Arabako 35 enpresak jaso dute gaur enpresa berritzailearen Hazinnova akreditazioa
- 2021eko edizioan 209 euskal enpresak parte hartu dute Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak, SPRIk eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak bultzatutako programa honetan.
- Gasteizko ekitaldia da EAEko hainbat eskualdetan egingo diren bost ekitaldietatik azkenekoa, bere bitartez aitortzeko ETEek berrikuntzaren euskal ekosisteman sartzeko egindako ahalegina
Hazinnova programari esker euren berrikuntza-proiektua arrakastaz ezarri duten Arabako hogeita hamabost enpresak enpresa berritzailearen ziurtagiria jaso dute gaur, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren, SPRIren eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren eskutik. Ziurtagiria jaso duten enpresa horiek berrikuntza ez teknologikoko mikro-proiektuak ezarri dituzte beren erakundeetan merkatuan duten posizioa hobetzeko.
Ziurtagiriaren banaketa-ekitaldia gaur goizean egin da Gasteizko Vital eraikinean, eta bertan izan dira Alberto Fernández, Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Berrikuntzako zuzendaria, eta Leire Bilbao, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren zuzendari nagusia. Arabako ekitaldi hori da EAEko hainbat eskualdetan egin diren bost ekitaldietatik azkena, beren bitartez aitortzeko EAEko 209 ETEk berrikuntzaren euskal ekosisteman sartzeko egindako ahalegina.
Jardunaldian zehar ETEen ondoan izan dira sareko tokiko hamar agenteen ordezkariak, laguntzaile izan dituztenak berrikuntzako mikro-proiektuen ezarpen-prozesuan: Arabako Merkataritza Ganbera, GAIA, Laudioko Udala, Hegan, AFM, Galdaketa Klusterra, ASLE, Elikadura Klusterra, Siderex eta Habic.
Ziurtagiri hau gaur jaso duten Arabako ETEek 50 proiektu gauzatu dituzte Hazinnova programaren 2021eko deialdian. Proiektu horien bidez berrikuntzak lortu dituzte produktuan eta negozio-prozesuetan, fabrikazio, logistika, merkaturatze, administrazio edo finantzak bezalako arloetan.
2021eko deialdian programa honek 2.300.000 euroko aurrekontua izan du.
Hazinnova programaren 2022ko deialdia
Laguntzak eskatzeko epea zabalik egongo da abenduaren 1era arte. Aurtengo edizioan, programak 2.760.000 euroko aurrekontua izango du.
HAUEXEK DIRA HAZINNOVA ZIURTAGIRIA JASO DUTEN ARABAKO 35 ENPRESAK:
1- ACEROS ARAIA S.A.
2- ALISEA ESCO S.A. 3- ALTEL S.L.U 4- AMETS, S.L.U 5- AVACON S.A. 6- BALSA PACK HISPANIA S.L. 7- BURDIN BERRI S.L. 8- CASTELLANOS Y ECHEVARRÍA-VITORIA, S.A. 9- CORTETUBO GASTEIZ, S.L 10- CUCHILLAS Y DISCOS INDUSTRIALES S.A.L. 11- DESTILERÍAS MANUEL ACHA FÁBRICA DE LICORES S.A. 12- ECHEBARRÍA SUMINISTROS INDUSTRIALES S.L. 13- EGUREN UGARTE S.A 14- ELDUR INGENIERÍA S.L. 15- ELECTRICIDAD BARRUETA SL 16- GRAFIK SAREA KOOP. E. 17- IKASLEARGAIZ S.L. 18- IMEGAR, S.A. |
19- ISONELL S.L
20- IZA ASCENSORES S.L 21- METRALTEC S.L. 22- MUGAFIL, S.A 23- OFITA INTERIORES SA 24- PAN LA VITORIANA, S.A.U. 25- REM-IRU, S.L. 26- RODAMIENTOS ARIZTI, S.L 27- SANKYO DESARROLLOS TÉCNICOS S.L. 28- SCS – SUPERVISION AND CARGO SERVICES VITORIA S.A. 29- SISTEMAS TECNICOS DE COBRO, S.L. 30- SOCIEDAD COOPERATIVA VINICOLA LAPUEBLA DE LABARCA 31- SOKALDE S.L.L. 32- SVE CORP 33- TRANSFORMADOS DE PATATA DE ÁLAVA S.L. 34- VEISS COMUNICACIÓN S.L. 35- VITORIANA PLÁSTICA S.A.
|
Lotutako albisteak

ESGI 188 (European Study Group with Industry) Bilbon izango da 2025eko maiatzaren 26tik 30era
Enpresek problema matematikoak aurkezten dituzte azterketa-taldeak konpon ditzan, askotan modelizazio edo optimizazio moduan.

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera
Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Innobideak Prestakuntza prestatu zure lantaldea balioan lehiatzeko eta ez prezioan
Euskadiko ETEen % 60k berrikuntzaren alde egiten du, baina gehienek kostua murrizteko edo kalitatea hobetzeko egiten dute eta ez dute benetako abantaila lehiakorra sortzen merkatuan. Alabaina, berrikuntza ez da etorkizunean mantentzeko tresna soila, etorkizunean liderra izateko estrategia baizik. Horretarako, gakoa teknologia ez ezik, pertsonak, estrategia eta egokitzeko gaitasuna ere badira.

Imanol Rego, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidente berria
Manuel Salaverriaren lekukoa hartu du. Salaverriak euskal ekosistema publiko pribatuaren balioa sustatzen jakin du, Euskadi garatzeko bide estrategiko gisa

UNIREn bigarren edizioak 80 enpresa baino gehiago bildu ditu FICOBAn
Soldaduran eta beste lotura-teknologietan espezializatutako Estatuko azoka bakarra da

Euskadik Europan herrialde berritzaile gisa duen ahala finkatu du, enpresa txiki eta ertainen ahaleginari esker
Topaketak lurraldeko eta sektoreko berrikuntzaren 30 eragile eta Euskadiko 70 enpresa txiki eta ertain baino gehiago bildu ditu; eragile eta enpresa horiek 2023an berrikuntza-proiektu bat garatu dute HAZINNOVAren bidez, SPRIk eta Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziak kudeatutako Eusko Jaurlaritzaren programaren bidez

Soldaduraren balio-kateari buruzko azokaren, UNIREren, bigarren edizioa egingo dute Ficoban
Sektore horrek Estatu osoan egiten duen kongresu bakarra martxoaren 18 eta 19an izango da

Diker, osasungintzaren sektorerako injekzio bidezko plastikoetan Euskadi mailako erreferente bihurtu nahi duen ETEa
Oiartzungo enpresa, gaur egun, batez ere automobilgintzaren eta elektronikaren sektorearentzat ari da lanean