Albisteak 13 Azaroa, 2023

Azken urteotan euskal industriak Europan izan duen hazkundea nabarmendu du Tapiak Basque Open Industryn

Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburuak berretsi egin du “gure industriaren esportazio-hazkundea”, EAEko BPGaren %38,3rekin 2022an, eta “I+G+Bren aldeko apustu sendoa”, Euskadi Europako batez bestekoaren parean kokatzen duena.

Bilbao Exhibition Centren ospatzen den ETEen Europako Astearen (SME Week 2023) esparruan, BOIk euskal industriarik aurreratuena bildu du, industria- eta teknologia-ekosistemako 2.200 ordezkari ingururekin. 

Euskal industria aurreratuena azaroaren 13an eta 14an bildu da Basque Open Industryn. Sektoreko 2.200 ordezkarik baino gehiagok euskal ekosistema teknologikoak industriaren zerbitzuan dituen gaitasunak Europako ordezkarien aurrean aurkezteko aukera dute. Topaketa ETEen Europako Astearen barruan jorratzen da (SME Week 2023).

Iñigo Urkullu lehendakaria izan da inaugurazio-saioaren buru, eta 2024an jarduera ekonomikoa handitzearen aldeko apustua berretsi du. Halaber, Euskadiren lankidetza publiko-pribatua nabarmendu du, etorkizuneko erronkei erantzuteko, eta Eusko Jaurlaritzak berrikuntzaren arloan egindako inbertsioa balioetsi du.

Inaugurazioaren ondorengo mahai-inguruan, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburuak ideia horretan sakondu du, eta euskal industriak azken hiru urteetan egindako aurrerapenak gogorarazi ditu. Izan ere, 2020-2024 Industria eta Nazioartekotze Plana abian jarri zenetik, “eraldaketa teknologiko-digital, energetiko-klimatiko eta demografiko-sozialaren azelerazioa” lortu da.

Ildo horretan, Tapiak nabarmendu du Sailak iraunkortasunaren eta deskarbonizazioaren alde egin duela, eta, adierazi duenez, “aukera bat izan da ekoizpen-egituraren lehiakortasuna indartzeko”, ingurumen-irizpideak politika sektorial guztietan integratuz, “lehiakortasunaren eta balioa sortzeko aukeraren faktore gisa”.

Apustu horrek fabrikazio aurreratuaren, nazioartekotzearen, berrikuntzaren eta ekintzailetzaren arloko helburuak betetzea dakar berekin. “Plan horren helburu nagusia zen industria- eta zerbitzu-jarduera aurreratuak Euskadiko BPGren %40 izatea. Gaur egun, helburua bete dela eta adierazle hori %40,8koa dela baieztatu dezakegu. Sailburuaren arabera, horrek adierazten du “euskal industriak, manufakturaz gain, industria-soluzio aurreratuak ahalbidetzeko zerbitzu aurreratuak eskaintzen dituela”.

Euskadiko esportazio-maila handitzea

Bigarren helburua, “gure industriaren esportazio-maila handitzea”, ere bete da. Zehazki, EAEko BPGaren gaineko esportazioak %33,2 izan ziren 2021ean, eta %38,3ra igo ziren 2022an. “Interesgarria da esportazio horien %50,7k maila teknologiko altua eta ertain-altua izatea”, azpimarratu du Tapiak.

Bestalde, sailburuak nabarmendu duenez, “I+G+Bn apustu sendoa egin da”, eta, horri esker, hirugarren helburu bat lortu da: “Europako batezbestekoarekin bat egitea inbertsioari eta emaitzei dagokienez, Euskadi Europako berrikuntza-gune bihurtzeko”. Berrikuntza-adierazleen Europako Panelaren arabera (European Innovation Scoreboard EIS 2023), “0,601 balioa du Euskadin, eb-27k oro har lortutako 0,548 baino handiagoa, gure ekosistemaren eta I+G+Bko inbertsio-intentsitatearen ondorioz, eta BPGaren %2,3ra lortu du”, azaldu du.

Deskarbonizazioak dituen aukerak

Hitzaldian Tom TerBush estatubatuarra ere izan da, deskarbonizazioan aditua eta EPRIko (Electric Power Research Institute) Zerbitzu Teknikoetako  lehendakariordea. Bere ponentzian, Europako Batasunean eta Estatu Batuetan deskarbonizazioari buruz egindako politikak konparatu ditu. Estatu Batuetako Gobernua azpiegituretan eta laguntzetan egiten ari den inbertsioari balioa eman nahi izan dio adituak, baina politika horiek garatzen ari diren erritmo motela ere aipatu du. Amaitzeko, sektore horrek ekintzaileentzat dituen aukera ugariak aipatu ditu.

Ekitaldia mahai-inguru batekin amaitu da, eta enpresa-sarean berrikuntzaren alde egiten ari diren eskualdeetako ordezkariek hartu dute parte. Katarzyna Matuszak-Zierynska Agencja Rozwoju Pomorza–Pomerania (Polonia) erakundeko zuzendariak eta Mark Andries VLAIOko -Flanders innovation & Entreprenership (Belgika) arduradunak beren eskualdeak erakutsi dituzte eta hainbat ekimen aurkeztu dituzte. Andries-ek sektore pribatuak berrikuntzan egindako inbertsio handia nabarmendu nahi izan du: %64. Matuszak-Zierynska, ordea, jakinarazi du ekonomia zirkularreko proiektuetan Eskandinaviako herrialdeekin lankidetzan aritzea dela  eskualdearenh urrengo pausoa.

Bihar, bigarren jardunaldia

Bihar, asteartea, Basque Open Industryk sektoreko hitzaldiekin jarraituko du, euskal industriaren eta teknologiaren hainbat arlotako erakusketaz gain. Gainera euskal enpresa txiki eta ertainen artean harrera izaten ari den networking batean enpresa ezberdinak biltzeko aukera izango dute.

Lotutako albisteak

Lorra,  lau  hamarkada  inguru  Bizkaiko  nekazaritzako  elikagaien  kooperatibismoaren  funtsezko  zutabe  gisa 
31/03/2025 Berrikuntza

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa 

Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez. 

NudgeXperience  Bilbon:  CX  eta  Portaera  Zientzien  ekitaldia
28/03/2025 Berrikuntza

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia

Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean  250324
28/03/2025 Up Euskadi

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Connect  Group,  zentro  teknologikoa  Donostian  duen  multinazionala
27/03/2025 I+G+B

Connect Group, zentro teknologikoa Donostian duen multinazionala

Donostiako lantegiak SPRI Taldearen BDIH Konexio programaren laguntza jaso du, eta urtean bi milioi txartel elektroniko diseinatu eta fabrikatzen ditu

Innobideak  Prestakuntza  prestatu  zure  lantaldea  balioan  lehiatzeko  eta  ez  prezioan
25/03/2025 Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza prestatu zure lantaldea balioan lehiatzeko eta ez prezioan

Euskadiko ETEen % 60k berrikuntzaren alde egiten du, baina gehienek kostua murrizteko edo kalitatea hobetzeko egiten dute eta ez dute benetako abantaila lehiakorra sortzen merkatuan. Alabaina, berrikuntza ez da etorkizunean mantentzeko tresna soila, etorkizunean liderra izateko estrategia baizik. Horretarako, gakoa teknologia ez ezik, pertsonak, estrategia eta egokitzeko gaitasuna ere badira.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.