Azti
Berrikuntza Ekintzailetza I+G+B
Albisteak 14 urria, 2020

Aztik adimen artifizialean oinarritutako aplikazio bat garatu du elikadura ohiturak modu pertsonalizatuan hobetzeko

ASSISTek nutrizio-portaerari buruzko datuak biltzen ditu, profil bakoitzari egokitutako aldaketak proposatzeko eta elikagaien industriari kontsumitzailearen jokabidea ezagutzen laguntzeko

Azti teknologia-zentroak, BRTA euskal aliantzako kideak, elikadura ohiturak hobetzeko eta nutrizio osasuntsua sustatzeko gomendio pertsonalizatuak emateko gai den ASSIST plataforma interaktiboa garatu du, batez ere haurrak dituzten familientzat. Plataformarekin batera aplikazio mugikor bat dago Android eta IOSentzat irailetik.  

Tresnak erabiltzaileen erosketa-portaerak, iritziak, lehentasunak eta jarrerak jasotzen ditu, aldizkako banakako inkesten, foro tematiko baten eta familiek emandako supermerkatuko tiketen azterketaren bidez. Horretarako, beharrezkoa izango da familiak erregistratzea eta aplikazioa deskargatzea. Informazio hori guztia bildu ondoren, ASSISTek ikaskuntza automatikoko adimena (machine learninga) eta ikerketa soziala aplikatzen ditu kontsumitzaileen portaera ezagutzeko, bereziki haurrak dituzten familiena.  

Azterketa hau amaitzen denean, tresnak profil bakoitzera egokitzen diren eta beharrezkoak diren elikadura ohituren aldaketak proposatzen ditu. “Teknologia hauen bidez egiten diren ekintzak askoz eraginkorragoak eta arrakastatsuagoak dira”, gaineratu du Elena Santa Cruz proiektuaren arduradunak eta Aztiko elikagai berrietan adituak. 

Aztiren ustez, plataforma hori “interesgarria izango da elikagaien industrientzat ere; izan ere, familien kezkak hobeto ezagutzeak aukera emango die industria horretako eta ostalaritzako enpresei beren targetak hobeto zehazteko, elikagai berriak diseinatzeko edo egungo zorroa egokitzeko. Hori dena, informazio fidagarria izanda eta egungo joerei erantzuteko aukerak izanda, etekinak handitzea sustatuz, eta hori eskertzekoa da egungo ziurgabetasun egoeran”.  

Tresna erabiltzeko bigarren aukera hori kontuan hartuta, bai plataforma eta baita app-a ere Aztiko Kontsumitzaileen Ikerketa eta Zientzia Sentsorialen Laborategiak elikagaien industriari eskaintzen dizkion zerbitzu eta irtenbide zorrora gehituko dira.  

Horrela, eta datu anonimoen bilketari eta “analisi fidagarri” bati esker, familien beharrei eta elikagaien eta ostalaritzaren industriarenei erantzutea ahalbidetuko da; izan ere, “familien elikadurari buruzko iragarpen-ereduak egin ahal izateaz gain, posible izango da elikadurarekin lotutako erabakiak hartzea erraztea, bizimodu osasungarriagoak sustatzea, kontsumitzaileen konfiantza kuantifikatzea eta hobeto segmentatutako elikadura hezkuntzako kanpaina eraginkorragoak egitea”, zehaztu du Santa Cruzek.  

Aztirekin batera, EIT Food partzuergo europarrak finantziatutako proiektu hau garatzen ari dira AITalentum adimen artifizialeko enpresa, Grupo AN elikagai-kooperatiba eta Turingo eta Helsinkiko unibertsitateak.  

Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino,SPRI Taldeak Hazinnova eta Innobideak bezalako programak eta laguntzak ditu.  Hemen kontsulta daitezke. 

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzak  Bikaintek  programa  zabaldu  du  enpresetan  ikerlariak  kontratatzea  sustatzeko
21/03/2025 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikerlariak kontratatzea sustatzeko

2025erako planak 5,7 milioi euroko aurrekontua du eta urtean 60.000 euro bitarteko dirulaguntzak eskaintzen ditu kontratazio bakoitzarentzat

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
21/03/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech  Startup  Forum  2025:  elikagaien  industriarako  berrikuntzaren  eta  teknologiaren  arloko  punta-puntako  irtenbideak
20/03/2025 Ekintzailetza

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak

Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza

WonderShop,  WordPress-erako  (“WP”)  diseinatutako  plugina,  online  denden  jabeei  katalogoen  kudeaketa  errazten  die
20/03/2025 Ekintzailetza

WonderShop, WordPress-erako (“WP”) diseinatutako plugina, online denden jabeei katalogoen kudeaketa errazten die

Garatzen eta merkaturatzen duena WoonderSoft da. Enpresa gipuzkoarrak nazioarteko asmoak ditu eta bere produktuak interesa piztu du beste herrialde batzuetan.

Imanol  Rego,  Innobasque  Berrikuntzaren  Euskal  Agentziako  presidente  berria
19/03/2025 Berrikuntza

Imanol Rego, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidente berria

Manuel Salaverriaren lekukoa hartu du. Salaverriak euskal ekosistema publiko pribatuaren balioa sustatzen jakin du, Euskadi garatzeko bide estrategiko gisa

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.