Berrikuntza
Albisteak 10 uztaila, 2020

Ariadna Grid: ETE baten berrikuntza-lidergoa enpresa erraldoien sektore elektrikoan

Sektore elektrikoan multinazionalak dira nagusi. Baina erraldoiz betetako ekosistema horren barruan, posible da lidergo-posizioetan ere egotea, 10 langile dituen ETE bat soilik izanik. Adibidez, Ariadna Grid, Iratxe Zuluagak eta Haritz Zubiak 2007an bultzatutako enpresa familiarra. 13 urte eskasetan, elektrizitate-banaketako eragile nagusien (Iberdrola, Naturgy, EDP,etab.) hornitzaile izatea lortu du. Gainera, berrikuntza-programa askotan parte hartzen du modu nabarmenean (SPRIk kudeatutako Hazitek programa eta Europa mailako beste programa batzuk), eta Gorlan Taldearekin enpresa-batura arrakastatsu bat osatu du, bien artean Merytronic sortu baitute, ekipo elektronikoak garatzeko eta ekoizteko. Ariadna Gridek sare elektriko adimendunen esparruan lan egiten du. Indarrez hasi zen sektorean, arrakasta handia izan zuen aplikazio digital batekin. Software horren bidez ordura arte eman ez zen pauso bat ematea lortu zuten: bezero bakoitzaren konexio-puntuaren topologia ezagutzea ahalbidetzen du, hau da, etxe bakoitza zein transformazio-zentrori, lineari eta faseri konektatuta dagoen. Hain oinarrizkoa dirudien zerbait ez zen batere erraza, eta sarearen digitalizazioari eta Boroako (Zornotza) ETEak sortutako aplikazioari esker lortu ahal izan zen. Aurrerapen horrek, eta Ariadna Gridek azken urteotan lortu dituenak, eragozpen asko konpontzen lagundu die banatzaile elektriko handiei: zentro bakoitzera zenbat bezero konektatuta dauden jakinda, mantentze-lan hobeak egiteko eta zenbait gainkarga aldez aurretik detektatzeko aukera ematen du, galerak gertatzen diren jakiteko, edo, era berean, sarea behar bezala planifikatzeko, energia berriztagarrien sarreraren eta energia-eskariaren igoeraren aurrean. Adibidez, auto elektrikoa etxean kargatzean sortzen diren beharrak aurreikusteko. Iratxe Zuluaga enpresako buruak gogoratu du hasieran "dena egiteko" zegoela. "Abentura bat izan zen, gezurra badirudi ere, bezeroa, merkatua eta erregulazioa prest ez zeudelako", esan du. Argindarra merkatu arautua izateak asko markatu du inbertsioen eta enpresa-erabakien erritmoa. Eta, batzuetan, oztopo bat izan da azkarrago aurrera egiteko. Ariadna Grid sarean instalatuta dauden sentsoreek emandako datuak aztertzen lan egiten du, eta 2012an Merytronic sortu izana aurrera pauso bat izan zen. Gorlan Taldeak behe-tentsioko sektore elektrikoan zuen esperientzia eta Ariadnak diseinu elektronikoan zuen ezagutza batzen zituen proiektu honek. Horrela sortu zen behe-tentsioko sareen gainbegiratze aurreratuan murgildutako enpresa bat. Elkarrekin, erronka konplexuei aurre egin ahal izan diete, eta hauek berrikuntza-proiektu bihurtu dira, hala nola Reader+, Hazitek programak lagunduta (Eusko Jaurlaritzak eta EBko FEDER funtsak finantzatuta), eta datorren urtean industrializatuko dena. Baita Gescam proiektua ere, SPRIk diruz lagundutakoa Haziteken bidez, aplikazio digital horiek erabiltzeko kontagailuen konexioa modu eramangarrian ezagutzeko aukera emango duena. Hori bereziki erabilgarria da garapen bidean dauden herrialdeetan, gaur egun beren sarean kontagailu adimendunak instalatzen hasi direlako. Ariadna Griden nazioartekotzea Gorlan Taldearekin batera egin du, eta, beraz, "zerbitzu eta irtenbide orokorra" ematen die kontinente ezberdinetako herrialde askori. Emaitzak oso onak dira, "batzea da kontua", azpimarratu du Bizkaiko enpresa txiki eta ertain honen zuzendariak. Ariadnak Energia Klusterrarekin ere egin du lan, Zuluaga bertako lehendakariordea da, hain zuzen ere. SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Hori dena Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako programen bidez lortzen da, eta horien informazioa hemen dago eskuragarri.

Sektore elektrikoan multinazionalak dira nagusi. Baina erraldoiz betetako ekosistema horren barruan, posible da lidergo-posizioetan ere egotea, 10 langile dituen ETE bat soilik izanik. Adibidez, Ariadna Grid, Iratxe Zuluagak eta Haritz Zubiak 2007an bultzatutako enpresa familiarra.   

13 urte eskasetan, elektrizitate-banaketako eragile nagusien (Iberdrola, NaturgyEDP,etab.) hornitzaile izatea lortu du. Gainera, berrikuntza-programa askotan parte hartzen du modu nabarmenean (SPRIk kudeatutako Hazitek programa eta Europa mailako beste programa batzuk), eta Gorlan Taldearekin enpresa-batura arrakastatsu bat osatu du, bien artean Merytronic sortu baitute, ekipo elektronikoak garatzeko eta ekoizteko. 

