoitza Milanen daukan World Manufacturing Foundation erakundeak sustatutako ekimen bat da mundu osoan zabaltzeko kultura industriala. Informatu hemen
Zutaz mintzo (gara)
Enpresentzako sustapen-guneak

Zure enpresaren espezializazioa etorkizuneko medikuntzan

Zure proiektua gure jarduera arloekin lotuta badago, zutaz mintzo (gara) Spri Taldeko gure kanaletan. Jarri harremanetan hemen
BDIH
Adituen aholkularitza

Teknologia digital eta jasangarriak ezagutu, probatu edo garatu behar dituzu?

BDIH fabrikazio aurreratuko aktibo eta zerbitzuen sare konektatu bat da, euskal enpresen eskura dagoena teknologien inguruko prestakuntzarako, ikerketarako, testaketarako eta balidaziorako. Eskatu hemen
Deep Dives BDIH
Adituen aholkularitza

Prozesuak eta produktuak hobetzeko teknologia digital eta jasangarrietara hurbiltzeko programa

Murgiltze-jardunaldi praktiko, proaktibo eta interaktiboak, abangoardiako teknologiek enpresetan dituzten aplikazio garrantzitsuenei buruzko denbora errealeko erakustaldiekin. Galdetu hemen
Osasuna
Joerak eta ikuspegi estrategikoa

Osasuna eta trantsizio soziosanitarioa

Ekin osasunaren etorkizunari: berrikuntza, teknologia eta zaintza elkartuta, gorabidean dagoen merkatu batean Interesatzen zaizu?
Women in global
Adituen aholkularitza

Emakumeen ahotsa eta ikuspegia enpresen hedapenean funtsezko zutabe izan daitezen topaketak

B-WOMENIN Meeting & Expanding 2024 programaren xedea da emakumeek enpresen nazioartekotzearen eremuan duten presentzia eta inpaktua indartzea, haien garapen profesionala eta pertsonala sustatuz. Informa zaitez hemen
BDIH konexio programa
Programak, finantzaketa, inbertsioak

Teknologia digital eta jasangarriak baliozkatu eta probatzeko konexio sare hoberena

Itzuli beharrik gabeko dirulaguntza ekintza-plan bat egiteko, bere bitartez posible izan dadin teknologiak barneratzeko gaitasuna hobetzea eta teknologia horiek txertatzeko probak egitea. Epea itxita
Hazinnova programa
Adituen aholkularitza

Bultzada bat produktu eta prozesuen inguruko berrikuntzako mikroproiektuei

50 orduko laguntza eta aholkularitza lehen mailako adituen eskutik, iraupen laburreko eta inpaktu handiko proiektuak inplementatzeko eta proiektu horien bidez negozioaren arlo desberdinetako inefizientziak hobetzeko. Epea itxita
Fast Track Innobideak programa
Programak, finantzaketa, inbertsioak

Berrikuntza-proiektuen garapena bizkortzeko laguntzak

Euskadiko ETE industrialen eta industriari lotutako zerbitzuen lehiakortasuna, espezializazioa eta dibertsifikazioa sustatzen duten berrikuntza-proiektuen garapena bizkortzeko laguntzak Epea itxita
Innobideak

Innobideak-Prestakuntza

Kudeaketa aurreratuari eta negozio-ereduei buruzko prestakuntza-programa

Programa honen helburua da Innobideak estrategiari, eskaintzen dituen tresnei eta Kudeaketa Aurreratuko eredu berriari buruzko informazioa ematea, berritzeko eta lehiakorrago izateko sei elementuen giltzarriak ezagutzea eta horietan aurrera egitea.

Industria-enpresetako eta zerbitzu-enpresetako kudeatzaile eta zuzendaritza-karguei zuzenduta dago. Ekimena doakoa da eta 5 orduko iraupena duten 6 modulu independentez osatuta dago.

