Adimen artifizialeko lankidetza-proiektu berritzaileak bilatzen dira Europako industria hobetzeko xedearekin
Adimen artifizialaren (IA) arloan proiektu berritzaileak garatzeko nazioarteko kolaboratzaileak bilatzeko interesa duena zorionekoa da: Eurekako klusterrek, I+G+b nazioarteko lankidetza arloko munduko sarerik handienak, bigarren deialdi bateratua egin du gai horrekin. Helburua Europako industrien produktibitatea eta lehiakortasuna bultzatzea da, teknologia horrekin sistemak eta zerbitzuak ezarriz eta erabiliz, eta 2021eko ekainaren 28ra arte egongo da zabalik epea.
Deialdia zehazki diseinatuta dago arlo horretako jarduera sustatzeko, hazkunde ekonomikoari lagunduko dioten eta gizarte osoarentzat onuragarriak izango diren nazioarteko lankidetza-proiektuak sortuz. Enpresa handiek, enpresa txiki eta ertainek, ikerketa- eta teknologia-erakundeek (RTO) eta esparru akademikoko kideek parte har dezakete.
Hautagaitzek Eurekaren idealekin bat datozela frogatu behar dute, nazioarteko lankidetzari dagokionean. Horretarako, funtsezkoa da hautagaiak babesa lortu nahi duten herrialdeetako agintari publikoekin biltzea, eta horrela hautagarritasun-baldintza zehatzak bete.
Deialdiaren ezaugarriak eta Espainiako partaideak finantzatzeko prozeduraren xehetasunak azaltzeko, CDTIk eta SMART Klusterrak webinar bat egingo dute. Apirilaren 29an. 10:30ean izango da eta 90 minutuko iraupena izango du. Programa eta izen-ematea esteka honetan daude eskuragarri.
Ekimen hau berriro egiten da 2020ko lehen edizioak eragindako interesaren ondoren eta Eurekako hamalau estatu kideen lehentasunen ondorioz: garapenerako laguntza, egokitzapena eta gaitasun berrien erabilera hainbat sektoretan. Hala, 2021eko deialdia adimen artifizialean oinarritutako proiektu berritzaileen bila abiatu da, punta-puntako aurrerapenak ahalbidetzeko eta merkataritzan eta/edo gizartean eragina izateko.
Gainera, apirilaren 22an Brokerage Event bat egingo da online, parte hartzen duten enpresei proiektu-proposamenak sortzen eta deialdirako partzuergoak sortzen laguntzeko.Horretan interesa duten erakundeek esteka honetan jaso dezakete informazio gehiago, baita erregistratu ere.
Eurekari buruz
Eureka dagoen I+G+b arloko nazioarte-lankidetzarako sare publikorik handiena da. 1985ean sortu zen, Europako industrien lehiakortasuna eta integrazioa sustatzeko 18 herrialderen arteko akordio gisa. Gaur egun, mundu osoko 45 herrialde baino gehiago biltzen ditu. Horiek helburu berberak dituzte eta beren programen bidez finantzaketa nazionala eskura dezakete.
CELTIC-NEXT, EUROGIA2020, ITEA3, PENTA–EURIPIDES2 eta SMART, klusterrak biltzen ditu, besteak beste, sistema elektroniko adimendunak, energia jasangarriko soluzioak, mikro eta nanoelektronikako soluzioak… lantzen dituzten enpresa-taldeak. Aldian-aldian, edozein erakundek parte har dezakeen programa eta deialdi tematikoak eskaintzen dituzte, finantzaketa nazionala eskuratzeko eta industriako eragile nagusiekin batera merkatutik gertu dauden proiektu berritzaileetan lan egiteko.
Lotutako albisteak

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa
Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez.

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Innobideak Prestakuntza prestatu zure lantaldea balioan lehiatzeko eta ez prezioan
Euskadiko ETEen % 60k berrikuntzaren alde egiten du, baina gehienek kostua murrizteko edo kalitatea hobetzeko egiten dute eta ez dute benetako abantaila lehiakorra sortzen merkatuan. Alabaina, berrikuntza ez da etorkizunean mantentzeko tresna soila, etorkizunean liderra izateko estrategia baizik. Horretarako, gakoa teknologia ez ezik, pertsonak, estrategia eta egokitzeko gaitasuna ere badira.

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea
Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna