Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Albisteak 2 ekaina, 2022

AirControlek zilindro hidrauliko sendoagoak eta lehiakorragoak fabrikatzeko lerro berri bat garatu du

60 urteko ibilbidearekin, Gipuzkoako enpresak zilindro hidraulikoak eta pneumatikoak diseinatu, fabrikatu eta hornitzen ditu hainbat sektoreentzako, hala nola: siderurgia, farmazia, automozio-sektorea, papergintza, kimika, makina-erreminta edo energia berriztagarrien sektorea, eolikoak zein eguzki-energiakoak. Gaur egun 18 langile ditu, eta beste bi gehiago gehitzea espero du.

Aircontrol enpresa gipuzkoarrak HR, HT eta HV serieko zilindro hidraulikoen linea berriaren merkaturatzea bukatuko du 2022ko hirugarren hiruhilekoan, sendoagoak eta lehiakorragoak izango direnak. Zilindro horiek bere Donostiako instalazioetan fabrikatuko dira. Izan ere, euskal enpresak hilabetez egon da lanean serie horien osagai guztien stocken inguruan, merkatuan entrega-epe lehiakorrak eskaintzeko.

Prozesu horren bidez euskal enpresak une garrantzitsu berri bat markatu du bere ibilbidean. Duela 60 urtetik, Aircontrolek zilindroak diseinatu, fabrikatu eta hornitzen ditu, pneumatikoak zein hidraulikoak, bai eta kontrol pneumatikoko panel eta armairuak eta makineria automatizatzeko beste elementu batzuk ere.

Bere jarduera bi esparrutan banatzen da. “Alde batetik, zilindro pneumatikoak, kontrol pneumatikoko panelak eta zilindro hidraulikoak fabrikatzen ditugu”, adierazi du Eduardo Anitua Aircontroleko zuzendari kudeatzaileak. Eta, bestetik, lehen lerroko produktu osagarrien banaketa ofiziala, hala nola, “Ross Controls markako balbula pneumatikoak eta iragazteko elementuak, ACE Controls enpresaren motelgailu industrialak, Globe Airmotors motor pneumatikoak, huts-ponpak eta NItto Kohkiren aire-konpresoreak edo Schmitt Pumpen enpresaren likido arriskutsu edo korrosiboetarako ponpa zentrifugoak”, zehaztu du.

Bezeroaren beharretara egokitzea

Enpresaren produktu nagusia zilindroak dira, bai pneumatikoak, bai hidraulikoak, neurrira eginak. Bere sail teknikoaren bidez, bezeroei zilindro guztiz pertsonalizatua eskaintzeko aukera du enpresak, diseinuaz eta aholkularitzaz arduratzen baita. “Malguak gara eta bezeroen eskaeretara ahalik eta gehien egokitu gaitezke. Serieak fabrikatzeko edo unitate bakar bat diseinatzeko eta fabrikatzeko gai gara, bezeroaren berariazko beharren arabera”, Eduardo Anituak adierazi duenez.

Bere zilindroek hainbat erabilera eskaintzen dituzte, hala nola uhateak ireki eta ixtea, bobinagailuen tenkagailuak, mugimenduen geldialdi segurua, paletizadore automatikoetarako segurtasun-sistemak edo arbela moztea, besteak beste. Beti bezeroek duten arazoak konpontzeko helburuarekin. “Esate baterako, duela urte batzuk egin genuen aplikazio bitxi bat zinema-industriarako izan zen. Efektu berezietan espezializatutako enpresa batekin lan egin genuen. Pedro Almodovarren ‘Los amantes pasajeros’ filmerako hegazkin baten hegaldia eta zurrunbiloak simulatzeko plataforma bat diseinatu eta fabrikatu zuen”, zuzendari gerenteak gogorarazi duenez.

Bere produktuak sektore askotan presente daude, hala nola industria siderurgikoan, farmazeutikoan, automobilgintzan, papergintzan, kimikan, makina-erremintan edo energia berriztagarrietan, bai eolikoan, bai eguzki-energian. “Besteak beste, Arcelormittal, Celsa Taldea, Bosch, Acerinox, Ulma Taldea, Vidrala, Sarralle Taldea, Michelin, Siemens eta Concast bezalako nazioarteko enpresa handiekin lan egiten dugu”, azaldu du.

Gaur egun, fakturazioaren % 80 merkatu nazionalean oinarritzen da, “nahiz eta azken urteotan esportazioaren alde egin dugun, batez ere Europako herrialdeetan”, Eduardo Anituak zehaztu duenez.

Berrikuntzaren eta produktuen eta zerbitzuen hobekuntzaren aldeko apustuarekin jarraitzea du helburu enpresak, pneumatikaren eta hidraulikaren merkatuan erreferente gisa finkatzeko. Epe laburra-ertainean plantilla handitzea espero du, gaur egun 18 pertsonaz osatuta dagoena, bi pertsona gehituz. Eta epe ertainean “5 milioi euroko fakturazioa lortu nahi dugu”, zuzendari gerentearen arabera.

Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova, BDHI Konexio edo Innobideak bezalako berrikuntzarako programak eta laguntzak ditu.

Lotutako albisteak

Betielek  droneak  integratu  ditu  bere  jardueran  Hazinnovari  esker
27/02/2025 Berrikuntza

Betielek droneak integratu ditu bere jardueran Hazinnovari esker

Enpresa bizkaitarrak eguzki plakak instalatzen ditu industria-sektorean, administrazio publikoan eta etxe partikularretan, eta bere negozio esparruan aukera berriak aztertu nahi ditu.

Diker,  osasungintzaren  sektorerako  injekzio  bidezko  plastikoetan  Euskadi  mailako  erreferente  bihurtu  nahi  duen  ETEa
25/02/2025 Berrikuntza

Diker, osasungintzaren sektorerako injekzio bidezko plastikoetan Euskadi mailako erreferente bihurtu nahi duen ETEa

Oiartzungo enpresa, gaur egun, batez ere automobilgintzaren eta elektronikaren sektorearentzat ari da lanean

Prado  Silos  nazioartean  indartzen,  estrategia  eta  inbertsio  berriekin  hazkundea  bultzatuz
13/02/2025 Berrikuntza

Prado Silos nazioartean indartzen, estrategia eta inbertsio berriekin hazkundea bultzatuz

38 herrialdetan presentzia handituz eta 2025erako 9 milioi euroko kontratuak aurreikusiz

Segundu  bakoitzak  kontatzen  du.  Ziurtatu  zure  erreskatea  ResQaRrekin
12/02/2025 Berrikuntza

Segundu bakoitzak kontatzen du. Ziurtatu zure erreskatea ResQaRrekin

Erreskate-orria formatu digitalean: larrialdi ekipoak, erreskatea modu seguruan egin ahal izateko, behar diren ibilgailuko elementuei buruzko infomazio zehatza eta azkarra.

Landatu  Solarrek,  bere  produktu  berritzaileen  bidez,  eguzki-panelak  instalatzea  errazten  du
11/02/2025 Berrikuntza

Landatu Solarrek, bere produktu berritzaileen bidez, eguzki-panelak instalatzea errazten du

Bilboko ingeniaritzak bi sistema sortu ditu: Landblock, teilatu eta zoruetan instalatzeko, eta Lamaru, eguzki-energia flotatzailerako soluzioa.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.