Asunción Klinikak eta Trakek bat egin dute adimen artifizialean oinarritutako telerrehabilitazio-proiektu bat garatzeko
Errehabilitazio-programak jarraitzeari uko egiten dioten pazienteen kopuru altua erronka handia da osasun-sektorearentzat, eta hala ikusi dezakegu gaiari buruz egin diren ikerketa askotan; izan ere, pertsonen % 50 inguruk alde batera uzten dute medikuak edo espezialistak ezarritako tratamendua. Egoera hori eragiten duten faktoreak askotarikoak dira: tratamenduen konplexutasuna, paziente eta profesionalen arteko konfiantza eza, ezjakintasuna, jarraipen desegokia, faktore sozioekonomikoak…
Duela urtebete baino gehiagotik, gainera, Covid-19a eta horrek eragiten duen guztia gehitzen zaio zerrenda horri. Testuinguru horretan, osasun-zentrora bertaratzea ez da beti posible izaten, eta errehabilitazio-tratamenduak hainbat aldiz eten dira, errekuperazio-denbora luzatuz eta pazientearen interesa galduz.
Hain zuzen ere, arazo horri soluzioa emateko, 2020an Trak start-upa sortu zen, adimen artifizialaren eta ikusmen artifizialaren bidez pazienteen jarraipena denbora errealean egitea ahalbidetzen duen telerrehabilitazio-plataforma. “Plataformak tresna bat eskaintzen die profesionalei ariketa terapeutikoak arinago ezar ditzaten, eta, batez ere, pazienteari bide bat ematen dio fisioterapeutak agindutako ariketak zuzen eta modu kontrolatuan egin ditzan”, azaldu du Jon Vitalek, Traken sortzaileetako batek. Hori posible da ikuste artifizialari esker; izan ere, “plataformari aukera ematen dio gure ordez ‘erantzuteko’ eta pazienteari ariketa behar bezala egiten ari den ala ez esateko”.
2021 honetan Donostiako start-up elkarteak Asuncion Klinikarekin bat egin du telerrehabilitazio proiektu bat martxan jartzeko eta zentro tolosarraren pazienteen eskura jartzeko. “Oso pozik gaude izaera berritzailea duen eta bere funtzionatzeko moduak birmoldatzeko prest dagoen zentroarekin lan egiteko aukera izateaz”, azpimarratu du Vitalek. Enpresa gazteak tresna eskaintzen du, eta klinikak ikuspegi sanitario profesionala. “Asunción Klinikako medikuek, errehabilitatzaileek eta fisioterapeutek plataforman ditugun ariketen bideoak balioztatu dituzte, eta baita beste batzuk proposatu ere”, azaldu du sortzaileetako batek, “gainera, laster zentroko errehabilitazio-zerbitzuko pazienteekin proba bat egingo da proiektuaren lehen ondorioak lortzeko”.
Hala ere, Trakek jada baditu plataforma erabili duten pazienteen portaerari buruzko datu positiboak, 2020ko azaroan proba bat egin baitzuen 30 fisioterapia-klinikarekin. “Egiaztatu genuen pazienteen % 82 etxetik entrenatu zela, eta bestelako aplikazioen egungo batez bestekoa % 30ekoa da”, azpimarratu du. “Eraginkortasunaren ikuspuntutik , % 95ean gaude eta are gehiago hobetzeko lanean ari gara. Zenbat eta paziente gehiagok erabili, orduan eta hobeto funtzionatuko du algoritmoak, datu eta neurketa zehatzagoak eskainiz”, hausnartu du Vitalek.
Telerrehabilitazio espezifikoa Covida izan duten pazienteentzat
Trak eta Asunción Klinika elkartzetik sortzen den ekarpenetako bat Covid izan duten pazienteentzako telerrehabilitazio zerbitzu espezifiko bat da. “Gaur egun merkatuan ez dago zerbitzu hori eskaintzen duen tresnarik”, esan du start-uparen sortzaileetako batek.
“Covid19 duten paziente gehienek giharretako eta hezurretako mina dute, eta askoz gehiago ZIUn daudenek. Azken horiek egunean kilo bat gihar-pisu gal dezakete, eta hori kezkagarria da”, azaldu du Carlos Rodríguez-Sierra Trakeko CEOak. Arazo horri erantzuteko, Donostiako enpresa, Asunción klinikarekin batera, paziente horientzako ariketa espezifikoen programa bat diseinatzen ari da. “Pazientea diagnostikatu eta isolatuta dagoenean hasten da programa. Horrela, pertsona hasieratik has daiteke errehabilitatzen, ariketa eginez, bere sasoi muskularra mantendu ahal izateko eta muskulaturarekiko galera funtzional hori saihesteko”. Hala ere, ez da hor amaitzen, gaixoa isolatuta ez dagoenean jarraitzen du programak, izan ere, “une horretan min asko sentitzen da”, adierazi du Rodríguez-Sierrak.
Gaur egun, erabiliko diren protokoloak amaitzen ari da lantaldea, eta maiatzaren amaierarako ezartzea aurreikusten da. Une horretan hasiko da probaldia, programa klinikan nola integratzen den ikusteko eta zerbitzua hobetzeko ondorioak ateratzeko.
Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova eta Innobideak bezalako programak eta laguntzak ditu. Hemen kontsulta daitezke.
Lotutako albisteak

Ceit zentro teknologikoak 300 enplegu baino gehiago sortzen dituzten 20 spin-off sustatu ditu eta 30 M € inguruko inbertsioa ekarri dute
Mikel Jauregi sailburuak Ceit bisitatu du, ikerketa aplikatuko eta teknologia enpresara transferitzeko erreferentziazko zentro teknologikoa

Sei euskal ikerketa-erakundek bat egin dute ITTHACAn zahartze osasuntsua sustatzeko
Elkartek programak finantzatutako proiektu honek biomarkatzaileak, iragarpen-ereduak eta osasunaren zuzeneko monitorizazioa erabiltzen ditu.

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen
Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera
Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma
Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan
Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Industriarako soluzio teknologiko aurreratuen garapenean erreferentea den ULMA kooperatiba taldea bisitatu du Mikel Jauregi sailburuak
Oil&Gaseko negoziorako brida homologatuen fabrikazioan munduko liderra den ULMA Forged Solutionsen lantegi nagusian ibili da eta "ziurgabetasuna nagusi den une honetan, ULMA kooperatiba-taldea industriaren, inbertsioaren, berrikuntzaren eta kalitatezko enpleguaren aldeko apustua nabarmena egiten ari da" nabarmendu du

Jon Ander Egaña: “BASQUE FOOD CLUSTERrek elikadura euskal industriaren sektore estrategiko gisa kokatzea lortu du”
Elikatze-katearen euskal elkartea 150 enpresa eta erakunde baino gehiagoren lehiakortasuna hobetzeko lanean ari da, berrikuntzaren garapenarekin, lankidetza-proiektuekin eta teknologien integrazioarekin.

Siteco, 30 urte automatikoki ordaintzeko makinak ekoizten
Arabako enpresak administrazio publikoarekin eta ostalaritza sektorearekin egiten du lan, eta urteak daramatza nazioarteko merkatuan.