Aditu hizketa-ezagutzaile berriak 500 erabiltzaile baino gehiago izan ditu bere lehenengo hilabetean
Duela hilabete bat jaio zen Aditu, bideoak eta audioak euskaraz eta gaztelaniaz transkribatzeko eta azpititulatzeko aukera ematen duen plataforma berria. Dagoeneko 500 erabiltzaile baino gehiago izan ditu denbora honetan tresna berriak. Aditu sortzeko, Elhuyarreko I+G taldeak adimen artifiziala eta hizkuntza-teknologia berritzaileenak erabili ditu, modu honetan orain arte hizkuntza jakin batzuetara mugatuta zegoen tresna euskarara zabaltzeko.
Audioak eta bideoak modu automatikoan transkribatzen eta azpititulatzen dituen plataforma da Aditu, bai zuzenean, bai aurrez grabatutako artxiboetan, euskaraz eta gaztelaniaz. Bere erabilerak anitzak izaten ari dira lehenengo hilabete honetan: aplikazio honekin elkarrizketen grabazioak transkribatzen dituzten kazetariak, hitzaldi edo abesti bat azpititulatzen duten entzumen arazoak dituzten pertsonak, mugimendu zailtasunak dituzten pertsonak, idazteko aukerarik ez dutenak, etab. Badira, baita ere, kotxea gidatzen ari diren bitartean txosten baterako hausnarketak diktatu egiten dituztenak, Adituk bien bitartean automatikoki transkribatu ditzan.
Elhuyarrek hainbat urtez lan egin du aplikazio horren atzean dauden sare neuronalak eraikitzeko, sare horiek beren ikaskuntza edo entrenamendu prozesua milaka daturen bidez egin dezaten, eta, azkenik, tresna hori erraz erabiltzeko aukera ematen duen interfazea sortzeko.
Baliabide digitalak euskara bezalako hizkuntzetara zabaltzea da tresna honekin duten helburua. Jon Abril Elhuyarreko zuzendari nagusiak nabarmendu duenez, “erraldoi teknologikoen estrategietatik eta merkatuen interesetatik kanpora daude” euskara bezalako hizkuntzei egokitzen diren tresna hauek. Orain, albisteen transkripzioa eta azpitituluak, dokumental baten edo udaletxe bateko bilkuren transkribapena hemen egin daitezke. Zerbitzua doakoa da proba-moduan.
Elhuyarreko hizketa-teknologien arduradun Igor Leturiak azaldu duenez, haiek duten erronka bikoitza da orain: alde batetik, hobekuntzak egitea, zarata duten audioekin, edo euskararen dialekto desberdinekin, adibidez. Bestetik, gogorarazi du “pertsonen eta makinen arteko elkarreragina gero eta handiagoa da, eta, kasu askotan, interakzio hori ahotsaren bidez egiten da, adibidez Siri edo Alexa laguntzaile birtualak edo ahots bidez zuzendutako 4.0 industriako makinak“. Horrek atea zabaltzen du Aditu produktu edo sistemetan integratzeko, hala nola domotikan, nahi den hizkuntza erabili ahal izateko, kasu honetan euskara edo gaztelania.
Lotutako albisteak

Mecanizados Patro enpresak “fidagarritasuna, segurtasuna eta eraginkortasuna” eskaintzen ditu trenbide-sektorean
Serie laburretarako eta luzeetarako pieza espezifikoak fabrikatzen ditu enpresa arabarrak, doitasun handiko lan-tresna eta makinekin.

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera
Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa
Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez.

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Innobideak Prestakuntza prestatu zure lantaldea balioan lehiatzeko eta ez prezioan
Euskadiko ETEen % 60k berrikuntzaren alde egiten du, baina gehienek kostua murrizteko edo kalitatea hobetzeko egiten dute eta ez dute benetako abantaila lehiakorra sortzen merkatuan. Alabaina, berrikuntza ez da etorkizunean mantentzeko tresna soila, etorkizunean liderra izateko estrategia baizik. Horretarako, gakoa teknologia ez ezik, pertsonak, estrategia eta egokitzeko gaitasuna ere badira.

Utilmaik tresna industrial aurreratuak diseinatzen ditu ekoizpen industriala optimizatzeko
Bizkaiko enpresak berrikuntza eta ezagutza teknikoa uztartzen ditu funtsezko sektoreetan mekanizazio-prozesuak hobetzeko, hala nola garraioan, makineria astunean eta aeronautikan.

Imanol Rego, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidente berria
Manuel Salaverriaren lekukoa hartu du. Salaverriak euskal ekosistema publiko pribatuaren balioa sustatzen jakin du, Euskadi garatzeko bide estrategiko gisa

UNIREn bigarren edizioak 80 enpresa baino gehiago bildu ditu FICOBAn
Soldaduran eta beste lotura-teknologietan espezializatutako Estatuko azoka bakarra da

AVVI laguntzaile birtualak etxebizitzen salmenta eraberritu du, etxeak eraiki aurretik bisitatzeko aukera ematen baitu
Trivima enpresa donostiarrak soluzio berritzaile bat garatu du, salmenta epeak murriztu eta transformazioa areagotzen duen esperientzia interaktiboa ahalbidetzen duena.

Euskadik Europan herrialde berritzaile gisa duen ahala finkatu du, enpresa txiki eta ertainen ahaleginari esker
Topaketak lurraldeko eta sektoreko berrikuntzaren 30 eragile eta Euskadiko 70 enpresa txiki eta ertain baino gehiago bildu ditu; eragile eta enpresa horiek 2023an berrikuntza-proiektu bat garatu dute HAZINNOVAren bidez, SPRIk eta Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziak kudeatutako Eusko Jaurlaritzaren programaren bidez