Auria Solutionsek ibilgailuen zorua eta isolamendua sortzerakoan baztertzen diren plastikoak berrerabiltzearen alde egin du
Automobilgintzaren sektoreak pausoz pauso jarraitzen du ekonomia zirkularraren aldeko apustuan. Honen adibide bat ProTIER proiektua da, ibilgailuen zoruaren eta isolamendu akustiko eta termikoen fabrikaziotik datozen material plastikoak berrerabiltzea helburu duena.
Auria Solutions Vitoria, automobilgintzaren sektoreko fabrikatzaileei zoruak (aurrealdea eta atzealdea) eta alboko panelak hornitzen dizkien TIER-1 enpresa, ekimen honen burua da. Britainia Handiko multinazional honen euskal egoitza Jundizeko industrialdean dago, Gasteizen, eta bere ekoizpenaren %90 Mercedes furgoneta fabrikari bideratzen dio.
Auriak sortzen dituen produktuek plastiko desberdinetako hainbat geruza dituzte, elkarrengandik bereizteko zailak direnak eta, beraz, birziklatzeko momentuan zailtasun handiak dituztenak. Baina fabrikazio-prozesuan bertan errazagoa da birziklatze-prozesua egitea, tamaina handiko plastiko ebakinak baztertzen direnean zabortegira bidaltzeko. Urte oso batean 1.800 tona plastiko bota daitezke.
“Urte asko daramatzagu hondakin gutxiago sortzeko eta materiala berrerabiltzeko bideak bilatzen”, aitortu du Ignacio Azumendi Auria Solutionseko Industrializazio, Segurtasun eta Ingurumen zuzendariak. Arduradun honek ekonomia zirkularrerako irteerak aurkitzeko sektoreak dituen zailtasunak onartzen ditu. Zentzu horretan, prozesuaren une garrantzitsu bat amaieran iristen da: “ur-zurrustaren bidez, material horien kanpoko geruza kentzen da. Izan ere, bertan sortzen da hondakinen % 70a“, azaldu du Azumendik.
ProTIER proiektuak hondakin horien sormena saihestu nahi du, eta lehengaiak berrerabiltzea da bere asmoa. Horretarako, Auria Solutions Gaiker zentro teknologikoaren (BRTA aliantzako kidea) laguntza bilatu du, material horien prestakuntzari buruzko ezagutza ematen baitu (adibidez, hondakinak berrerabiltzeko nola ehotzen diren). Gaikerren laborategietan hainbat aukera eta irtenbide simulatzen ari dira. Proiektu honetan Zicla ingurumen-aholkularitzak ere parte hartzen du.
Proiektuak, gainera, FEDERen funtsen eta Ihoberen laguntza du. Aurtengo otsailean hasi zen ekimena, eta 2020an zehar lan egingo du emaitzak lortzeko –nahiz eta Covid-19aren pandemiak proba batzuetan eragina izan duen-.
ProTIEReko bazkideen ustez, proiektuak erantzun berriak ekarriko ditu. Izan ere, urtero gutxienez mila tona plastiko berrerabiltzea espero da, zoru berriak eta ibilgailuen isolamenduak egiteko bideratuta egongo liratekeenak. Hori lortzeko, baliabideak optimizatu eta materialak zabortegian amaitzea saihestuko duten irtenbide berritzaileak erabiliko dira. Plastiko ebakinei beste irtenbideak ere bilatuko dizkiete balio handiko beste sektore batzuetan, altzarien munduan, adibidez.
Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova eta Innobideak bezalako programak eta laguntzak ditu. Hemen kontsulta daitezke.
Lotutako albisteak

Ceit zentro teknologikoak 300 enplegu baino gehiago sortzen dituzten 20 spin-off sustatu ditu eta 30 M € inguruko inbertsioa ekarri dute
Mikel Jauregi sailburuak Ceit bisitatu du, ikerketa aplikatuko eta teknologia enpresara transferitzeko erreferentziazko zentro teknologikoa

Sei euskal ikerketa-erakundek bat egin dute ITTHACAn zahartze osasuntsua sustatzeko
Elkartek programak finantzatutako proiektu honek biomarkatzaileak, iragarpen-ereduak eta osasunaren zuzeneko monitorizazioa erabiltzen ditu.

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen
Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera
Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma
Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan
Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Industriarako soluzio teknologiko aurreratuen garapenean erreferentea den ULMA kooperatiba taldea bisitatu du Mikel Jauregi sailburuak
Oil&Gaseko negoziorako brida homologatuen fabrikazioan munduko liderra den ULMA Forged Solutionsen lantegi nagusian ibili da eta "ziurgabetasuna nagusi den une honetan, ULMA kooperatiba-taldea industriaren, inbertsioaren, berrikuntzaren eta kalitatezko enpleguaren aldeko apustua nabarmena egiten ari da" nabarmendu du

Jon Ander Egaña: “BASQUE FOOD CLUSTERrek elikadura euskal industriaren sektore estrategiko gisa kokatzea lortu du”
Elikatze-katearen euskal elkartea 150 enpresa eta erakunde baino gehiagoren lehiakortasuna hobetzeko lanean ari da, berrikuntzaren garapenarekin, lankidetza-proiektuekin eta teknologien integrazioarekin.

Siteco, 30 urte automatikoki ordaintzeko makinak ekoizten
Arabako enpresak administrazio publikoarekin eta ostalaritza sektorearekin egiten du lan, eta urteak daramatza nazioarteko merkatuan.