Arabak Berrikuntza Irekiko Zentro bat izango du enpresa-berrikuntza bultzatzeko
Aurtengo udan inauguratuko da Arabako Foru Aldundiak abian jarri duen Berrikuntza Irekiko eta Sormen-transferentziako lehen Zentroa. Proiektu aitzindaria da Euskadin, eta unibertsitate-campusean egongo da, enpresen eta erakunde sozial, kultural, sortzaile eta akademikoen artean sinergiak eta lankidetzak sortzeko. Hori guztia jasangarritasunaren, sormenaren eta digitalizazioaren inguruko proiektu berritzaileak gauzatzeko.
Enpresek lantoki gisa erabili ahal izango dute zentro hori, beren sektore bereko edo beste batzuetako enpresekin batera ikerketa- eta berrikuntza-proiektuak egiteko. Aldundiak espero du proiektu honekin lankidetza-giroa sortzea, Arabaren erronkei aurre egiteko akotariko hainbat gaitasun eta ikuspegi modu adimentsuan konbinatu ahal izateko. “Jauzi kualitatiboa da berritzeko moduan” azpimarratu zuen Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak.
Honako hauek daude lehentasunezko jarduera-eremuen artean:
- Digitalizazioa eta industria adimenduna.
- Bioekonomia, elikadura eta osasuna.
- Mugikortasuna, energia eta klima-aldaketa.
- Landa-garapena.
- Kultura eta sormena.
- Hezkuntza eta talentua.
- Gizarte-politikak eta zahartzea.
Berrikuntza Irekiko Zentroaren kudeaketa Conexiones Improbables plataformaren esku egongo da, Vital Fundazioarekin elkarlanean. Une honetan, ekimenak eskaintzeko eta lankidetza-sistema abian jartzeko prest dauden enpresa txiki eta ertainak erakarri nahi dira.
Zentroa Miguel de Unamuno kalean egongo da, UPV/EHUko Arabako campusean. Orain arte Arabako Lurralde Historikoko Artxiboak erabiltzen zuen lekua hartuko du, haren edukia Arabako Artxibo Historiko Probintzialera eramango baita. Guztira, 2.000 m² inguruko eremua izango da, eta honako ekipamendu hauek izango ditu: Coworking-gune bat eta enpresentzako gutxienez zortzi bulego; laborategi bat, biokimikarako eta mikrobiologiarako ekipamendua duena; 3D inprimaketarako makineria eta erremintak dituen gune bat; plato bat, soinu- eta grabazio-ekipoak eta auditorioa dituena; prestakuntza-gelak; eta sukalde ona bat!
Lotutako albisteak
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.
GEM Global 2025 Biltzarra Bilbon
GEM Global 2025 Biltzarrean funtsezko gai hauek jorratuko dira, guztiak munduko ekintzailetza-ekosistemarentzat garrantzi handia duten ikerketa eta datuetan oinarrituta
Slush, startupen mundu mailako ekitaldi handietako bat, Euskadira helduko da 15 herrialde baino gehiagotako 200 inbertitzailerekin
Datorren otsailaren 20an, Slush-ek gure eskualdean lehen aldiz egingo duen edizioa izango da Bilbon. Mundu mailako berrikuntzako ekitaldi ospetsu hori, zeinak ardatz dituen inbertsioa erakartzea, startupak sortzea eta lankidetza globala, Euskadira eta Bizkaira iritsiko da, eta baieztatuta dago 200 inbertitzaile baino gehiago bertan izango direla, VCak eta business angels-ak batuta
17 startupek 24 proiektu teknologiko garatuko dituzte 21 euskal enpresa liderren eskutik
Proiektuak 2025ean garatuko dira, Eusko Jaurlaritzaren bultzadari esker, SPRI Taldearen BIND ekimenaren bidez.
BBK Arin programak 100.000 euro bideratu ditu gizarte eraginerako gaitasun handiko bost proiektu berritzaile bizkortzeko
Profesiolan, Mundo PUA, LUP, Fisify eta Gaman start-up-ek aholkularitza pertsonalizatua jaso dute lau hilabetez BAT Dorrean