Arratiako Industrialdeak eraikuntzako teknologia jasangarriak erabili ditu Arteako industrialdean
Sprilur, Eusko Jaurlaritzako azpiegituren sozietate publikoa, eraikuntza jasangarriarekin hartua duen konpromisoa betetzen ari da, Sprilur-en Garapen Jasangarriko Gidaliburuan eta Ihoberen Eraikuntza Iraunkorrerako Gidan jasotako neurriak aplikatuz. Era berean, hilean behin jarraipena egiten dio Arteako Bildosola Industrialdean (Arratiako Industrialdea) egiten ari den sustapen berriari, eraikuntza prozesua hobetu eta zuzentzeko. Sustapen horrek 9 pabilioi izango ditu, eta 11.545 metro koadroko partzela batean eraikiko da, zeinak 9.229 metro koadroko gehienezko eraikigarritasuna izango baitu.
Bildosolako Industrialdeko eraikinak BIM-Building Information Modeling tekniketan oinarrituta eraiki dira. Metodologia horren bidez, eraikinak 3Dn eta denbora errealean modelatzen dira, eta hobetu eta murriztu egiten dira exekuzio-denborak eta diseinurako zein eraikuntzarako behar diren baliabideak. BIM modelaketak eraikin baten informazio xehea administratzen du -proiektu bakoitzaren ezaugarri bereizgarriak barne-, hasi diseinutik eta mantenimenduraino. Horrela, inbertsioa eta baliabideak optimizatzen dira, helburu honekin: jasangarritasunarekin lotutako ezaugarriak ematea eraikinari eta exekuzio-epeak modu zehatzagoan administratzea (hala denboran nola forman), beharrezkoak ez diren kostuak saihestuz eta eraikinaren etorkizuneko mantenimendua eta birmodelaketa sistematikoki erraztuz. Funtsean, BIM modelaketarekin posible da edozein eraikinen bizi-zikloaren kudeaketa optimizatua eta digitala lortzea.
Hauek izan dira, besteak beste, Bildosolako eraikin berrien garapenean aplikatu diren eraikuntzako alderdi bereizgarrienak: neurrira eginiko azterketa geotekniko bat prestatzea, lurren mugimendua errazteko obren exekuzio-fasean; hormigoizko egitura aurrefabrikatu bat erabiltzea, eta sandwich-panelak jartzea fatxaden eta estalkien inguratzaileetan; bertako material jasangarri eta birziklagarriak erabiltzea eraikinen eta erabilitako materialen bizitza erabilgarria luzatzeko; agregakin siderurgikoetatik eratorritako agregakin balorizatuak erabiltzea, eta baita ere agregakin birziklatuekin eginiko elementu aurrefabrikatuak.
Gainera, energia eraginkortasunarekin erlazionatutako neurriei dagokienez, diseinatu den proiektuak bere baitan hartzen du azterketa energetiko bat, bertan instalatu nahi duten enpresek autokontsumorako aukera izan dezaten energia berriztagarri fotovoltaikoen bitartez.
Eraikin hauen garapen-prozesuko bereizgarri garrantzitsuenak dira: eraikuntzen sinpletasuna, kostuak murriztea, arrisku-mailaren optimizazioa suteetan, hirigintza-aprobetxamenduaren erabilera ahalik eta handiena, sentsibilitate berezia “Jasangarritasunarekiko” eta “Energia Eraginkortasunarekiko”, eta 500 – 1.200 m2ko moduluak, erraz elkartu edo bereizteko. Eraikuntzaren egiturak 10 tonako zubi-garabiak jasan ditzake pabilioi handietan, eta 5 tonakoak gainerakoetan.
Sprilur-ek aurreikusi du 2022ko udan amaituko direla Bildosolako bederatzi pabilioien eraikuntza-lanak.
Lotutako albisteak

Euskadiko Parke Teknologikoak, 2024an 8.243 milioi euro, 2023an baino % 11,5 gehiago, fakturatu zituzten 673 enpresa ditu dagoeneko
23.600 pertsonak baino gehiagok, gehienak kualifikazio handikoak, egiten dute lan Euskadiko Parke Teknologikoko sei Campusetan instalatutako enpresaren batean

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen
Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera
Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma
Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan
Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Jon Ander Egaña: “BASQUE FOOD CLUSTERrek elikadura euskal industriaren sektore estrategiko gisa kokatzea lortu du”
Elikatze-katearen euskal elkartea 150 enpresa eta erakunde baino gehiagoren lehiakortasuna hobetzeko lanean ari da, berrikuntzaren garapenarekin, lankidetza-proiektuekin eta teknologien integrazioarekin.

Siteco, 30 urte automatikoki ordaintzeko makinak ekoizten
Arabako enpresak administrazio publikoarekin eta ostalaritza sektorearekin egiten du lan, eta urteak daramatza nazioarteko merkatuan.

Metal 78 enpresa ezarrita, Arcelorrek Zumarragan zuen lantegiaren berregokitze industriala abian jarri da
Arcelorrek Zumarragan garai batean zuen fabrikan industria eremuaren berroneratze integrala eta berregokitzea egiteko prozesuaren barruan kokatzen da enpresaren ezarpena, eta Eusko Jaurlaritzak 25 milioi euro inbertituko ditu bertan

Mecanizados Patro enpresak “fidagarritasuna, segurtasuna eta eraginkortasuna” eskaintzen ditu trenbide-sektorean
Serie laburretarako eta luzeetarako pieza espezifikoak fabrikatzen ditu enpresa arabarrak, doitasun handiko lan-tresna eta makinekin.