Atlas Molecular Pharmak eta CIC bioGUNEk minbiziaren eta gaixotasun autoimmuneen aurkako tratamendurako alternatibak bilatzeko proiektu europar bat bultzatu dute
Europako Batzordeak 1.500 proposamen baino gehiago jaso ditu, eta hautatuak izan diren 147en artean proiektu hau agertzen da. Glytunes ekimenean, CIC bioGUNEren ‘spin off‘ bat den Atlas Molecular Pharma eta biozientzietako elkarlaneko ikerketa-zentroa berak parte hartzen dute. EBko 3,7 milioi euro jaso dituzte gaixotasun autoimmuneen eta minbiziaren aurkako estrategia terapeutiko berrien inguruan ikertzeko.
2015ean sortutako euskal enpresa bioteknologikoak eta CIC bioGUNEk (biak Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoan kokatuta daude, Euskadiko Parke Zientifiko eta Teknologikoen Sarearen barruan) beste sei ikerketa-erakunderekin eta Europako hiru enpresa bioteknologikorekin lankidetzan daude, arlo horren inguruko ezagutzan aurrera egiteko.
Glytunes ekimena hurrengo lau urteetan garatuko da, minbiziaren eta gaixotasun autoimmuneen aurkako borroka aztertzeko xedearekin. Zelulak estaltzen dituzten azukreen –glikanoen– funtzionamenduaren ezagutzan aurrera eginez oinarrituko da ekimenaren lana ,izan ere zelula horiek tumore zeluletan eta bakterio eta birusen zeluletan aurkitzen baitira. Batzuetan, azukre hauek sistema immuneak gorputzarenak izango balira bezala hartzen ditu, eta, horregatik, ez ditu gorputz arraroak bezala identifikatzen. Egoera honen ondorioz, sistemak ez du gorputz arraro hauen aurka jotzen.
Euskadiko Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sarearen eta BRTA aliantzako kide den CIC bioGUNEtik azaldu dutenez, azukre horiek immunitate-sistemarekin eragina izateko gaitasuna dute, zelulak aktibatu edo inhibitu ahal izateko, eta gorputzak patogenoak ezagutzeko seinale gisa balio dute. Glytunesek elkarreragin horiek nola gertatzen diren sakontzea espero du, baita birus edo bakterio bat dagoen egoeretan ere, teknika desberdinekin aztertzeko eta elkarreragin horiek modulatzeko moduak erregistratzeko. Glikanoak sintonizatu nahi dituen proiektua denez, ekimen hau Glytunes izena hartu du.
CIC BioGUNEk glikobiologiaren arloan ezagutza berria sortu nahi du ekimen honekin, oraindik ikertzeko asko baitago; aldi berean, Atlas Molecular Pharma euskal bioteknologia enpresak proiektuan lan egiten du ezagutza hori tresna erabilgarrietan bihurtzeko helburuarekin. Erreminta horiek gaixotasunen aurka borrokatzeko interakzioak modulatuko dituzten farmako berriak izango dira.
Euskadiko biozientzien eta osasunaren sektorearen beste aurrera pauso bat da hau. Sektore honetan osasun-zentroak eta dagozkien ikerketa-zentroak,CICak eta sektoreko enpresak sartzen dira. Biosasuna da Euskadiko espezializazio adimentsuko estrategiak (RIS3) Euskadirako lehentasunezkotzat jotzen duen sektoreetako bat.
Lotutako albisteak

Zinemaldia Startup Challenge 2025
Izen-ematea: apirilaren 15etik ekainaren 2ra arte

Ceit zentro teknologikoak 300 enplegu baino gehiago sortzen dituzten 20 spin-off sustatu ditu eta 30 M € inguruko inbertsioa ekarri dute
Mikel Jauregi sailburuak Ceit bisitatu du, ikerketa aplikatuko eta teknologia enpresara transferitzeko erreferentziazko zentro teknologikoa

Sei euskal ikerketa-erakundek bat egin dute ITTHACAn zahartze osasuntsua sustatzeko
Elkartek programak finantzatutako proiektu honek biomarkatzaileak, iragarpen-ereduak eta osasunaren zuzeneko monitorizazioa erabiltzen ditu.

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen
Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera
Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma
Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan
Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Industriarako soluzio teknologiko aurreratuen garapenean erreferentea den ULMA kooperatiba taldea bisitatu du Mikel Jauregi sailburuak
Oil&Gaseko negoziorako brida homologatuen fabrikazioan munduko liderra den ULMA Forged Solutionsen lantegi nagusian ibili da eta "ziurgabetasuna nagusi den une honetan, ULMA kooperatiba-taldea industriaren, inbertsioaren, berrikuntzaren eta kalitatezko enpleguaren aldeko apustua nabarmena egiten ari da" nabarmendu du

Jon Ander Egaña: “BASQUE FOOD CLUSTERrek elikadura euskal industriaren sektore estrategiko gisa kokatzea lortu du”
Elikatze-katearen euskal elkartea 150 enpresa eta erakunde baino gehiagoren lehiakortasuna hobetzeko lanean ari da, berrikuntzaren garapenarekin, lankidetza-proiektuekin eta teknologien integrazioarekin.