Ariadna Gridek sare elektriko adimendunen esparruan lan egiten du. Indarrez hasi zen sektorean, arrakasta handia izan zuen aplikazio digital batekin. Software horren bidez ordura arte eman ez zen pauso bat ematea lortu zuten: bezero bakoitzaren konexio-puntuaren topologia ezagutzea ahalbidetzen du, hau da, etxe bakoitza zein transformazio-zentrori, lineari eta faseri konektatuta dagoen. Hain oinarrizkoa dirudien zerbait ez zen batere erraza, eta sarearen digitalizazioari eta Boroako (ZornotzaETEak sortutako aplikazioari esker lortu ahal izan zen. 

Aurrerapen horrek, eta Ariadna Gridek azken urteotan lortu dituenak, eragozpen asko konpontzen lagundu die banatzaile elektriko handiei: zentro bakoitzera zenbat bezero konektatuta dauden jakinda, mantentze-lan hobeak egiteko eta zenbait gainkarga aldez aurretik detektatzeko aukera ematen du, galerak gertatzen diren jakiteko, edo, era berean, sarea behar bezala planifikatzeko, energia berriztagarrien sarreraren eta energia-eskariaren igoeraren aurrean. Adibidez, auto elektrikoa etxean kargatzean sortzen diren beharrak aurreikusteko. 

Iratxe Zuluaga enpresako buruak gogoratu du hasieran “dena egiteko zegoela. “Abentura bat izan zen, gezurra badirudi ere, bezeroa, merkatua eta erregulazioa prest ez zeudelako“, esan du. Argindarra merkatu arautua izateak asko markatu du inbertsioen eta enpresa-erabakien erritmoa. Eta, batzuetan, oztopo bat izan da azkarrago aurrera egiteko. 

Ariadna Grid sarean instalatuta dauden sentsoreek emandako datuak aztertzen lan egiten du, eta 2012an Merytronic sortu izana aurrera pauso bat izan zen. Gorlan Taldeak behe-tentsioko sektore elektrikoan zuen esperientzia eta Ariadnak diseinu elektronikoan zuen ezagutza batzen zituen proiektu honek. Horrela sortu zen behe-tentsioko sareen gainbegiratze aurreratuan murgildutako enpresa bat. 

Elkarrekin, erronka konplexuei aurre egin ahal izan diete, eta hauek berrikuntza-proiektu bihurtu dira, hala nola Reader+, Hazitek programak lagunduta (Eusko Jaurlaritzak eta EBko FEDER funtsak finantzatuta), eta datorren urtean industrializatuko dena. Baita Gescam proiektua ere, SPRIk diruz lagundutakoa Haziteken bidez, aplikazio digital horiek erabiltzeko kontagailuen konexioa modu eramangarrian ezagutzeko aukera emango duena. Hori bereziki erabilgarria da garapen bidean dauden herrialdeetan, gaur egun beren sarean kontagailu adimendunak instalatzen hasi direlako. 

Ariadna Griden nazioartekotzea Gorlan Taldearekin batera egin du, eta, beraz, “zerbitzu eta irtenbide orokorra” ematen die kontinente ezberdinetako herrialde askori. Emaitzak oso onak dira, “batzea da kontua”, azpimarratu du Bizkaiko enpresa txiki eta ertain honen zuzendariak. Ariadnak Energia Klusterrarekin ere egin du lan, Zuluaga bertako lehendakariordea da, hain zuzen ere. 

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Hori dena Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako programen bidez lortzen da, eta horien informazioa hemen dago eskuragarri. 

Lotutako albisteak

Lorra,  lau  hamarkada  inguru  Bizkaiko  nekazaritzako  elikagaien  kooperatibismoaren  funtsezko  zutabe  gisa 
31/03/2025 Berrikuntza

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa 

Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez. 

NudgeXperience  Bilbon:  CX  eta  Portaera  Zientzien  ekitaldia
28/03/2025 Berrikuntza

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia

Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Innobideak  Prestakuntza  prestatu  zure  lantaldea  balioan  lehiatzeko  eta  ez  prezioan
25/03/2025 Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza prestatu zure lantaldea balioan lehiatzeko eta ez prezioan

Euskadiko ETEen % 60k berrikuntzaren alde egiten du, baina gehienek kostua murrizteko edo kalitatea hobetzeko egiten dute eta ez dute benetako abantaila lehiakorra sortzen merkatuan. Alabaina, berrikuntza ez da etorkizunean mantentzeko tresna soila, etorkizunean liderra izateko estrategia baizik. Horretarako, gakoa teknologia ez ezik, pertsonak, estrategia eta egokitzeko gaitasuna ere badira.

Utilmaik  tresna  industrial  aurreratuak  diseinatzen  ditu  ekoizpen  industriala  optimizatzeko
24/03/2025 Berrikuntza

Utilmaik tresna industrial aurreratuak diseinatzen ditu ekoizpen industriala optimizatzeko

Bizkaiko enpresak berrikuntza eta ezagutza teknikoa uztartzen ditu funtsezko sektoreetan mekanizazio-prozesuak hobetzeko, hala nola garraioan, makineria astunean eta aeronautikan.

Imanol  Rego,  Innobasque  Berrikuntzaren  Euskal  Agentziako  presidente  berria
19/03/2025 Berrikuntza

Imanol Rego, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidente berria

Manuel Salaverriaren lekukoa hartu du. Salaverriak euskal ekosistema publiko pribatuaren balioa sustatzen jakin du, Euskadi garatzeko bide estrategiko gisa

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.