Gaia gizatech
Cristina Murillo, directora de servicios del clúster Gaia
Berrikuntza
Albisteak 1 urria, 2020

Abian da Gizatech proiektua gizarte- eta merkatu-beharrei erantzuna emateko, adimen artifiziala, big data eta machine learningaren bidez

Pertsonei, ikastetxeei eta enpresei zuzendutako soluzioak proposatzen ditu, gizartearen eta enpresen erronka berriei erantzuteko

Gaiak, Euskadiko Ezagutza eta Teknologia Aplikatuko Industrien Elkarteak, Urola Kostako Udal Elkarteak eta Oteitza Lizeo Politeknikoak Gizatech jarri dute martxan. Proiektu honen helburua adimen artifizialaren, big dataren eta machine learningaren inguruko oinarriak ezartzea da da, gizarte- eta merkatu-beharrei erantzun ahal izateko ekosistema bat sortzeko, batez ere enpresa, ikasketa-zentro eta profesionalen mailan. 

Cristina Murillo Gaia klusterreko zerbitzu zuzendariaren arabera, “bizi dugun krisiarekin gizarte eta merkatu beharrak indartu egin dira, eta orain inoiz baino argiago ikusten da testuinguru berri honi erantzun berriak emateko beharra. Gizarte gisa, dagoeneko ikusten ari gara beharrezkoak direla, beste aldaketa batzuen artean, irakaskuntza emateko modu berriak, lan egiteko modu berriak edo giza- eta osasun-interkomunikazio azkarragoa”. Behar horiei soluzio bat emateko, Gizatechek funtsa “teknologian eta berrikuntzan” duten oinarri sorta bat ezartzea proposatzen du, zerbitzu zuzendariak zehaztu duenez. 

Horretarako, hasieran, testuinguru berri horri aurre egiteko zailtasuna dakarten hiru arlo identifikatu dira proiektuan: “Lehenengoa pertsonekin lotuta dago, izan ere ez dago gero eta esanguratsuagoak diren behar horiei erantzuteko prestakuntza duten profesional nahikorik; bigarrenak ikaskuntza-zentroekin lotura du, irakaskuntza-metodo tradizionalak ez baitu lortzen gizartearen eskaerei erantzutea; eta hirugarrenak enpresekin zerikusia du. Horiek ere lan egiteko modu berri batera egokitzeko beharra dute”, azaldu du. 

Horrela, planak hiru jarduera-eremu proposatzen ditu: lehenak, Talentu Irekia izenekoak, prestakuntza planteatzen du talentu berria sortzeko bide bezala, autoikaskuntza sustatuz, irakaslearen rola aholkulari bihurtuz eta ezagutza teknikoez gain, zeharkako ezagutzak neurtuz, besteak beste; bigarrenak, Steam izenekoak, proiektuka lan egingo duen eskola bat proposatzen du, ikasleei praktikak egiteko aukera emango diena; eta, hirugarrenak, Eragileen Sarea izenekoak, diziplina anitzeko agenteen sare bat sortzea iradokitzen du, arlo publikoaren eta pribatuaren arteko jarduera eta harremana sortuz. 

Plan hori abian jarrita, “gaur egungo erronkei, hala nola belaunaldi eta diziplina desberdinen erronka sozialei, aurre egin eta konponbidea eman nahi die Gaiak. Gure proiektuak ikasle gazteak kultura zientifiko, teknologiko eta berritzaileei buruz kontzientziatu nahi ditu eta adimen artifiziala giza zientzien diziplinekin lotu nahi du, hala nola psikologiarekin, pedagogiarekin edo soziologiarekin, benetako behar sozialetara egokitzen diren baliabideak asmatzeko, besteak beste”. 

Gaiaz gain, Urola Kostako Udal Elkarteak eta Oteitza Lizeo Politeknikoak ere parte hartuko dute 2021eko irailera arte luzatuko den proiektuan. 

Gizatech proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz planaren Gipuzkoa Taldean programaren bidez gauzatzen ari da.

Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova eta Innobideak bezalako programak eta laguntzak ditu. Hemen kontsulta daitezke.  