Antolakunde aurreratu batek eskura izan behar luke beharrezko informazio estrategikoa, informazio horrekin gogoeta-prozesu parte-hartzaileak egiteko eta prozesu horietan gorpuztutako estrategia antolakunde osoan zabaldu eta partekatzeko. Antolakundeak estrategia horren esku jarri beharko lituzke baliabide ekonomiko-finantzarioak, teknologia eta informazioa.

  • Negozio-ereduaren berrikuntza arrakastaren giltza bezala
  • Estrategia: nola lortu gure asmoak egia bihurtzea?

Erreserbatu zure lekua

“Antolakunde aurreratu batek bere bezeroekiko harremanak landu behar lituzke, eta eraginkor izan bere jardueraren elementu guztietan (balio-katea), hasi diseinutik, produktu eta zerbitzuen garapenetik, merkaturatzetik, ekoizpen edo prestaziotik, eta banaketa nahiz mantenimenduraino (hala badagokio). Horretarako, hornitzaile fidagarriak izan beharko lituzke, zeintzuek paper garrantzitsua izan beharko luketen estrategiaren definizioan eta garapenean…”

  • Bezeroak: bezeroek eskain diezaguketena
  • Hobekuntza: enpresa etengabeko hobekuntzarantz bideratzea
  • Supply chain: kudeaketa hornitzailearengandik bezeroarenganaino

Erreserbatu zure lekua

“Antolakunde aurreratu batek gai izan behar luke, bere estrategiari jarraiki, langileak erakarri eta aukeratzeko, behar bezala ordaindu eta atenditzeko, euren ezagutza, gaitasunak eta talentua zaindu eta garatzeko, eta antolakundearen proiektuarekin konprometitzera bultzatzeko, beti ere euren autonomia, taldean lan egiteko gaitasuna eta lidergoa garatuz”.

  • Pertsona konprometituak antolakunde lehiakorretarako
  • Talentua bilatu eta atxikitzea
  • Negoziatzea, arazoak konpontzea eta emaitzak hobetzea
  • Talde-lanaren mitoak eta errealitateak

Erreserbatu zure lekua

“Antolakunde aurreratu batek gai izan beharko luke bere ingurune sozialeko erakundeen garapena zaintzeko, ingurune horretan duen inpaktua aztertuz eta aktiboki parte hartuz gizarte-lan eraginkorragoa egin dezakeen jardueretan; eta, hala egin beharko luke, beti ere bat etorriz bere gaitasun eta baloreekin, indarra emanez bere estrategiari, eta, era berean, bultzada bat emanez ingurumen-jasangarritasuna sustatzeko neurriei”.

  • Enpresa hiritar eredugarri gisa
  • Berdintasuna ez da berez sortzen, egin egiten da.

Erreserbatu zure lekua

“Antolakunde aurreratu batek bere helburuak eta estrategia definitu beharko lituzke berritzeko eta testuinguru bat sortzeko, testuinguru horretan pertsonak arriskuak har ditzan, ekin dezan eta berritu dezan; aprobetxatu egin beharko luke teknologiek berrikuntzarako duten potentziala, bai eta inguruko beste pertsona eta antolakunde batzuena, eta ideia eta proiektu berritzaileak kudeatuko beharko lituzke gauzatu ahal izateko”.

  • Zure enpresaren neurrira eginiko berrikuntza
  • Zaintza, funtsezko prozesua berrikuntzarako
  • Jabetza industrialaren eta intelektualaren kudeaketa aktiboa lehiakortasunerako.

Erreserbatu zure lekua

“Antolakunde aurreratu batek gai izan behar luke emaitza onak eta orekatuak lortzeko interes talde desberdinekin. Emaitza estrategiko onak (bezeroengan, pertsonengan eta gizartean lortutako emaitzak, eta orobat berrikuntzako emaitzak) behar ditu eboluzionatzeko eta eraldatzeko eta bere lehiakortasuna eta jasangarritasuna sendotzeko”.

  • Lehiakortasuna, emaitza ekonomikoak
  • Kudeaketa ekonomikoa ez da mugatzen emaitzen kontura

Erreserbatu zure lekua

imagen-2