Lotutako albisteak

Mecanizados  Patro  enpresak  “fidagarritasuna,  segurtasuna  eta  eraginkortasuna”  eskaintzen  ditu  trenbide-sektorean
03/04/2025 Berrikuntza

Mecanizados Patro enpresak “fidagarritasuna, segurtasuna eta eraginkortasuna” eskaintzen ditu trenbide-sektorean

Serie laburretarako eta luzeetarako pieza espezifikoak fabrikatzen ditu enpresa arabarrak, doitasun handiko lan-tresna eta makinekin.

Kontsulta  irekia:  Spri  Taldearen  laneko  prebentzio-zerbitzuak  definitzeko  zure  aukera
03/04/2025 Berrikuntza

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera

Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Lorra,  lau  hamarkada  inguru  Bizkaiko  nekazaritzako  elikagaien  kooperatibismoaren  funtsezko  zutabe  gisa 
31/03/2025 Berrikuntza

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa 

Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez. 

NudgeXperience  Bilbon:  CX  eta  Portaera  Zientzien  ekitaldia
28/03/2025 Berrikuntza

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia

Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Innobideak  Prestakuntza  prestatu  zure  lantaldea  balioan  lehiatzeko  eta  ez  prezioan
25/03/2025 Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza prestatu zure lantaldea balioan lehiatzeko eta ez prezioan

Euskadiko ETEen % 60k berrikuntzaren alde egiten du, baina gehienek kostua murrizteko edo kalitatea hobetzeko egiten dute eta ez dute benetako abantaila lehiakorra sortzen merkatuan. Alabaina, berrikuntza ez da etorkizunean mantentzeko tresna soila, etorkizunean liderra izateko estrategia baizik. Horretarako, gakoa teknologia ez ezik, pertsonak, estrategia eta egokitzeko gaitasuna ere badira.

Utilmaik  tresna  industrial  aurreratuak  diseinatzen  ditu  ekoizpen  industriala  optimizatzeko
24/03/2025 Berrikuntza

Utilmaik tresna industrial aurreratuak diseinatzen ditu ekoizpen industriala optimizatzeko

Bizkaiko enpresak berrikuntza eta ezagutza teknikoa uztartzen ditu funtsezko sektoreetan mekanizazio-prozesuak hobetzeko, hala nola garraioan, makineria astunean eta aeronautikan.

Imanol  Rego,  Innobasque  Berrikuntzaren  Euskal  Agentziako  presidente  berria
19/03/2025 Berrikuntza

Imanol Rego, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidente berria

Manuel Salaverriaren lekukoa hartu du. Salaverriak euskal ekosistema publiko pribatuaren balioa sustatzen jakin du, Euskadi garatzeko bide estrategiko gisa

UNIREn   bigarren  edizioak  80  enpresa  baino  gehiago  bildu  ditu  FICOBAn
18/03/2025 Berrikuntza

UNIREn  bigarren edizioak 80 enpresa baino gehiago bildu ditu FICOBAn

Soldaduran eta beste lotura-teknologietan espezializatutako Estatuko azoka bakarra da

AVVI  laguntzaile  birtualak  etxebizitzen  salmenta  eraberritu  du,  etxeak  eraiki  aurretik  bisitatzeko  aukera  ematen  baitu
17/03/2025 Berrikuntza

AVVI laguntzaile birtualak etxebizitzen salmenta eraberritu du, etxeak eraiki aurretik bisitatzeko aukera ematen baitu

Trivima enpresa donostiarrak soluzio berritzaile bat garatu du, salmenta epeak murriztu eta transformazioa areagotzen duen esperientzia interaktiboa ahalbidetzen duena.

Euskadik  Europan  herrialde  berritzaile  gisa  duen  ahala  finkatu  du,  enpresa  txiki  eta  ertainen  ahaleginari  esker
12/03/2025 Berrikuntza

Euskadik Europan herrialde berritzaile gisa duen ahala finkatu du, enpresa txiki eta ertainen ahaleginari esker

Topaketak lurraldeko eta sektoreko berrikuntzaren 30 eragile eta Euskadiko 70 enpresa txiki eta ertain baino gehiago bildu ditu; eragile eta enpresa horiek 2023an berrikuntza-proiektu bat garatu dute HAZINNOVAren bidez, SPRIk eta Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziak kudeatutako Eusko Jaurlaritzaren programaren bidez

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.